Atacamako basamortua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Atacamako basamortua
Desierto de Atacama
Atacama1.jpg
Atacamako basamortua hemen kokatua: Hego Amerika
Atacamako basamortua
Atacamako basamortua
Atacamako basamortua (Hego Amerika)
Eskualdea  Txile
 Peru
 Bolivia
 Argentina
Koordenatuak 24° 30′ S, 69° 15′ W / 24.5°S,69.25°W / -24.5; -69.25Koordenatuak: 24° 30′ S, 69° 15′ W / 24.5°S,69.25°W / -24.5; -69.25
Eremua 105.000 km²
Luzera 1.000 km.
Punturik beherena Ozeano Barea (0 m)
Tenperatura gorena 45 °C
Tenperatura baxuena -25 °C
Prezipitazioa 50 mm/ur
Baliabideak Kobre, burdin, litio
Artikulu hau Atacamako basamortua buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Atacama (argipena)».

Atacamako basamortua[1] Hego Amerikako basamortua da, Andeen eta Ozeano Barearen artean, Txileko iparraldean. 966 km luze da eta 181.300 km²-ko eremua du. Munduko lekurik lehorrena da, Artikoa kontuan izan gabe. Ikerketek diote 1570etik 1971ra zenbait lekutan ez zuela inoiz egin euririk. Hain da lehorra non eskualdeko 6.885 metroko mendiek ez baitultziae garrirr munduko basamrtua ez polar idorren eta ago,Arica eta Parinacota, Tarapacá, Antofagasta eta Atacamako probintziak hartzen ditu bere baitan. 105 000 kilometro karratu inguruko azalera hartzen du. 1600 kilometroko luzeera du eta 180 kilometroko azalera maximoa.

Batez ere garrantzitsua da bertan dauden mineral eta metalengatik, eskualde oso aberatsa baita termino horietan. Bereziki, kobrean ( Txile munduko kobre ekoizle eta esportatzaile handiena da) baina beste mineral metalikoetan ere, adibidez urrea, zilarra eta burdina. Bestalde, mineral ez metalikoak ere aurkitu ahal dira, baina hein txikiagoan, hala nola sodio nitratoa eta potasioa.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere sorrera orain dela hiru milioi urte inguru izan zen. Atacama basamortuaren  sorreraren arrazoi nagusia Foehn izeneko fenomeno klimatikoa da. Andeko mendikateak ozeano atlanktikotik datozen urez kargatutako hodeiak oztopatzen ditu. Mendikatea igaro dutenean zeukaten ur guztia mendikatearen beste aldean isuri dute jada eta horregatik, sortzen da desertu bat mendebaldeko aldean. Gainera, Hego Amerikako mendebaldeko Ozeano Barearearen aldetik ere antizikloiak eratzen dira, oso eremu idorra sortuz.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atacamako basamortuan prezipitazioen batez bestekoa 1mm ingurukoa da. Hau da, euria egon daiteke 15 eta 40 urte artean. Izan ere, euri gabeko periodo oso luzeak egon dira adibidez, basamortuaren erdialdeko eremuan 400 urte inguruko epeak erregistratu dira iraganean. Gaur egun, Iquique izeneko herriak du lehorte luzeenaren errekorra, 16 urtekoa.

Tenperaturei dagokionez, eguna eta gauaren arteko tenperatura bitarteak oso handiak dira, 25 gradu inguruko jaitsierak egon daiteke. Temperatura maximoak 50 gradu ingurukoak dira eguerdian. Bestalde, Capricornio tropikoaren limitean kokatuta dagoenez, uda eta neguaren arteko temperatura bitarteak oso txikiak dira.

Atacamako basamortuaren erdialdeko eremuetan airearen hezetasuna oso baxua da ere, ehuneko 18 ingurukoa. Hala ere, kosta inguruko zonaldeetan hezetasuna ikaragarri handia da ehuneko 98 ingurukoa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Basamortua amerikako konkista baino lehen jendeztatuta zegoen. Etapa aurrehispaniarran, K.a. 5000 eta 1700 artean, Chinchorro kultura garatu egin zen. Biztanle haiek bere hildakoak artifizialki momifikatzen hasi ziren lehenak izan ziren. Gainera, eremu hau hainbat etnia ezberdinez jendeztatuta zegoen, adibidez, chango_ak, atakamarrak, cole_ak, lupacak eta uroak.

Lehenik, Chucuito_ko jauntasunaren menpean egon zen, Colesuyo izenarekin. Geroago inca imperioak berea egin eta Collasuyo izena jarri zion.

Gaur egun, eskualdeko herri nagusia San Pedro de Atacama da. Bertan, espainiarrek 1577an eliza bat eraiki zuten. Hurrengo mendeetan, XVI, XVII eta XVIII mendeetan zehar, Espainiar Imperioaj kostaldean zenbat herri eraiki zituen, Potosin lortutako zilarra garraitzeko.

Hispanoamerikarren independentzia guden ostean, eremua lehian murgilduta egon zen eta 1866 eta 1874 urteetako limiteen tratatuetan, ofizialki lurralde bolibiarra bihurtu zen. Nahiz eta egindako paktuak adiskidetsuak izan ziren, tirabirak ez ziren konpondu. Azkenean, 1879ko otsailaren 14an txiletar lehorreratzea egon ze Antofagastan, eta horrela, hasi egin ziren bolibiarren kontrako neurri militarrak. Gainera, Bolivia eta Peruk 1873 urtean alintza defentsibo bat egin zuten eta hori zela eta, bi herrialde horiei guda deklaratu zien 1879ko apirilaren 5ean. Horrela hasi zen Pazifikoko guda, 1884 urtean Txile_ren garaipenarekin. Liskar hau eta ondoren, Peru eta Boliviarekin Ancon eta Tregua itunak, hurrenez hurren, sinatu zituen, bolibiako Litoral eremua eta  peruko Tarapacá eta Arica eremuak lortuz.

XX. mendeaz geroztik, Errepide panamerikarrak Atacamako basamortua iparraldetik hegoaldera zeharkatz du.

Astronomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atacamako basamortua izarrartea ikusteko eta astronomia garatzeko munduko lekurik aproposena bezala hartzen da. Izan ere, itsasoaren mailarekiko duen altuera, hodei eskasia eta ia argi kutsadurarik ez egoteak, astronomilariei baldintza ezinhobeak eskaintzen dizkie. Horregatik, dozena bat behatoki baino gehiago daude lurraldean zehar banatuta adibidez Paranal (VLT), munduko gune astronomiko garrantzitsu eta garatuena. Aurreko guztia Txilek munduko ikusketa astronomikoaren  ehuneko 40 izatea eragiten du eta hurrengo, hamarkadetan sektore astrologikoak are proiektu gehiago garatuko ditu eskualde honetan.

Kirola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atacamako basamortua batez ere ezaguna da kirol munduan 4X4 txapelketak hartzeagatik. Izan ere, basamortu honetan hainbat rally txapelketa egon dira, hala nola, Rally Baja Atacama, Rally Baja Chile, Rally Patagonia Atacama eta Rally Dakar txapelketa famatua bere baitan hartu du 2009, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014 eta 2015 urteetan. Basamortu honen dunak ezinhobeak dira mota hauetako kirolentzat.

Basamortu honetan egiten den beste lasterketa oso ospetsua “Carrera Solar Atacama” izenez ezagutzen dena da. Lasterketa honetan gama ezberdineko ibilgailu solarrak parte hartzen dute.

Fauna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atacama basamortuko muturreko klimak, ekosistema honetan bizi ahal diren animalien kopurua hein handian murriztu egiten du. Are gehiago, badaude basamortuko eremuak non idortasuna hain handia ,ez animaliak ezta landareak bizi ahal direla.

Eremu honen animalia ugarienak animalia txikiak dira adibidez kilkerrak, tximeletak eta eskorpioi gorriak.

Narrasti eta anfibio gutxi daude adibidez Atacamako apoak, iguanak eta laba muskerrak.

Hegazti kopuru nahiko altua dago ere, adibidez kostaldeko eremuetan aurkitu ahal den Humboldt pinguinoa, Andeko flamenko arrosak eta txolarreak.

Lurralde honen hezetasun txikiko eremuetan ia ezin dira ugaztunik aurkitu. Hala ere, zenbait salbuespen daude adibidez: hosto formako Darwin_en sagua. Zonalde hezeagoetan animalia handiagoak aurkitu ahal dira, hala nola, hego amerikako azeri grisa, viscachak, guanakoak eta vicuñak. Azkenik, bereziki aipagarriak dira kostaldean zehar gelditzen diren itsas txakurrak eta itsas lehoiak.

Flora[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta, faktore klimatiko eta geografikoak oztopoa handia izan Atacamako basamortuan bizitza garatu ahal izateko, fauna ez bezala, flora aniztasun handia dago. Basamortu honen limiteen artean 500 landare-espezie inguru garatu egin dira. Espezie hauek bereziki ikusgarriak dira muturreko ekosistema honetan garau ahal izateko. Espezierik ohikoenak lore eta belartxoak dira, adibidez: erle-belarra eta goroldioa. Hezetasun handiagoko eremuetan zuhaitz txikiak topa ditzakegu, hala nola, piper zuhaitza eta algarroboa.  Bestalde, eremu idorretan landare zukutsuak (aloe vera) eta kaktusak dira nagusi. Izan ere, bero eta lehortasunarekiko erresistentzia handia duten landareak dira eta horregatik, zenbait espezie garatu izan ahal dira.

Azkenik, Atacam Desert Flowering izenaz ezagutatako fenomenoa aipatu behar da. Euri nahiko egin duen urteetan irailetik azarora ikusi ahal da eta basamortua loratzean (lore espezie ugarien agerpena) datza. Euriek lotan zeuden erraboil eta hazi asko, udaberria heltzean ernetzen dituztenean gertatzen da, intsektu, hegazti eta musker espezie txikien ugaritzearekin batera. Gertaera hau, bere handitasunik ikusgarrienean, Vallenar hiriaren Iparraldetik, Copiapó hiriaren Iparralderaino hedatzen da, bai kostalde, bai barnealde eta mendilerroko guneetan.     Fenomeno hau gertatutako azken urtea 2015an izan zen eta denboraldi horretan, Atacamako basamortuak jasotako turista masiboen etorrerak fenomeno natural hau hondatzearen arriskua agertu zen. Horregatik, hainbat erakunde ekologista Txileko gobernua estutu egin dute neurri berriak hartzeko eta eremua babesteko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Atacamako basamortua