Andrea González Caballero

Wikipedia, Entziklopedia askea
Andrea González Caballero
Bizitza
JaiotzaEibar, 1992 (31/32 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakmusikaria
Musika instrumentuagitarra

andreagonzalezcaballero.com
Facebook: AndreagonzalezGuitar Instagram: andreagcguitar LinkedIn: andrea-gonzález-caballero-4b402914a Edit the value on Wikidata

Andrea González Caballero (Eibar, 1992) gitarra klasiko jolea da, hainbat txapelketa internazional irabazi ostean ospea lortu duen artista, eta BBC Music Magazine aldizkari britainiarrak aipatu izan du nazioarteko gitarra jole gazterik onenetako bezala.[1]

Formakuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

González Caballero txikitatik ezagutu ditu gitarrak etxean, bere ama (Ana Caballero), gitarra irakaslea baitzen Eibarko Andres Egiguren Musika Eskolan. 6 urterekin aitonak bere tamainako gitarra txikia oparitu zion, eta orduantxe hasi zituen bere ikasketa formalak.[2] Bere lehen kontzertua 8 urterekin eman zuen. Amaren irakaspenez gain, 12 urtera arte Bienvenido Rodríguez eta Carmen Becerra irakasleekin eskolak hartu zituen.[3]

2010 urtean Düsseldorfeko (Alemania) Robert Schumann kontserbatorioan ikasten hasi zen; han Joaquín Clerch irakaslearekin eskolak hartu zituen;[4] ikasketa hauek 2016ean amaitu zituen.[2] 2013 urtean, Klagenfurteko (Austria) Musika Eskolan sartu zen, Erasmus beka batekin; han Marco Tamayorekin ikasi zuen.[3] Ostean, Baltimoreko (AEB) John Hopkins Unibertsitateko Peabody Institutuan ikasi du, Manuel Barrueco irakaslearekin.

2020 urteean, Miamira (AEB) aldatu zen Musika Interpretazio Doktoregoa egiteko.[4]

Ikasketetan zehar, Gonzalez Caballerok hainbat instituzioren laguntza jaso du: Alexander von Humboldt fundazioa, DAAD (Elkartruke Akademikorako Zerbitzu Alemaniarra), AIE (Sociedad de Artistas Intérpretes o Ejecutantes de España), Gipuzkoako Foru Aldundia,[2] Eibarko Udala.[5]

Musika jarduna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

González Caballeroren interpretazioan, kritikoek bere eskuineko eskuaren abilezia goraipatu dute, jarduera arin eta trebea ahalbidetzen diona. Aitortzen duenez, bere jotzeko moduan Joaquin Clerch maisuaren eragin handia gordetzen du. Oro har, egunean 4 bat ordu entseatzen saiatzen da.[4]

Bere musika ibilbidean aipa daitezkeen gertakariak:[2][3]

  • 17 urterekin bakarlari bezala lehen kontzertua, Eibarko Andres Egiguren Orkestrarekin.
  • 2003 urtean bakarlari bezala kontzertua, Donostiako Kontserbatorioko gitarra orkestrarekin, Kursaal jauregian.
  • "Guitarras Alhambra" bira Asian zehar.
  • Amerika, Asia eta Europan kontzertuak; nabarmenki Madrilgo Auditorio Nacional, Bartzelonako Palau de la Música, Joan March fundazioa, Londresko King's Cross, Newcastleko Sage Gateshead, Szeged-eko (Hungaria) Nazioarteko Festibala. Monterreyko (Mexiko) Festibala, Isaac Nicola Festibala (Kuba).[3]
  • Hainbat orkestrekin kolaboratu du bakarlari bezala, hala nola Sinfonietta Ratingen (Düsseldorf) edo Neue Philaharmonie Westfalen.
  • Zinean, "No Man's Land" (2021) filmarentzat musika konposatu eta interpretatu zuen.
  • 2021 urtean "Euskaraz" grabazioa, Carlos Fernando Lopez konposatzaile eta ekoizlearekin elkarlanean.

Interpretazioaz gain, musikari gazteei emaniko saio magistraletan ere aritzen da.[6] Azken urteetan, informazio eta komunikazio teknologiek musika zabaltzeko ematen dituzten aukera berriak esploratzeari ekin dio.[7]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jasotako sarien artean, besteak beste:[2][3]

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • “Works for guitar”(Naxos, 2017). Doinu sortu berriekin, eta Francisco Tàrrega, Joaquin Clerch, Isaac Albeniz, Sergio Assad, Julian Arcas, Emilio Calandin musikagileen lanekin.
  • “Euskaraz” (2021) Carlos Fernando López musikagilearekin.[9]
  • "Identidade" (2022), 10 emakumez osatutako lan taldean egindakoa.[7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «ANDREA GONZÁLEZ ​- GUITARRISTAS  -  Arte de Vivir el Flamenco» elartedevivirelflamenco.com (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).
  2. a b c d e (Gaztelaniaz) «Biografía» Andrea González Caballero (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).
  3. a b c d e (Gaztelaniaz) «Andrea González Caballero | Fundación Juan March» www.march.es (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).
  4. a b c (Ingelesez) «Andrea González Caballero: De niña Prodigio a Estrella Guitarrista Española» issuu (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).
  5. (Gaztelaniaz) Sollutia.com. «ANDREA GONZÁLEZ - ESPAÑA» Guitarras Alhambra (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).
  6. (Gaztelaniaz) Las Jornadas Antonio de Torres contarán con un concierto y una clase magistral de la guitarrista Andrea González Caballero. 2022-06-07 (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).
  7. a b (Ingelesez) Abrams, Ken. (2022-10-13). «What's Up Interview: Andrea Gonzalez Caballero, performing at URI Guitar Festival Oct. 21» What's Up Newp (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).
  8. (Gaztelaniaz) CODALARIO. «Andrea González Caballero gana el Concurso Internacional de Guitarra Alhambra» www.codalario.com (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).
  9. (Ingelesez) Euskaraz. 2021-05-28 (Noiz kontsultatua: 2023-04-24).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]