Emil Nolde

Wikipedia, Entziklopedia askea
Emil Nolde
WP Emil Nolde.jpg
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakHans Emil Hansen
JaiotzaNolde (en) Itzuli eta Burkal Parish (en) Itzuli1867ko abuztuaren 7a
Herrialdea Alemania
 Danimarka
Talde etnikoaDanimarkarra
HeriotzaSeebüll (en) Itzuli1956ko apirilaren 13a (88 urte)
Hobiratze lekuaNolde Museum Seebüll (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Ada Vilstrup (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaAcadémie Julian (en) Itzuli
Academy of Fine Arts Karlsruhe (en) Itzuli
(1889 - 1890)
Hizkuntzakalemana
Irakaslea(k)Friedrich Fehr (en) Itzuli
Adolf Hölzel (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, litografoa, grabatzailea, argazkilaria, artista grafikoa, xylographer (en) Itzuli, eskultorea, draftsperson (en) Itzuli eta marrazkilaria
Lantokia(k)Kopenhage
Paris
Hanburgo
Berlin
Flensburg
Karlsruhe
Munich
Italia
Japonia
Txinako Herri Errepublika
Mosku
Hego Korea
Espainia
Berna
Sankt Gallen
Erresuma Batua eta Alemaniar Ginea Berria
Enplegatzailea(k)St. Gallen textile museum (en) Itzuli  (1892 -  1897)
Jasotako sariak
InfluentziakJames Ensor
KidetzaDie Brücke (taldea)
Berlin Secession (en) Itzuli
Mugimenduaespresionismoa
Arte endekatua
Genero artistikoaizadi hila
biluzia
paisaia margolaritza
arte sakroa
animal art (en) Itzuli
Akuarela
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaAlemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista

nolde-stiftung.de
Musicbrainz: a7426de8-1344-461c-8c0b-7fb819419f42 Discogs: 2064787 Edit the value on Wikidata
Nolde autograph.png

Emil Nolde, jaiotza-izenez Emil Hansen (Nolde, Alemania, 1867ko abuztuaren 7a - Seebüll, 1956ko apirilaren 13a) Alemaniar-Frisiar margolari eta artista grafikoa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Flensburgeko zur-zizelkarien eskolan ikasi zuen. Suitzako Saint-Gall Arte Ederretako eskolan irakasle izan zen. 1899tik 1900ra Parisen egon zen, eta 1902an Berlinen. 1906az gero, erakusketak egin zituen Die Brücke ("Zubia") taldekoekin; Der Blaue Reiter ("Zaldun urdina") mugimenduko kideekin ere harremanak izan zituen.

Hasieran inpresionismoaren, Gauguinen, Van Goghen eta Daumierren eragina izan zuen, baina pixkanaka-pixkanaka espresionismora jo zuen. Munchen lana eta Munch bera ezagutu zituen, eta haren eragin nabarmena izan zuen. 1909tik aurrera erotismo handiko erlijiozko oso koadro bortitzak margotu zituen, eta eskandalu handia sortu zuen.

1913tik 1915ra Ginea Berrian izan zen, eta hangoen irudiak eta mozorroak margotu zituen, itxuraldatuz eta oso margo biziekin. Nolden grabatuak eta koadroak, oro har, espresionismo alemaniarraren joeraren barruan dira. 1941ean naziek haren koadro gehienak bahitu zituzten. Autobiografia bat idatzi zuen: Das eigene Leben; Jahre der Kämpfe (1934, "Norberaren bizitza; borrokaren urteak"). Koadro nagusiak: "Arrosa gorriak eta horiak" (1907), "Neska gazteak dantzan" (1909), "Kristoren bizia" (1912), "Dantzariak kandelen argipean" (1912), "Irudia eta mozorroa" (1913), "Simeon" (1915), "Ameslariak" (1916).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]