Edukira joan

Orereta Rugby Taldea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Orereta Rugby Taldea
HiriaErrenteria
Euskal Herria Gipuzkoa, Euskal Herria
Sorrera1985
LigaEuskalerriko Rugby Eskola Independientea
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxeko koloreak

Orereta Rugby Taldea Errenteriako (Gipuzkoa) errugbi kluba izan zen. Taldea 1985an sortu zen. Euskalerriko Rugby Eskola Independientearen taldeetako bat izan zen. Helduen taldeaz aparte, azpiko kategorietako taldeak ere izan zituen.


80. hamarkadan, Jesús Erro EREIaren sortzaileak Gipuzkoako herri ezberdinetan taldeak sortzeko lanari ekin zion. 1980ko irailaren 17an, udalari zuzendutako idatzi baten bitartez, eskolaren aktibitateak Errenterian garatzeko diru-laguntza bat eskatu zuen. Hau abiapuntu izanik, taldea 1985aren hasieran egi bihurtu zen. Taldearen kudeaketaz Errok bera eta Ignacio "Txano" Gartzia arduratu ziren.

Orereta Rugby Taldea eta Errenteriako udalaren arteko erlazioa zaila izan zen beti, bereziki Miguel Buen alkatearekin. Horrek bere entrenamenduak eta norgehiagokak jokatzeko zailtasun asko eragin zizkion taldeari. Bere historian zehar, Pontika, Erdialdeko Patxiku zelaia edo Fanderiako gaur egungo "Bakearen parkea" izan zituen joko-zelai, besteak beste.

Instalazioekin arazoak eta udalarekin zuten erlazio kaxkarrak honelako gertaerak eragin zituen. 1987an, Patxiku zelaian egindako entrenamendu baten ondoren, Udaletxea aldagela bezala erabiltzera hurbildu ziren


Hala ere, Errugbi independientearen talderik aktiboenetakoa izan zen, Lasarteko Beltzekin batera, hainbat topaketa, lehiaketa eta nazioarteko biretan parte-hartuz[1]. Aurre egin zituzten aurkarien artean, Iparraldeko Uztaritze, Frantziako US Tyrosse edo Alemaniako BSC Offenbach 99 taldeak aipatu daitezke.
Urteak aurrera joan hala, hasierako gogoak baretzen joan ziren eta, 90. hamarkadaren amaieran, taldea osatzeko ahalmena galdu zuten. Dena den, errugbia praktikatzen jarraitu nahi zuten jokalari taldetxo bat mantendu zen. Orduan, EREI eta Jesus Erroren filosofiatik aldenduz, errugbi federatiboarekin bat egin eta Donostiako Atletikoren senior mailako bigarren eta kadete mailako taldeekin bat egin zuten.
Lehen taldea bereizirik, Orereta ikastolak lagunduta, gaztetxo taldeak ere izan zituen. 2021ean, taldeari buruzko historia azaltzeko eta Oarsoaldean errugbiarekiko zaletasuna sustatzeko Oarsoaldeako Errugbizaleak egitasmoa sortu zen. [2].

90. hamarkadaren amaieran eta 2000.aren hasieran, Belarmotz fanzinea argitaratu zen. Taldearen eta eskolaren aktibitateez gain, nazioarteko rugbyari buruzko emaitzak eta albisteak ere azaltzen ziren.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. EREIren taldeen birari aipamena egunkari batean https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Gira_EREI_Escocia.jpg
  2. Oarsoaldeko Rugbyzaleak egitasmoaren sare sozialak Orereta Rugby Taldea erabiltzailearen orria, Facebook zerbitzuan, profila Instagramen eta Orereta Rugby Taldea erabiltzailearen profila, Twitter zerbitzuan

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]