Edukira joan

Disko-formako hilarri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Disko itxurako hilarri» orritik birbideratua)

Disko-formako hilarriak, disko-formako estelak edo hilarri biribilak hildakoen oroitzapenezko monumentua dira, Magreben, Sirian, Suedian, Frantzian[1], Italian, Espainian, Portugalen[2], Turkian, Errusian, Norvegian[3] baina, batez ere, Euskal Herriko hilerrietan ikus daitezkeenak[4][5].

Ezagutzen diren lehendabizikoak XVI. mendea baino zaharragoak dira, batzuen ustez Goi Erdi Arokoak[5].

Disko-formako hilarrietatik gertu, sarritan taula itxurako hilarriak eta gurutze klasikoak egoten dira.

Hilarrien jatorriri buruz eta zergatiari buruz luze eztabaidatu da, eta, edozein izanik ere, hileta-monumentu horietara hurbiltzen diren ikertzaileen arreta pizten duen lehen gauza Euskal Herriko lurralde historikoan aurkitu den kopuru handia da, Europako gainerako herrialdeekin alderatuta alde handiarekin, herrialdeko kultura-ondarearen multzo garrantzitsuenetako bat eta euskal artearen nortasunaren nahitaezko erreferentzia izateraino.

XXI. mende hasieran, 5.000 hilarri baino gehiago lokalizatuta daude, baita lurperatuta, hautsita edo galduta dauden beste asko ere. historia luze dute, debekuak jasan dituzten, suntsipenak, abandonuak eta arpilatzeak; haien bitartez, Euskal Herrian izan diren erlijio-sinesmenek, ohiturek, idazkerak eta arteak mendeetan zehar izan duten bilakaera ikusi daiteke.[6]

Ainhoan dagoen disko itxurako hilarria

Euskal Herrian, gainean idulki trapezoidal duen zirkulu-formako harriak osatuta dago. Zirkulua apaintzeko lauburuak, irudi geometrikoak (eguzki-ikurrak, adibidez) edo ikur kristauak (IHS -Jesukritoren monograma- edo Andra Mariarekin lotuak) edo irudi begetalak (arbolak) darabiltzate[7]. Hildakoaren izena ez da ageri, baina batzuetan, familiarena bai. Harginek usaian ez zuten haien izenpea ezartzen hilarrietan.[8]

XIX. mendea arte bertako harriak baliatzen ziren, ororen buru hareharriak, harlauzak ateratzeko eta zizelkatzeko errazagoak baitira.[8]

Hilarriak apaingarri hauek izaten ditu:

  1. ikur geometrikoak, normalean hilarria lau edo zortzi aldeetan banatzen dutenak (markatuak zein inplizituak), Nafarroako armarriaren antza duen espazio-egitura;
  2. floroi bakarra;
  3. lauburua zein biraketa adierazten duen beste ikurra;
  4. beste irudi espezifikoagoak.

Euskarrian floroi txikiagoa, kristau-gurutzea edo testu bat gehitu daiteke.

Ikur-geometrikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikur geometrikoek hilarria lau edo zortzi aldetan banatzen dituzte. Laurdenak egiteko gurutze bat erabiltzen da:

Nekeza edo sinpleak izanda, batzuetan, beste bigarren gurutze diagonalak irudia osatzen du.

Alde bakoitza izarrek, ilargiek, gurutzeek, floroiek edo beste motako ikurrek apainduta dago, aldez-alde ezberdinak izan daitezkeenak. Batzuetan, hildakoaren lanbidea adierazteko lanabesak egiten dituzte, nahiz eta izena gutxitan grabatu. Gora begira dauden estilizatutako eskuak ere aurkitu daitezke.

Hilarri asko floroi bakar batez apainduta daude. Orduan simetriaren ordena sei da. Hona hemen sarrien izaten direnak:

  • sei erreinu hostoek osatutako floroiak (horietatik bi plano horizontalean);
  • erdigunetik ateratzen diren 8 eta 36 arteko lore-hostoez osatutako floroiak;
  • pentagono, hexagono edo oktogono itxurako izarrak (5, 6 edo 8 punta dituena); batzuetan aurrean gurutzea duenak;
  • lau lauki txikik osatutako laukia;
  • erdigunetik ateratzen diren 4 edo 6 bihurgunez osatutako soka biribila (baita zortzi bihurgune osatzen duten bi); nahiz eta floroiak geldirik eman, bihurguneek eskuinalderantz mugitzen direla dirudite.

Biraketa adierazten duten ikurrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Elizmendiko Gure Amaren baselizako horman dagoen erromatar garaiko hilarria. Kontrasta.

Ikur batzuk biraketa adierazteko diseinatuak dira, jeneralean erlojuaren orratzek egiten duten bezala. Hona hemen ospetsuenak:

  • lauburua;
  • eguzki-floroiak (16 eta 36 hegal artean dutenak eta kameraren obturadorea bezalakoak).

Nafarroan badago hilarri bat lau hanka ibiltzean dirudien lauburua duena, Euskal Herriko beste herrialdeetan inoiz ez ikusita.

Beste ikurrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste ikur zehatzagoak ere aurkitu izan dira:

  • $ ikurraren antza duen irudia, 3 lerro bertikalak eta beste 3 horizontalez osatuta S zabala sortzen dituztenak; agian ehuntzeko ikurra izan daiteke;
  • kristogramak (IHS + gurutzea);
  • batzuetan gizabanakoaren irudia ere aurkitu da; litekeena da pentagramak gorputzaren estilizazioa izatea.

Ikur horiek guztiek kristautasunarekin lotura estua dute, euskal elizetan eta Jesusen Konpainiaren imajinagintzan ere aurkituak.

Diskoaren ingurukoa ere askotan apaintzen dute, eguzkiaren distira emateko.

Egungo hilarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egungo hilarrietan apaingarri berritzaile asko aurki daitezke: adibidez, Zuberoan, Orhiko txoria herri kanta omentzeko askotan mendira doan txori bat irudikatzen dute.

Ikerlari batzuen ustez, hilarrietako ikurrak historiaurreko eguzki-gurtzari lotuak dira. Gurtza hori jentilen istorioetan ageri da, eta Horus egiptoar jainkoari edo Ishtarri eginiko gurtzaren modukoa izan liteke.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Doaziteko disko itxurako hilarriak
  2. pagesperso-orange.fr
  3. www.pfg.fr[Betiko hautsitako esteka]
  4. "Les stèles discoïdales et l'art funéraire basque", Lauburu
  5. a b Les stèles discoïdales du Lauraguais
  6. Zarrabeitia, Pedro. (miércoles, 19 de febrero de 2014). «Estelas Discoidales Vascas. 01 - El origen» Estelas Discoidales Vascas - Hilarriak Cruces funerarias (kontsulta data: 2025-07-06).
  7. Duvert, Michel. (1976). «Contribution à l'étude de la stèle discoïdale basque» Bulletin du Musée Basque (Lauburu) (49 & 50).
  8. a b Les stèles discoïdales et l'art funéraire basque : Hil Harriak.. Lauburu 2004 ISBN 2-913156-55-X. PMC 60596072. (kontsulta data: 2023-03-14).
baserri izenei eta historiari buruzko liburuen aurkezpena (Erran.eus, 2009)

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Xorroxin Irratia. (2017-01-20). «"Joandakoen oroigarriak; Etxalarko hilarriak" liburuari buruz, Pello Apezetxea Zubiri Etxalarko apaiza eta idazlearekin. - Bortziriak» Erran.eus (kontsulta data: 2024-08-17).