Edukira joan

Espainiako Errugbiko Ohorezko B maila

Wikipedia, Entziklopedia askea
Espainiako errugbi liga (B maila)» orritik birbideratua)
Espainiako Errugbiko Ohorezko B maila
División de Honor B de Rugby
Antolatzailea Federación Española de Rugby
Sorrera 1998
Eremua  Espainia
Taldeak 24 (3 multzotan)
Maila 3.a
Igoera Ohorezko Elite maila
Jaitsiera Euskal Maila
(eskualdeko ligak)
Garaipen gehien Alcobendas Rugby
(5 Liga)
Txapelduna Madrilgo Erkidegoa C.R. Liceo Francés (2024-25)
Webgunea www.ferugby.es

Espainiako Errugbiko Ohorezko B maila (gaztelaniaz: División de Honor B de Rugby) Espainian gizonezkoek jokatzen duten errugbi txapelketa nagusiaren hirugarren maila da. Ohorezko maila eta Ohorezko Elite maila bezala, Espainiako Errugbi Federazioak antolatzen du, eta gaur egun hiru multzotan banatutako 36 taldek parte hartzen dute. 2025 artean bigarren maila izan zen baina Ohorezko B maila bitan bereizi zen; Ohorezko Elite eta Ohorezko B mailak.

1998-99 denboraldian abiatu zen, "Primera Especial" izenarekin, 8 taldeko multzo bakarrean.[1] Hurrengo urtean 10 talderen artean jokatu zen, eta "Ohorezko B" izena eman zitzaion.[2] 2004-05 denboraldian, 8 taldeko bi multzotan antolatu zen; Euskal Herrikoak A multzoan kokatu zituzten.[3] 2014-15 denboraldian Lehenengo Nazionalarekin batu, orduko 3. mailarekin, eta egungo hiru multzoko sistema ezarri zen.[4]

2021-22 denboraldian egitura aldaketak izan ziren. Ordutik 11 taldetako hiru multzo ezarri dira, Iparraldekoa (bertan daude talde euskaldunak), Levantekoa eta Hegoaldekoa.

Multzo bakoitzean itzuli bakarra jokatzen zen, hau da, 10 partida. Multzo bakoitzeko lehenengo hirurek bigarren fasean Elite mailarako igoera fasea jokatzen zuten. 9 talde direnez 18 jardunaldi izaten dira. Gainerakoen haiei dagokien multzoan jarraitzen zuten jokatzen.

2025ean Ohorezko B maila bitan bereiztea erabaki zen, Ohorezko Elite maila (2. maila) eta Ohorezko B maila (3. maila) eratuz.

Lehiaketa sistema

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fase erregular bat jokatu ondoren bi multzo ezartzen dira. Onenak igoera multzoan kokatzen dira. Txapelduna Ohorezko Elite mailara igotzen da.

Talde bakarra
Urtea Txapelduna Bigarrena Euskal taldeak
1998-99 Madrilgo Erkidegoa C.D. Arquitectura Madrilgo Erkidegoa La Moraleja-Alcobendas 7. Bera Bera, 8. Ordizia
1999-00 Madrilgo Erkidegoa La Moraleja-Alcobendas Andaluzia C.R. Ciencias Sevilla 10. Bera Bera
2000-01 Valentziako Erkidegoa R.C. Valencia Madrilgo Erkidegoa C.R. Cisneros -
2001-02 Valentziako Erkidegoa R.C. Valencia Katalunia R.C. L'Hospitalet 4. Bera Bera
2002-03 Euskal Herria Getxo R.T. Euskal Herria Bera Bera R.T. 1. Getxo, 2. Bera Bera
2003-04 Andaluzia C.R. Ciencias Sevilla Madrilgo Erkidegoa C.D. Arquitectura 3. Ordizia
Bi talde
Urtea Txapelduna Bigarrena Euskal taldeak
2004-05 Euskal Herria Ordizia R.E. Katalunia USAP Barcelona A multzoan: 1. Ordizia, 4. Hernani, 7. Durango
2005-06 Madrilgo Erkidegoa CRC Pozuelo Madrid Madrilgo Erkidegoa C.R. Cisneros A multzoan: 3. Gernika, 4. Hernani, 6. Durango
2006-07 Madrilgo Erkidegoa Alcobendas Rugby Andaluzia C.R. Ciencias Sevilla A multzoan: 2. Hernani, 4. Gernika, 6. Durango
2007-08 Madrilgo Erkidegoa C.R. Liceo Francés Valentziako Erkidegoa Les Abelles R.C. A multzoan: 2. Gernika, 4. Hernani, 5. Durango
2008-09 Euskal Herria Gernika R.T. Andaluzia C.R. Atlético Portuense A multzoan: 1. Gernika, 2. Hernani, 5. Durango, 7. Atl. San Sebastián
2009-10 Madrilgo Erkidegoa Alcobendas Rugby Valentziako Erkidegoa R.C. Valencia A multzoan: 1. Hernani, 6. Getxo, 7. Durango, 8. Eibar
2010-11 Euskal Herria Getxo R.T. Galizia Universidade Vigo A multzoan: 1. Getxo, 4. Hernani, 6. Durango, 8. Uribealdea
2011-12 Madrilgo Erkidegoa C.R. Cisneros Madrilgo Erkidegoa CRC Pozuelo Madrid A multzoan: 1. Hernani, 2. Bera Bera, 8. Durango
2012-13 Kantabria Independiente Rugby Madrilgo Erkidegoa La Moraleja-Alcobendas A multzoan: 5. Eibar, 7. Bera Bera, 10. Durango
Hiru talde
Urtea Txapelduna Bigarrena Euskal taldeak
2013-14 Katalunia F.C. Barcelona Katalunia C.R. Sant Cugat A multzoan: 1. Bera Bera, 2. Uribealdea, 3. Eibar, 4. Zarautz, 7. Durango, 8. Univ.Bilbo
2014-15 Madrilgo Erkidegoa Alcobendas Rugby Katalunia C.R. Sant Cugat A multzoan: 1. Zarautz, 2. Durango, 3. Bera Bera, 5. Uribealdea, 10. Eibar
2015-16 Andaluzia Ciencias Sevilla Valentziako Erkidegoa CAU Valencia A multzoan: 1. Zarautz, 3. Bera Bera, 4. Uribealdea, 8. Durango, 9. Eibar, 12. La Única
2016-17 Valentziako Erkidegoa La Vila Gaztela eta Leon Rugby Burgos A multzoan: 2. Bera Bera, 3. Zarautz, 4. Uribealdea, 6. Durango, 9. Eibar, 12. Univ. Bilbo
2017-18 Gaztela eta Leon Rugby Burgos Andaluzia Ciencias Sevilla A multzoan: 3. Bera Bera, 4. Zarautz, 5. Uribealdea, 7. Eibar, 11. Durango
2018-19 Kantabria Bathco Rugby Club Andaluzia Ciencias Sevilla A multzoan: 2. Getxo, 4. Bera Bera, 6. Zarautz, 7. Uribealdea, 9. Eibar, 12. Durango
2019-20¹ Euskal Herria Getxo R.T. ? A multzoan: 1. Getxo, 2. Gernika, 4. Zarautz, 6. Uribealdea, 8. Univ. Bilbo, 9. Bera Bera, 10. Gaztedi, 11. Eibar
2020-21 Valentziako Erkidegoa La Vila Euskal Herria Gernika R.T. A multzoan: 1. Gernika finala, 2. Hernani, 4. Gaztedi, 5. Bera Bera
B multzoan: 2. Zarautz, 3. Eibar, 4. Uribealdea, 6. La Unica
2021-22 Madrilgo Erkidegoa CRC Pozuelo Madrid Asturiasko Printzerria Belenos R.C. Elite multzoa: 2. Getxo, final 1/2
A multzoan: 1. Hernani, 2. Eibar, 4. Gaztedi, 5. Univ. Bilbo, 6. Zarautz, 7. Uribealdea, 8. Bera Bera
2022-23 Madrilgo Erkidegoa Alcobendas Rugby Kantabria Independiente Rugby Elite multzoa: 2. Zarautz, final 1/2, 7. Getxo
A multzoan: 1. Hernani, 2. Gaztedi, 4. Univ. Bilbo, 5. Uribealdea, 6. Bera Bera, 7. La Unica
2023-24 Madrilgo Erkidegoa Industriales Rugby Valentziako Erkidegoa R.C. Valencia Elite multzoa: 4. Getxo, 8. Univ. Bilbo, 9. Zarautz
A multzoan: 1. Hernani, 2. Gernika, 3. Gaztedi, 5. La Unica, 6. Uribealdea, 7. Bera Bera
2024-25 Madrilgo Erkidegoa C.R. Liceo Francés Euskal Herria Gernika R.T. Elite multzoa: 2. Gernika R.T. finala, 7. Hernani
A multzoan: 1. Getxo, 2. Gip. Sortzen, 3. Univ. Bilbo, 5. Gaztedi, 6. La Unica, 8. Uribealdea
3. maila
2025-26
  • ¹ 2020ko martxoan COVID-19 pandemiaren erruz Liga bertan behera gelditu zen eta une horretan zegoen sailkapena ofizial bihurtu zen.
Taldea Garaipenak Urteak
Madrilgo Erkidegoa Alcobendas Rugby 5 2000, 2007, 2010, 2015, 2023
Euskal Herria Getxo R.T. 3 2003, 2011, 2020
Valentziako Erkidegoa R.C. Valencia 2 2001, 2002
Valentziako Erkidegoa La Vila 2 2017, 2021
Madrilgo Erkidegoa CRC Pozuelo Madrid 2 2002, 2022
Madrilgo Erkidegoa C.R. Liceo Francés 2 2008, 2025

Euskal taldeak 2025-26 denboraldian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

A multzoan kokaturik daude.

Taldea Herria Zelaia Entrenatzailea
         Gaztedi Rugby Taldea Euskal Herria Gasteiz Lakua Francisco José Puertas Soto
         Getxo Rugby Taldea Euskal Herria Getxo Fadura Iñigo Lugaresaresti
         Gipuzkoa Sortzen Euskal Herria Zarautz Asti François Meyranx eta Facundo Orive
         La Unica Rugby Taldea Euskal Herria Iruñea UPNA Martín Cruz
         Universitario Bilbao Rugby Euskal Herria Bilbo Fango Jose Ignacio García

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1998-99 denboraldia. Federación Española de Rugby, ferugby.es (kontsulta data: 2022-8-5).
  2. 1999-2000 denboraldia. Federación Española de Rugby, ferugby.es (kontsulta data: 2022-8-5).
  3. 2004-05 denboraldia. Federación Española de Rugby, ferugby.es (kontsulta data: 2022-8-5).
  4. 2014-15 denboraldia. Federación Española de Rugby, ferugby.es (kontsulta data: 2022-8-5).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]