Manuel Ponce

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Manuel Ponce
ManuelMPoncetombDoloresDF.JPG
Bizitza
Jaiotza Zacatecas1886ko abenduaren 8a
Herrialdea  Mexiko
Heriotza Mexiko Hiria1948ko apirilaren 24a (61 urte)
Hezkuntza
Heziketa École Normale de Musique de Paris
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea musikagilea eta piano-jotzailea
Jasotako sariak
Genero artistikoa opera

Manuel María Ponce Cuéllar (Fresnillo, Zacatecas, 1882ko abenduaren 8a - Mexiko Hiria, 1948ko apirilaren 24a) Mexikoko musikagilea izan zen. Mexikon, Berlinen eta Bolonian egin zituen musika-ikasketak. Mexiko Hiriko Kontserbatorio Nazionaleko irakaslea izan zen (1909-1915 eta 1917-1922), eta 1934-1935 urteetan, kontserbatorio horretako zuzendari. Mexikar kutsuko erritmoz eta harmoniaz betetako musika-lanak idatzi zituen: pianorako kontzertu bat, eta Estrellita eta La pajarera kantuak, adibidez. Geroago, Paul Dukas frantses musikagilearekin ikasi ondoren, Ponceren musika aldatu egin zen, eta zertzelada inpresionistak erabiltzen hasi zen. Musika-lan nagusiak Parisen egindako egonaldiaren ondoren idatzi zituen. Garai hartakoak dira Chapultepec (1929) eta Ferial (1940) orkestrarako, eta Andrés Segoviari eskainitako Concierto del sur (1941), gitarrarako eta orkestrarako. Beste obra batzuk: 24 preludio gitarrarako, 5 sonata gitarrarako, 2 piano-kontzertu, biolin-kontzertu bat, eta ehundik gora kantu eta pianorako lan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]