Andres Vesalio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Andries van Wesel» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Andres Vesalio
Vesalius Fabrica portrait.jpg
Bizitza
Izen osoa Andrés Vesalio
Jaiotza Brusela1514ko abenduaren  31
Herrialdea [[Habsburg Netherlands Arbcom ru editing.svg
Heriotza Zakynthos Itzuli1564ko urriaren  15a (49 urte)
Hezkuntza
Heziketa University of Paris Itzuli
Paduako Unibertsitatea
Old University of Leuven Itzuli
Tesi zuzendaria Gemma Frisius Itzuli
Doktorego ikaslea(k) Realdo Colombo Itzuli
Hizkuntzak latina
Irakaslea(k) Jacques Dubois Itzuli
Jean Fernel
Johann Winter von Andernach Itzuli
Ikaslea(k) Levinus Lemnius Itzuli
Felice Accoramboni
Jarduerak
Jarduerak anatomista, biologoa, medikua, zirujaua eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Paduako Unibertsitatea
Pisako Unibertsitatea
Boloniako Unibertsitatea
Lan nabarmenak De humani corporis fabrica Itzuli

Andres Vesalio[1] (jaiotza-izena: Andries Van Wesel; Brusela, 1514ko abenduaren 31 - Zante, Veneziako Errepublika, 1564ko urriaren 15a) flandriar anatomista izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lovainako eta Parisko unibertsitateetan egin zituen ikasketak. Inperioko gudarosteko kirurgilaria izan zen eta Paduako Unibertsitateko Anatomiako eta Kirurgiako katedra sortu zuen.

Vesalioren Fabrica lanak giza gorputzaren marrazki ugari ditu, xehetasun handikoak, eta sarritan jarrera alegorikoetan.

De humani corporis fabrica libri septem (1543, "Giza gorputzaren egiturari buruzko zazpi liburukiak"), sarritan Fabrica soilik deitua, obra idatzi zuen, giza anatomiako lehen liburu zehatz eta osoa, behaketa errealetan oinarritua eta irudi ugarikoa; giza gorpuekin egindako ikerketetan oinarriturik Galenoren printzipio batzuk okerrak zirela frogatu zuen Vesaliok lan hartan, eta anatomia modernoaren oinarriak finkatu zituen.

1544an, Espainiara erbesteratu zen eta Karlos I.aren eta, geroago, haren seme Filipe II.aren mediku gisa lan egin zuen. 1564an, Jerusalemgo hilobi santura erromes joan eta itzulerako bidaian hil zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Andres Vesalio Aldatu lotura Wikidatan