Edukira joan

Gizonezkoen Euskal Errugbi Txapelketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gizonezkoen Euskal Errugbi Txapelketa
AntolatzaileaEuskadiko Errugbi Federazioa
Sorrera?
EremuaEuskal Herria Hego Euskal Herria
 Errioxa
Taldeak10 (lehen mailan)
IgoeraOhorezko B maila
TxapeldunaElorrio (2025-26)
Webguneaeuskadirugby.eus

Gizonezkoen Euskal Errugbi Txapelketa, izen ofiziala Euskal Liga, Euskadiko Errugbi Federazioak antolatzen duen errugbi txapelketa da. Bi mailatan banaturik dago. EAEko, Nafarroa Garaiko eta Errioxako taldeek parte hartzen dute.[oh 1]

Gaur egun Espainiar Estatuko laugarren mailari dagokio, eta irabazleak Ohorezko B mailara igotzeko promozioa jokatzeko eskubidea du.[1] 2014 arte, Lehenengo Nazional maila ere egon zen tartean.

Lehiaketa sistema

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Ligaren barnean Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa Garaia eta Errioxako taldeak daude. 2018an Sarako Izarra Rugby talde lapurtarra ere sartu zen. 2016-17 denboralditik aurrera, taldeak bi mailatan antolaturik daude. Lehen mailan 10 talde daude eta bi itzuliko liga jokatzen dute, denak denen aurka. Txapelduna Ohorezko B mailara igotzeko play-offetarako sailkatzen da.[1] Bigarren mailan, talde kopuruaren arabera, bi edo hiru multzo egiten dira. Urte batzuetan hirugarren maila ere osatu da.

Ligako puntuak honela banatzen dira:[2]

  • 4 puntu garaipenagatik
  • 2 puntu berdinketagatik
  • 0 puntu porrotagatik
  • eraso bonus puntu bat, aurkariak baino gutxienez 3 entsegu gehiago lortzeagatik
  • defentsa bonus puntu bat, 7 puntu edo gutxiagoko aldeaz galtzeagatik
DenboraldiaTxapeldunaBigarrena
2000-01[3]Club Atlético San SebastiánGaztedi
2001-02[4]Getxo BXimut Zarautz
2002-03[5]Getxo BElorrio
2003-04[6]Ximut ZarautzBera Bera
2004-05[7]KakarraldoGaztedi
2005-06[8]EibarKakarraldo
2006-07[9]ZarautzGetxo B
2007-08[10]ZarautzMungia
2008-09Ordizia BSantander
2009-10Bera Bera BGernika B
2010-11Gernika BR.C. Rioja
2011-12Universitario BilbaoIrun
2012-13La UnicaGetxo B
2013-14[11]BRT MenditarrakOrdizia B
2014-15Ordizia BUniversitario Bilbao
2015-16GaztediUniversitario Bilbao
2016-17La UnicaGaztedi
2017-18La UnicaOrdizia B
2018-19Universitario BilbaoGaztedi
2019-20[oh 2]La UnicaDurango
2020-21Sarako IzarraDurango
2021-22La UnicaSarako Izarra
2022-23ElorrioGetxo B
2023-24[12]Universitario Bilbao BElorrio
2024-25[13]ElorrioUniversitario Bilbao B
2025-26[14]ElorrioUniversitario Bilbao B
  1. ↑ 2018-2022 bitartean Lapurdiko Sarako Izarrak ere aritu zen maila honetan.
  2. ↑ COVID-19 pandemiaren erruz, 2020ko martxoan liga bertan behera gelditu zen, eta une hartan zegoen sailkapena ofizial bihurtu.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 Euskadiko Errugbi Federazioa. Euskadi Rugby, euskadirugby.eus (kontsulta data: 2022-8-10).
  2. ↑ Reglamento de Partidos y Competciones FVR. euskadirugby.matchready.es 2024-6-29 (kontsulta data: 2026-5-31).
  3. ↑ 2000-01 denboraldia. ferugby.es (kontsulta data: 2022-9-2).
  4. ↑ 2001-02 denboraldia. ferugby.es (kontsulta data: 2022-9-2).
  5. ↑ 2002-03 denboraldia. ferugby.es (kontsulta data: 2022-9-2).
  6. ↑ 2003-04 denboraldia. ferugby.es (kontsulta data: 2022-9-2).
  7. ↑ 2004-05 denboraldia. ferugby.es (kontsulta data: 2022-9-2).
  8. ↑ 2005-06 denboraldia. ferugby.es (kontsulta data: 2022-8-10).
  9. ↑ 2006-07 denboraldia. ferugby.es (kontsulta data: 2022-8-10).
  10. ↑ 2007-08 denboraldia. ferugby.es (kontsulta data: 2022-8-11).
  11. ↑ 2013-14 denboraldia. ferugby.es (kontsulta data: 2024-3-12).
  12. ↑ Betsaide Elorriok azken minutuetan galdu du Euskal Txapelketa. Anboto 2024ko maiatzak 27, anboto.org (kontsulta data: 2024-5-27).
  13. ↑ (Gaztelaniaz) Telebista, dotb Durangaldeko. (2025-06-04). «Elorrio Rugby Taldea se proclama campeón de Euskadi | dotb Durangaldeko Telebista» dotb.eus (kontsulta data: 2025-07-16).
  14. ↑ Betsaide Elorrio RT 29 - Universitario Bilbao Rugby 27. euskadirugby.matchready.es (kontsulta data: 2026-05-31).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]