Arcadi Oliveres

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arcadi Oliveres
Arcadi Oliveres (2005).jpg
Logo JP mig.jpg
Associació Justícia i Pau de Barcelona (en) Itzuli presidente

2001 - 2014ko apirila
Joan Gomis (en) Itzuli - Eudald Vendrell
Bizitza
Jaiotza Bartzelona1945eko azaroaren 27a
Herrialdea  Katalunia
Heriotza Sant Cugat del Vallès2021eko apirilaren 6a (75 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: pankreako minbizia
Hezkuntza
Heziketa Bartzelonako Unibertsitatea 1968) lizentzia : ekonomia
Hizkuntzak gaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerak ekonomialaria, katedraduna eta ekintzaile soziala
Enplegatzailea(k) Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa  (1980 -  2016)
Jasotako sariak
Kidetza Associació Justícia i Pau de Barcelona (en) Itzuli
Christians for Socialism (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa kristautasuna
Alderdi politikoa Procés Constituent (en) Itzuli
arcadioliveres.cat

Arcadi Oliveres i Boadella (Bartzelona, 1945eko azaroaren 27a - San Cugat del Vallés, 2021ko apirilaren 6a) ekonomista eta bakearen eta justizia sozialaren aktibista kataluniarra zen. Associació Justícia i Pau elkartearen presidentea zen. Munduko Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko erlazioari buruzko liburuak eta artikuluak idatzi ditu, bereziki gai hauek landuta: nazioarteko komertzioa, kanpo zorra eta Defentsa-ekonomia. Mahai-inguru eta hitzaldi askotan parte hartu zuen. Hainbat gizarte mugimendutan lagundu zuen. Desazkundea defendatzen zuen.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1968an Ekonomia Zientzietan lizentziatu zen Bartzelonako Unibertsitatean. 1993an defentsa-ekonomiaren zikloari buruzko tesia aurkeztu eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Ekonomia Aplikatuko departamentuko irakasle titularraren plaza lortu zuen. Ikasle zen garaian, Francoren diktadura garaian Sindicat Democràtic d'Estudiants eta 1966ko martxoko La Caputxinada sindikatuetako batzar klandestinoetan eta Kataluniako Batzarrean parte hartu zuen. 1974an, bakea eta herrien arteko adiskidetzea sustatzeko Pax Christi nazioarteko erakunde katolikoan parte hartzen hasi zen. 1981ean, Associació Justícia i Pau de Barcelona elkartean sartu zen, giza eskubideak eta bakea sustatzeko, eta erakunde horretako buru izan zen 2001etik 2014ko apirilera arte.[1]

Politika egiteko modu berrien alde agertu zen; Kataluniako independentziaren aldeko mugimenduaren gorakadaren testuinguruan, 2013ko apirilean, Teresa Forcades monja beneditarrekin eta medikuarekin batera, Prozesu Konstituziogilearen manifestua bultzatu zuen, Kataluniaren independentzia politika-, ekonomia- eta gizarte aldaketarekin lotzen duena. Barcelona en Comú koalizioarekin aurkeztu zen hiriko udal hauteskundeetara, eta Catalunya Sí que es Pot koalizioaren barruan, Kataluniako bozetara. Azken urteetan, Kataluniaren independentziaren defendatzaileetako bat izan zen. Hainbat ekimenetako parte hartu zuen, hala nola Els Comuns delakoan.[2] [3][4][5]

Oliveresek bere funts dokumental pertsonala Arxiu Nacional de Catalunya agiritegiaren eskuetan utzi zuen.[6] 2021ean pankreas minbizia jota zegoela jakitean familiak webgune bat ireki zuen nahi zuen orok agurra handik helarazteko.[7] 2021eko aprirlaren 6an zendu zen. [8][9][2]

[Kapitalismoa] bizitzak hiltzen dituen sistema zital bat da. Egunero aldatu behar da jarrera. Kontsumitzaile garen aldetik, aldaketak eragin ditzakegu. [10]

Aktibismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Giza eskubideen, justizia sozialaren eta bakearen defendatzaile gisa nabarmendu da, hainbat kanpaina eta ekimenen eragile izanik: BPGaren % 0,7 herrialde aberastuetatik pobretuetara transferitzeko kanpaina; herrialde garatuak pobreziaren eta garapenaren aurka; gastu militarraren aurkako objekzio fiskalaren eta Objekzio Fiskalen Batzarra (1983) eratzearen aldeko kanpainak; kontzientzia-eragozpena arautzen zuen legearen aurkako eta desobedientziaren aldeko ekimena (1984); Sant Cugat del Vallèseko Nazioarteko Bakearen Unibertsitatearen (1984) fundazioa, Oliveresek zuzendua, Espainiak Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundean sartzearen aurka (1986); Arma Merkataritzaren Aurkako Europako Sarearen sortzailea (1987); Persiako Golkoko Gerraren (1991) eta Iraken (2003) aurkako mobilizazioak; kanpoko zorra bertan behera uzteko kanpaina (1999); eta Katalunian banku etikoa sustatzea (1999).[11][1] M-15 mugimenduan ere parte hartu zuen.[12]

Kapitalismoarekin, agintzen duen kapitala izan dugu, urteetan egon zen komunismoarekin estatu batek agintzen zuen, eta inoiz agindu ez dutenak langileak dira.[13]

Errepublikaren alde, eta monarkia eta armadak izatearen aurka azaltzen zen. COVID-19 pandemiaren kudeaketa politikoarekin kritiko azaldu zen, zentralismoaren eszenifikazioarekin eta kudeaketarekin.[14] 2021ean minbiziaren fase terminalean murgilduta idatzitako Paraules d’Arcadi (Què hem après del món i com podem actuar) liburuan aldarrikatu zuen beldurrik gabeko ekintza koherentearen ezinbestekotasuna:

Badirudi beldurtuta nahi gaituztela, beldurrez geldituta. Eta, aldiz, ez dago beldurrik izan beharrik. Mundu hau aberatsa da, mundu hau argia da, eta pertsonen bizitza ase dezake, betiere gu guztiok beldurra galtzen badugu. Norabide horretara joan behar dugu.[14]

Argitalpen nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Nord-sud, diagnòstic i perspectives (1989)
  • El ciclo armamentista en España (2001)
  • ¿Quién debe a quién?
  • Deuda ecológica y deuda externa (2004)
  • Aldea global, justicia parcial (2004)
  • Contra la fam i la guerra (2006)[15]
  • Un altre món (2007)
  • El meu camí cap a la utopia (2009)
  • ¡En qué mundo vivimos! (2010)
  • Aturem la crisi. Les perversions d'un sistema que és possible canviar (2011)
  • Diguem prou! (2013)
  • Conversa entre Arcadi Oliveres i Celestino Sánchez
  • El rescat de la democràcia (2014)
  • Paraules d’Arcadi (Què hem après del món i com podem actuar), (2021)[16]

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2021ean, Sant Cugateko seme kutuna (Bartzelona).[17][18]
  • 2017an, Bakearen Eraikitzaileak saria, Bakearen Nazioarteko Institutu Katalanak (ICIP) emana.[19][20]
  • 2015ean, Nobel Sariaren goi-mailako gizarte-aktibismoaren domina.[11]
  • 2013an, Greenpeaceren Artemio Precioso Saria.[21]
  • 2011n, Alfonso Comín Nazioarteko Saria.[22]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Arcadi Oliveres i Boadella | enciclopèdia.cat» www.enciclopedia.cat Noiz kontsultatua: 2021-04-01.
  2. a b Berria. «Arcadi Oliveres ekintzailea hil da» Berria Noiz kontsultatua: 2021-04-07.
  3. «Arcadi Oliveres, Vicenç Navarro, Joan Subirats y Pere Camps, impulsores de 'Els Comuns'» www.publico.es Noiz kontsultatua: 2021-04-01.
  4. (Gaztelaniaz) Vidal, Neus. (2013-04-11). «Teresa Forcades y Arcadi Oliveres dan el salto a la política catalana» El País ISSN 1134-6582. Noiz kontsultatua: 2021-04-01.
  5. Erredakzioa. «Burujabetzaren diruak» Berria Noiz kontsultatua: 2021-04-07.
  6. (Gaztelaniaz) «Arcadi Oliveres cede su fondo al Arxiu Nacional de Catalunya» ElNacional.cat Noiz kontsultatua: 2021-04-01.
  7. (Katalanez) Paraules per a l'Arcadi – Un espai per fer arribar mostres d'afecte a l'Arcadi Oliveres. Noiz kontsultatua: 2021-04-01.
  8. «Arcadi Oliveres ekonomialari eta aktibista antikapitalista hil da» Argia Noiz kontsultatua: 2021-04-07.
  9. «Muere el economista y activista Arcadi Oliveres a los 76 años» www.noticiasdegipuzkoa.eus Noiz kontsultatua: 2021-04-07.
  10. (Gaztelaniaz) Molas, Sílvia Marimon. (2021-02-06). «"Son mis últimos días, pero son felices"» Ara en Castellano Noiz kontsultatua: 2021-04-01.
  11. a b «Arcadi Oliveres recibe la medalla por el activismo social de la Cumbre Nobel 2015» www.publico.es Noiz kontsultatua: 2021-04-01.
  12. «Arcadi Oliveres: "La voluntad de protesta del 15-M sigue activa y con propuestas concretas de acción"» www.publico.es Noiz kontsultatua: 2021-04-01.
  13. «"Derribaremos el capitalismo el día que hayamos construido otro edificio suficientemente sólido que lo haga caer"» www.publico.es Noiz kontsultatua: 2021-04-01.
  14. a b (Gaztelaniaz) «Arcadi Oliveres: “Tenemos una realidad entre manos que debe ser cambiada”» www.elsaltodiario.com Noiz kontsultatua: 2021-04-01.
  15. Oliveres, Arcadi. (2004). Contra la fam i la guerra. Angle ISBN 84-96103-53-6. PMC 803318470. Noiz kontsultatua: 2021-04-01.
  16. Oliveres, Arcadi. (2021). Paraules dÁrcadi : què hem après del món i com podem actuar. (1. ed. argitaraldia) Angle Editorial ISBN 978-84-18197-45-1. PMC 1238001168. Noiz kontsultatua: 2021-04-01.
  17. Press, Europa. (2021-02-12). «Sant Cugat (Barcelona) nombrará hijo predilecto al economista y activista Arcadi Oliveres» www.europapress.es Noiz kontsultatua: 2021-04-01.
  18. (Gaztelaniaz) «Arcadi Oliveres: Gran activista y economista, admirado profesor y pronto, hijo predilecto de Sant Cugat (Barcelona) - El Liberal» El Liberal 2021-02-12 Noiz kontsultatua: 2021-04-01.
  19. (Gaztelaniaz) «El activista y economista Arcadi Oliveres, premio Constructores de la Paz» La Vanguardia 2018-04-17 Noiz kontsultatua: 2021-04-01.
  20. (Gaztelaniaz) Barcelona, UAB-Universitat Autònoma de. «Arcadi Oliveres recibe el Premio ICIP Constructores de Paz» UAB Barcelona Noiz kontsultatua: 2021-04-01.
  21. (Gaztelaniaz) «El economista catalán Arcadi Oliveres recibe el Premio Artemio Precioso de Greenpeace» Greenpeace España Noiz kontsultatua: 2021-04-01.
  22. (Gaztelaniaz) «Arcadi Oliveras recibe el premio Comín» El País 2011-12-14 ISSN 1134-6582. Noiz kontsultatua: 2021-04-01.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]