Elorrio Rugby Taldea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elorrio Rugby Taldea
HiriaElorrio,  Bizkaia
Sorrera1980
Kirol zelaiaSan Roke[1]
PresidenteaIbon Arregi[2]
EntrenatzaileaIbon Zipo eta Jon Ander Crende[3]
LigaEuskal Maila
2021-221. mailan, 2.a
Webguneawww.elorriorugbytaldea.clubeo.com
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxeko koloreak

Elorrio Rugby Taldea Elorrion (Bizkaia) errugbian aritzen den kirol kluba da, 1980an sortua. Zazpi talde ditu;[4] guztietan ezagunena, gizonezkoen senior taldea.

Gizonezkoen senior taldea gaur egun Euskal Mailako lehen mailan jokatzen du. 2018/2019 denboraldian lehenengo postuan amaitu zuen liga; eta igoera fasea jokatu ondoren Euskal Ligako lehen mailara igo zen.[5] Igoera faseko lehenengo bi partidak irabazi ditu, lehenengoa RC Riojaren aurka (59-22), eta bigarrena Sarako Izarraren aurka (21-24). Azken jardunaldian Zaisa Txingudiri irabazi ondoren (36-66) lehen mailara igo zen.

Hasiera zail baten ondoren, Euskal Ligako Lehen Maila 6. postuan amaitu zuten.

Pandemiaren ondorioz gizonezkoen senior taldeak ez zuen 2020-2021 denboraldian parte hartu. 2021-2022 denboraldian gogotsu itzuli ziren jokalariak eta ligako 2. postuan amaitu zuten, Espainiako Bigarren Mailara igo den La Unica talde nafartarraren atzetik soilik.

Azken denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Ligako Lehen Maila 10 taldez osatuta egon da 2021-2022 denboraldian.

Denboraldia Liga Postua
2010-11 Euskal Maila (A multzoa) 5.a
2011-12 Euskal Maila (A multzoa) 3.a
2012-13 Euskal Maila (B multzoa) 5.a
2013-14 Euskal Maila (C multzoa) 3.a
2014-15 Euskal Maila (B multzoa) 7.a
2015-16 Euskal Maila (2. maila) B taldeko 2.a
2016-17 Euskal Maila (2. maila) A taldeko 3.a
2017-18 Euskal Maila (2. maila) B taldeko 4.a
2018-19 Euskal Maila (2. maila) B taldeko 1.a
2019-20 Euskal Maila (1. maila) 6.a
2020-21 ? ?
2021-22 Euskal Maila (1. maila) 2.a

Jokalariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018/2019 denboraldiko jokalariak:[6]

Lehenengo lerroa
  • Bittor Jauregi
  • Ibai Lopez
  • Ander Olaso
  • Peio Palacios
Orpokatzaileak
  • Niko Loshe
  • Ibon Arregi
Bigarren lerroa
  • Pablo Doriga
  • Ander Abadia
  • Aitzol Kortabarria "Ibus"
  • Paul Sagasta
  • Ander Zorrakin
Hirugarren lerroa
  • Bingen Azkarragaurizar
  • Aimar Ardanza
  • Martxelo Eriz
Erdilariak
  • Beñat Eguren
  • Gorka Alarcia "Tatxen"
Joko-zabaltzailea
  • Manex Basabe
Hiru-laurdenak
  • Iñaki Piña
  • Oier Azkarragaurizar
  • Borja Camacho
  • Aitor Garitaoandia
  • Endika Miguel
  • Manga Diassoua "Papis"
  • Gorka Gracia "Pis"
  • Joar Sainz de Murieta
  • Oier Santos
  • Julen Zengotita
  • Victor Diatta

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Terrenos de juego» Elorrio Rugby Taldea (Noiz kontsultatua: 2019-03-27).
  2. (Gaztelaniaz) «Dirigentes» Elorrio Rugby Taldea (Noiz kontsultatua: 2019-03-27).
  3. (Gaztelaniaz) «Elorrio La Parra R.T senior» Elorrio Rugby Taldea (Noiz kontsultatua: 2019-03-27).
  4. (Gaztelaniaz) «Equipos (2018/2019)» Elorrio Rugby Taldea (Noiz kontsultatua: 2019-03-27).
  5. (Gaztelaniaz) «Elorrio La Parra R.T senior: ranking» Elorrio Rugby Taldea (Noiz kontsultatua: 2019-03-27).
  6. (Gaztelaniaz) «Elorrio La Parra R.T senior: integrantes» Elorrio Rugby Taldea (Noiz kontsultatua: 2019-03-27).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]