Arma Nuklearren Ez Ugaritze Hitzarmena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arma Nuklearren Ez Ugaritze Hitzarmena
Irudia
Jatorrizko izena(en) Treaty on the Non-Proliferation of Nuclear Weapons
(ru) Договор о нераспространении ядерного оружия
(fr) Traité sur la non-prolifération des armes nucléaires
(zh) 不扩散核武器条约
Motatratatu
Data1968ko uztailaren 1a
Indarrean sartze1970eko martxoaren 5a
KokalekuWashington
Mosku
Londres
HerrialdeaVatikano Hiria eta Alemania
Partehartzaile kopuru190
Depositary (en) ItzuliGovernment of the Soviet Union (en) Itzuli, Erresuma Batuko Gobernua, Ameriketako Estatu Batuetako Gobernua eta Errusiako Federazioko Gobernua
Lanaren edo izenaren hizkuntzaingeles, errusiera, frantses, gaztelania eta txinera klasiko

Lan osoa eskuragarriun.org…
Webguneun.org…

Arma Nuklearren Ez Ugaritze Hitzarmena edota Nuklearren Ez Ugaritze Hitzarmena (ingelesez Treaty on the Non-Proliferation of Nuclear Weapon, Non-Proliferation Treaty edo NPT) arma nuklearren erabilera eta horrek munduarentzat dakartzan arriskuak murrizteko helburua duen nazioarteko hitzarmen bat da. Hiru atal nagusitan oinarritzen da: arma nuklearren ez ugaritzea, armagabetze nuklearra eta energia nuklearren bakegintzarako erabilera. 1968an idatzia eta 1970eko martxoaren 5ean indarrean sartu zen, berregogeitahiru herrialdek berretsiz. Gaur egun hitzarmen honen barnean 189 estatu daude. Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziak hitzarmen hau betearazteko ardura du.

Hitzarmen honek bi estatu mota sailkatzen ditu: arma nuklearren garapena, salerosketa eta jabetza izateko baimena dutenak eta ez dutenak. Lehen taldean bost estatu bakarrik daude, alegia, 1968an lehenbizikoz hitzarmena sinatu zutenak (AEB, Erresuma Batua eta antzinako Sobietar Batasuna, gaur egun azken horren eskubidea Errusiak jaso du), eta 1992. urteaz geroztik, baita Frantzia eta Txina ere. Bost estatu hauek Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluko kide iraunkorra bakarrak ere badira. Estatu hauek beren pribilegioak 1967. urte aurretik jada bonba nuklearren jabeak izatearekin zilegiztatzen dute.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]