Astigarribiako ontziola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Egile batzuen ustez Astigarribiako ontziola XVI. mendetik etor daiteke.

Astigarribiako ontziola izen bereko Mutrikuko auzoan zegoen. Han, XVIII. mendean, garrantzi handiko ontziola garatu zen, Gipuzkoako nagusietariko bat. Astigarribia Deba ibaiaren ondoan dago eta han kokatu ziren lantoki horiek. Gaur egun garrantzi horren testigu gutxi gelditzen dira: bertan zegoen Mollatxua izeneko portuaren harri batzuk besterik ez. Industria honen eragina haran osoan nabaritu zen: burdinolak, meategiak, egurgileak, merkatariak... indartu baitziren hari esker. [1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Astigarrabia Gipuzkoako populazio gune garrantzitsu goiztiarra izan zen. Historialari batzuen ustez, esaterako, Tritium Tuboricum hiri barduliarra egon zitekeen egungo Astigarribian inguruan, erromatarren garaietan. Ez da kasuala, bestetik, hor Gipuzkoako eliza zaharrena izatea, San Andres eliza, XI. mendekoa. Ontziolak direla eta, ikerlari batzuen ustez, Astigarribiakoaren hastapena XVI. mendean egon zitekeen.[2] Mende horretan Deba harroan mugimendu handia zegoen, azken finean Donejakue bidea hortik igaro baitzen, eta ondorioz txalupen eta ontzien eskaera handia zen. Ondorioz, ordurako Astigarribiako ekonomia indartuko litzateke. Lourdes Odriozola Oiarbideren hitzetan, dena den, dokumentu bakarra aipa daiteke hori guztia erakusteko: 1534an Gipuzkoako Korrejidoreari Paskual Ikarrek idatzitako testua non Astigarrabian 120 tonako itsasontzia egiten ari zitzaiola.[1]

XVIII. mendeko arrakasta itsas eraikitzaile zestoar bati esker izan zen: Juan Ignazio Ulazia Larrañaga (1725ko azaroaren 13 - 1804ko irailaren 13). Berez, eraikuntza konplexu horren jabea Frantzisko Xabier Munibe zen, Astigarribiaren Oinordekotzaren barruan, baina honek Ulaziari utzi zion. Ulazia XVIII. mendeko tamainuko erdiko eta txikiko itsasontzien eraikaitzaile handiena izan zen.[3]

Itsasontziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ontziola honetan erdi mailako eta tamainu txikiko itsasontziak egiten ziren, batez ere patatxe izenekoak. Patatxeak itsasontzi arinak ziren, sakonera gutxikoak eta 30 tona ingurukoak; belaontziak ziren eta bi masta izaten zituzten. Hasiera itsasontzi militarra zen baina denborarekin beste gauzetarako ere erabilia izan zen. Lourdes Odriozolaren arabera 1758tik 1786 arte Astigarrabiako ontziolan 11 patatxe egin ziren, 10 ontzi, bidaiariak eramateko bat eta beste bat burnia garraiatzeko. Erosle gehienak bizkaitarrak izan ziren: Ea, Plentzia, Gorliz, Mundaka, Busturia eta Somorrostro. Ontziolaren arrakasta itzela izan zen; Odriozolaren hitzetan Astigarribiakoa Gipuzkoako ontziola garrantzitsua izan zen ekoizpenaren %90 bertan egiten baitziren. [4]

Ulaziak 1786an, 61 urte zituelarik, utzi zuen itsasontzien eraikuntza. Azkena Juan Goitia bizkaitarrentzako patatxe bat izan zen, "Nuestra Señora de la Asunción" (Andre Mariaren Jasokundea).

Hasieran patatxeak gerra itsasontziak ziren. Irudian Itsas Armada Garaiezina.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]