Iruña Rugby Club

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iruña Rugby Club
HiriaIruñea, Nafarroa Garaia
Euskal Herria
Sorrera1982
Kirol zelaiaNafarroako Unibertsitate Publikoaren errugbi zelaia
PresidenteaNafarroako Foru Erkidegoa Josetxo Murgiondo
EntrenatzaileaNafarroako Foru Erkidegoa Alberto "Guetxo" Perez de Ciriza
LigaEuskal Maila
2021-222. mailan, 3.a
Webguneairunarugbyclub.com
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxeko koloreak
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpoko koloreak

Iruña Rugby Club Nafarroa Garaiko errugbi kluba da, 1982an sortutakoa,[1] egoitza Iruñean duena. Gizonezko seniorren taldea Euskal Ligako bigarren mailan dago, eta etxeko partidak Arrosadian jokatu ohi ditu, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren zelaian. 2021ean emakumezkoen taldea ateratzea lortu zuen,[2] eta errugbi inklusiboko taldea ere dauka.[3]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruña Rugby Cluba 1982an sortu zen, CRUN Club de Rugby Universidad de Navarran izandako zatiketaren ondorioz. Izan ere, Nafarroako Unibertsitateak ikasleekin bakarrik osatu nahi izan zuen bere errugbi taldea, unibertsitatetik kanpoko jokalariei ateak itxiz. Hori zela eta, talderik gabe geratutako errugbilariek beste klub bat eratzea erabaki zuten. Taldearen lehenbiziko presidentea Pedro Fernández Laskoiti izan zen.[4]

Grupo Vasco-Navarro delakoan sartu zuten taldea, eta 1982-83 denboraldian Espainiako Lehenengo Nazional mailara igotzea lortu zuen. Garai hartan lehenengo maila lau multzotan banaturik zegoen, eta Iruñari iparraldeko multzoan jokatzea egokitu zitzaion, EAEko zazpi talderekin batera. 1983-84 denboraldian, bigarren postuan amaitu zuen, Gernika txapeldunarengandik puntu bakarrera.[5] 1984-85 denboraldian, berriz, hirugarren postua erdietsi zuen.[6] Bi denboraldi horietan Errege kopa ere jokatu zuen, partida bakarrera, Ohorezko mailako taldeen aurka: 1983-84koan Cornellàk kanporatu zuen (23-10),[5] eta 1984-85ekoan Santboianak, Espainiako txapeldunak (3-9);[6] azken partida hori Iruñean jokatu zen, 1985eko martxoaren 19an, giro bikainarekin.[4][7]

1985-86 denboraldian, Espainiako Errugbi Federazioak Lehenengo maila berrantolatu zuen, eta hamar taldeko bi multzo izatera pasatu zen. Iruña Iparralde-Levante multzoan kokatu zuten, EAEko, Kataluniako eta Valentziako klubekin.[8] Lau urtez aritu zen multzo horretan, 1988-89 denboraldian maila galdu zuen arte.[9]

1989-90 denboralditik aitzina, bost aldiz jarraian irabazi zuen Nafarroako errugbi liga. Garaipen horiek Espainiako Lehenengo Nazionalerako igoera fasean parte hartzeko eskubidea eman zioten. Hala ere, ez zuen igotzea lortu, zenbait aldiz hurbil ibili zen arren.[4] 1994-95 denboraldian, Espainiako Lehenengo maila berrantolatu zuten, 8 taldeko lau multzo sortuz, eta B multzoan (Iparraldea) aritzeko txartela eman zitzaion Iruñari. Egonaldi laburra izan zen, ordea, urte horretan bertan jaitsi baizen.[10]

1995-96 denboraldian, berriz nagusitu zen Nafarroako txapelketan.[11] Igoera fasean bigarren postuan geratu bazen ere, Espainiako Lehenengo mailara igotzea lortu zuen, multzo bakoitzeko talde kopurua 8tik 10era pasatu baitzen.[4] 1996-97 denboraldian, azpitxapelduna izan zen Espainiako Lehenengo mailako B multzoan. Ondorioz, Ohorezko mailarako igoera fasean aritu zen, baina Dulciora El Salvador talde historikoak garaitu zuen.[12] Beste sei urtez jokatu zuen Espainiako Lehenengo mailan, 2002-03 denboraldian jaitsi zen arte.[13]

2010-11 denboralditik aitzina, Euskal Ligan jokatzen du.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denboraldia Liga[oh 1] Postua
2010-11 Euskal Liga (B multzoa) 3.a
2011-12 Euskal Liga (C multzoa) 2.a
2012-13 Euskal Liga (A multzoa) 6.a
2013-14 Euskal Liga (B multzoa) 1.a
2014-15 Euskal Liga (A multzoa) 10.a
2015-16 Euskal Liga (2. maila) A multzoko 2.a
2016-17 Euskal Liga (1. maila) 10.a
2017-18 Euskal Liga (2. maila) A multzoko 3.a
2018-19 Euskal Liga (2. maila) A multzoko 4.a
2019-20 Euskal Liga (2. maila) A multzoko 2.a
2020-21 - -
2021-22 Euskal Liga (2. maila) 3.a

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. 2015-16 denboraldira arte A multzoa deitzen zitzaion Euskal Ligako 1. mailari, eta B multzoa 2. mailari.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Iruña Rugby Club. Gran Enciclopedia Navarra, enciclopedianavarra.com (Noiz kontsultatua: 2022-8-4).
  2. Se presentaron los equipos del Iruña Rugby Club. fnrugby.com (Noiz kontsultatua: 2022-8-4).
  3. Oskar Montero, J.S.. El camino del rugby inclusivo. Diario de Noticias, 2022ko apirilak 7, noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2022-8-4).
  4. a b c d Iruña Rugby Club: Historial y palmarés. irunarugbyclub.com (Noiz kontsultatua: 2022-8-4).
  5. a b 1983-84 denboraldia. Federación Española de Rugby, ferugby.es (Noiz kontsultatua: 2022-8-4).
  6. a b 1984-85 denboraldia. Federación Española de Rugby, ferugby.es (Noiz kontsultatua: 2022-8-4).
  7. Resultados. Boletin 25, Temporada 84/85, Federación Española de Rugby, ferugby.es (Noiz kontsultatua: 2022-8-4).
  8. 1985-86 denboraldia. Federación Española de Rugby, ferugby.es (Noiz kontsultatua: 2022-8-4).
  9. 1988-89 denboraldia. Federación Española de Rugby, ferugby.es (Noiz kontsultatua: 2022-8-4).
  10. 1994-95 denboraldia. Federación Española de Rugby, ferugby.es (Noiz kontsultatua: 2022-8-4).
  11. Federación Navarra de Rugby: 1995-96 denboraldia. ferugby.es (Noiz kontsultatua: 2022-8-4).
  12. 1996-97 denboraldia. Federación Española de Rugby, ferugby.es (Noiz kontsultatua: 2022-8-4).
  13. 2002-03 denboraldia. Federación Española de Rugby, ferugby.es (Noiz kontsultatua: 2022-8-4).
  14. Federación Navarra de Rugby: histórico. ferugby.es (Noiz kontsultatua: 2022-9-2).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]