Desazkunde

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Desazkundearen aldeko graffitia (frantsesez décroissance) Bastilla plazako Uztaileko Zutabean (Paris, 2006)

Desazkundea[1] politika eta ekonomia arloko gizarte mugimendu bat da,[2] produktibismoaren aurkakoa,[2] gizakiaren eta naturaren arteko oreka berrezartzearen aldekoa, eta gizakien artean harreman justuagoa ezartzearen aldekoa. Nicholas Georgescu-Roegen ekonomialariak 1970eko hamarkadaren bukaeran osatutako teorietatik abiarazitako joera akademikoa izan zen hasiera batean, baina XXI. mendean mundu osoko gizarte mugimendu zabala osatu da teoria ekonomiko horien inguruan.

Kontzeptua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Desazkundea politika, ekonomia eta gizartearen inguruko pentsamendu-joera da. Ekoizpen ekonomikoaren kontrolpeko murrizketa arautua sustatzearen aldeko da, gizakia eta naturaren arteko harreman orekatua ezartzeko helburuz, hala nola gizakien beren artekoa[3]. Liberalismoaren hazkunde ekonomikoaren helburua errefusatzen du; Serge Latouche-ren hitzetan: desazkundearen kontsignak jomuga du, batik bat, hazkundeagatiko hazkundearen helburua irmoki baztertzea, […] Zehazkiago, "a-hazkundea"-z mintzatu beharko ginateke, "ateismoa"-z mintzatzen garen hein berean. Hau dela eta "hazkunde-objektore" ere esaten zaie honen aldekoei. Ikerkuntza, hortaz, bioekonomia eta post-garapenaren hausnarketa mugimendu zabalagoaren barnean kokatuko litzateke, sistemaren sakoneko aldaketa ekarriko lukeena.

Ingurumenaren kontserbazioa ezinezkoa da, joera honen aldekoek baieztatzen dutenez, ekoizpen ekonomikoa murriztu gabe. Honek, baliabide naturalak agortzea hala nola berak sortzen duen ingurunearen suntsiketa dakar, Lur planetak duen birsorkuntza-ahalmenaren gainetik baitago gaur egun. Horrez gain, desazkundeak ezbaian jartzen du gaur egungo bizitza-ereduak zukeen ahalmena ongizatea sortzeko. Arrazoi hauengatik garapen iraunkorrari aurka egiten diote. Gutxiagorekin hobeto bizitzea litzateke erronka.

Desazkundearen aldekoek kontsumoaren eta produkzioaren kontrolpeko zentzuzko murrizketa proposatzen dute, klima, ekosistemak eta izaki bizidunak berak errespetatzea utziz. Trantsizio hau, baliabide mugatuzko gaur egungo egoerari, printzipio egokiagoak ezarriz gauzatuko litzateke: eskala murriztua, birlokalizazioa, eraginkortasuna, lankidetza eta auzolana, auto-ekoizpena (eta elkar-trukea), iraunkortasuna[4] eta neurritasuna. Hitz batean, eta borondatezko soiltasuna oinarritzat hartuz, bizi-maila eta erosteko ahalmenaren kontzeptuak birkontsideratzea bilatzen dute. Era zentzudunean jokatu ezean, halabeharrezko desazkunde egoera batera helduko litzatekeela baieztatzen dute, baliabideen agortze horrek bultzaturik.Eta ez bada desazkundea gauzatzen proiektu kontziente, zentzuzko eta neurtu bat aurrera eramanez, hauxe da nire iragarpena, finean desazkundea gauzatu egin beharko da kapitalismo globalaren gainbeheraren ondorioz.

Bere aldekoek argudiatzen dute ez dela ezkortzat hartu behar kontzeptu hau, guztiz kontrakoa baizik: ibai batek gainezka egiten duenean, guztiok nahi izaten dugu uraren maila jaitsi dadin, hau da, desaztea.

Argudio eta gogoetak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hazkundearen mugak. Hazkunde esponentzialak ezin dira betiko mantendu; baliabide mugatuak dituen planeta batean, epe luzean, desazkundea ekarriko dute. Grafikoan 1972an kalkulatutako "Standard Run" edo "Bussiness-as-usual" eszena-toki batek ekarriko lukeen etorkizuna irudikatzen da.

"Desazkundea" 1970ko hamarkadan sortutako kontzeptua da - hein batean Nicholas Georgescu-Roegenen tesiaren bidez - gizarte industrialaren produktibismoari egozten zaizkion ondorioen kontzientziazioaz (sistema kapitalista zein sozialista izan). (Ikus, gainera: Erromako kluba).

Kontzeptu hau ekonomi hazkundearen kontzeptua eta horren neurtze-tresnari: BPGa erantzuna eman nahian sortu zen. Desazkundearen aldekoek argudiatzen dutenez,BPGa ez litzateke gizarte baten hazkundea neurtzeko tresna egokia, produkzioaren eta ondasun eta zerbitzuen salmenta tasa gehitzea baino ez baitu kontuan hartzen, ongizatea, ekosistemen osasuna eta klimaren desorekak kontuan izan barik. Horrela, ideologia honek nahiago du bestelako garapen adierazleak erabiltzea, hala nola Giza Garapenaren Adierazlea, Ingurumen-jardueraren Adierazlea edo eta lehenago aipaturiko Aztarna ekologikoa.

Desazkundearen aldekoek gaur egungo garapen ekonomikoa "giza balio"-en kontrakoa dela baieztatzen dute.

Baliabideen urritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Energia iturri ez berriztagarriak murriztuko balira ondorioak ekoizpen sektore guztietan nabarituko lirateke.

Bi fase berezitu daitezke. Lehen fasean baliabide edo lehengai baten ekoizpenaren kopuruak gailurra jotzen du eta handik aurrera, munduan ekoizten zen kopuru absolutua, motelago edo azkarrago, murriztu egiten da. Horrek problemak sortzen ditu sistema kapitalista batean. Normalean produktu hauen eskaria eta eskaintza oso inelastikoak izaten dira. Prezioen gorabehera handiak sor daitezke. Zaila da inbertitzea aurrerantzean aterako den kopurua txikiagoa dela jakinda eta prezioen gorabehera handi horiekin. Bigarren fasean, baliabidea edo lehengaia ez da erabat agortu baina ekoizpenak ez ditu etekinak ematen eta enpresek uzten diote ekoizteari. Meatoki eskasenak besterik ez dira geratzen eta ez du merezi horietan inbertitzea.

  • Energia baliabideak
    • Petrolioa (mundu mailako petrolioaren gaina 2005 - 2024 urteen artean dago, enpresa eta gobernuen aurreikuspenen arabera). Enpresa handien inbertsioen kopurua murriztu dira XXI. mendeko bigarren hamarkadatik aurrera.[5][6][7]
    • Gasa, agortzea 70 bat urtean gertatuko da.
    • Uranioa (2051-2155 urteen arteko tartea hartzen da erabateko agortze aldia)
    • Ikatza, agortzea 150 urtean gertatuko dela uste da, oraingo moduan kontsumitzen jarraituz gero.
    • Deuterioa.

Errebote efektua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gertakari hau gertatzen da kontsumoaren gehikuntza bat gertatzen denean teknologia baten erabilpenaren mugak murrizten direnean, muga hauek diru, denbora zein gizartearenak izan... Hau da, zenbat eta errazagoa izan produktuaren unitate bat kontsumitzea (honi ezarririko edozein hobekuntza dela eta), are eta gehiago gehituko da horren kontsumoa.

Horrela izanik, desazkundearen aldekoek "errebote efektu" sistematikoa gertatzen dela baieztatzen dute: hazkundearen aldekoa den sistema kapitalistaren barruan, aurrerabide tekniko orok, produktibitatearen hobekuntza orok, efizientziaren hobekuntza orok, baliabide eta energia kontsumoa gutxitu ordez, gehiago kontsumitzea dakar. Gertakari hori jadanik deskribatu zen XIX. mendean, Jevonsen paradoxaren bidez.

Esate baterako, iraultza informatikoa gertatzean, paperaren erabilera murriztuko zela uste izan zen. Alabaina, ordutik hona horren kontsumoaren gehiketa nabarmena suertatu da. Esselte, bulegoetarako material-hornitzaileak adierazi duenez, paper eskaria % 40 gehitu zen posta elektronikoa ezarri zuten enpresetan, langileek mezu elektronikoak irakurri aurretik inprimatzen baitzituzten.

Erresilientzia eko-soziala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barraskiloaren irudia erabili ohi da desazkundearen ikur legez.

Erresilientzia eko-soziala gizakiek, komunitateek eta ekosistemek ustekabeko gertaerei – hala nola, ingurumen-hondamendiei – arrakastaz aurre egiteko duten gaitasuna da. Lurrikarak, tsunamiak, bero-boladak, sute lehorrak, pandemiak, krisi ekonomikoak, gerra-gatazkak bezalako gizarte-hondamendiak, etab. eragozpen handiak sortzen dizkiete gizakiei eta komunitateei. Erresilientzia eko-soziala problema handiei erantzuteko ahalmena da.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Gaztelaniaz) Carlos Taibo. El decrecimiento explicado con sencillez. Los Libros de la Catarata, Madril, 2011. Pepe Medina-ren irudiekin.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Nahiz eta zenbaitetan h letrarekin ikusten den (deshazkunde), hori euskara batuaren legeen aurka doa. Izan ere, on + hartu = onartu den bezala (eta ez onhartu), euskara batuaren arauei jarraituz, des + hazkunde = desazkunde izango dugu.
  2. a b «desazkunde» Berria Estilo Liburua. (Noiz kontsultatua: 2017-10-30).
  3. Mirene Begiristain: “Bizitza bizigarriak egiten dituzten proposamenak planteatu behar ditugu” – UEU365. (Noiz kontsultatua: 2021-12-01).
  4. «Jasangarritasuna vs Desazkundea: Egin kasu Batmani, txo!» Beranduegi 2021-12-09 (Noiz kontsultatua: 2021-12-10).
  5. (Katalanez) Francesc Sardà Amills, Jordi Solé Ollé. (2015). Per què la crisi no acabarà mai. Laertes ISBN 978-84-7584-982-9. PMC 986575647. (Noiz kontsultatua: 2021-12-01).
  6. (Gaztelaniaz) Francesc Sardà Amills, Jordi Solé Ollé. (2015). Por qué la crisis no acabará nunca. (1ª ed. argitaraldia) Laertes ISBN 978-84-7584-981-2. PMC 933578673. (Noiz kontsultatua: 2021-12-01).
  7. (Gaztelaniaz) Turiel, Antonio. (2020). Petrocalipsis : crisis energética global y cómo (no) la vamos a solucionar. (Primera edición en esta colección: septiembre de 2020. argitaraldia) Alfabeto ISBN 978-84-17951-10-8. PMC 1258409445. (Noiz kontsultatua: 2021-12-01).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]