Arancha González
Arancha González | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1969ko maiatzaren 22a (51 urte) |
Herrialdea |
![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa |
Nafarroako Unibertsitatea : zuzenbide Madrilgo Karlos III.a Unibertsitatea |
Hizkuntzak |
gaztelania ingelesa italiera frantsesa alemana euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | managerra, zuzendari exekutiboa eta abokatua |
Enplegatzailea(k) |
Merkataritzaren Mundu Erakundea (2005 - 2013ko abuztuaren 31) Nazioarteko Merkataritza Zentroa (2013ko irailaren 1a - |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Politikari independente |
María Aránzazu «Arancha» González Laya[1] (Donostia, 1969ko maiatzaren 22a) gipuzkoar abokatu eta politikaria da.
Donostian jaioa da Gonzalez, baina Tolosan oso errotuta dago eta tolosartzat du bere burua. Euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez, italieraz, alemanez eta ingelesez daki. Zuzenbideko graduatua da, Nafarroako Unibertsitatean.[2]
2013. urteaz geroztik Gonzalez zuzendari exekutiboa da ITC Nazioarteko Merkataritza Zentroan, eta NBEko idazkariorde nagusia ere bada ordutik NBE Nazio Batuen Erakundearen eta MME Munduko Merkataritza Erakundearen barrukoa da ITC, eta Suitzan du egoitza. Hainbat lan egin izan ditu Europako Batzordean, nazioarteko harremanetan, merkataritzan, komunikazioan eta garapenerako lankidetzan.[2]
2020an Pedro Sánchezek Atzerri ministro izendatu zuen.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Izena eta abizena horrela idaztea euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Arantxa Gonzalez Laia onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ a b A. Imaz - G. Hermosilla. (2020-01-11). «Gonzalezekin, hiru izango dira euskal jatorriko ministroak Espainian» Berria CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |