Arrasate Rugby Elkartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Arrasate Rugby Elkartea
Izen osoa Kanpanzar Arrasate Rugby Taldea
Hiria Arrasate, Debagoiena
 EH
Sorrera 1972ko otsaila
Kirol zelaia Mojategi
Presidentea Euskal Herria Ramon Barrutia
Entrenatzailea Euskal Herria Igor Isasi
Liga Euskal Liga
2016-17 2. mailan A taldea, 1.a
Webgunea www.arrasaterugby.eu
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxeko koloreak

Arrasate Rugby Elkartea Gipuzkoako Debagoiena eskualdean dagoen Arrasate udalerriko errugbi talde bat da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1972ko otsailean sortu zuen Jesus Jauregi aramaioarrak. Berau Madrilgo C.R. Cisneros taldeko jokalaria zen eta Arrasateko atletismo elkartearen laguntza izan zuen taldea sortzeko. Jesus Jauregi izan zen elhenengo entrenatzailea eta zuzendaria berriz Luís Mari Etxaburu. Berehala Juventud Deportiva Mondragón taldearen barnean sartu zen.

Lehenengo denboraldian laugarren egin zuten ligan. Kamiseta berdea eta praka zuriak erabili zituen. 1975ean gaur egungo koloreak hartu zituen eta urte hartan Trofeo Vasco-Navarro delakoa irabazi zuen. Gorako bideari ekin zion orduan eta 1980an lehen mailara iritsi zen. Gaur egun Euskal Ligan jokatzen du.

2014-15ean Euskal Ligako bigarren mailako txapelduna izan zen baina igotzeari uko egin zion. 2016-17 denboraldian berriz ere txapeldun izatea lortu du.

Zelaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iturripeko instalaziotan jokatu zuen 1990an Garagartzako zelaira aldatu zen arte. 2007an Mojategi estreinatu zuen, belar artifizaldun zelaia.

Azken denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Ligako A multzoak 1. maila eta B multzoak 2. maila izena hartu dute 2015-16an.

Denboraldia Liga Postua
2010-11 Euskal Liga (C multzoa) 4.a
2011-12 Euskal Liga (B multzoa) 4.a
2012-13 Euskal Liga (B multzoa) 1.a
2013-14 Euskal Liga (B multzoa) 4.a
2014-15 Euskal Liga (B multzoa) 1.a
2015-16 Euskal Liga (2. maila) A taldeko 3.a
2016-17 Euskal Liga (2. maila) 1.a

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]