Anton van Leeuwenhoek

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Anton van Leeuwenhoek
Anton van Leeuwenhoek
Zientzialaria
Arloa astronomia, matematika
Jaio 1632ko urriaren 24a
Herbehereak Delft (Herbehereak)
Hil 1723ko abuztuaren 26a
Herbehereak Delft (Herbehereak)
Lanak Mikroskopio optikoa
mikrobioen deskripzioa


Anton van Leeuwenhoek (Delft, Hego Holanda, 1632ko urriaren 24a-Delft, 1723ko abuztuaren 26a) merkatari eta zientzialari herbeheretarra izan zen, ospe handia hartu zuena lehenengo mikroskopio optiko modernoa asmatzeagatik eta lehenengo mikrobioak deskribatzeagatik.

Van Leeuwenhoek-ek ez zuen goi-mailako formaziorik, baina bai ikasteko grina handia. Bere kabuz astronomia, matematika eta natur zientziak ikasi zituen, eta baita beiragintza ere, azken hau bere ehun dendan baliagarria izango zelakoan (ehunen kalitatea aztertzeko lupak erabiltzen baitzituen).

Lupak hobetu nahian asmatu zuen van Leeuwenhoek-ek lehenengo mikroskopio optikoa, irudiak 300 aldiz handiagotzen zituenak. Galileok, Zacharias Janssen-ek eta Robert Hookek XVII.mendeko lehenengo urteetan antzeko tramankuluak sortu bazituzten ere, van Leeuwenhoek-ek asmatutakoa jotzen da benetako lehenengo mikroskopiotzat.

1674. urtean odolaren globulu gorriak deskribatu zituen, eta 1679an urmael baten protozooak. Geroago bakterioak eta espermatozoideak ere ikusi zituen.

Ospe handia lortu zuen bere ikerketa zientifikoei esker, eta Londresko Royal Society-ko partaide izendatu zuten 1680an. Jaio zen hiri berean hil zen, 91 urte zituela.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anton van Leeuwenhoek Aldatu lotura Wikidatan