Ezagutzen al ditugu gure kostaldean bizi diren arrainak? Nola bizi dira, zer jaten dute, noiz da sasoirik onena arrantzarako? Hau guztia landu nahi dugu aurten Ingurugela eta Itsasoikoren laguntzarekin. Orrialde honetan proiektu hau garatzeko egin beharrekoak ikusiko dituzu.
1. pausoa: eskolaren kontu bat sortu
[aldatu iturburu kodea]Ikasle bakoitzak edo ikasle-talde bakoitzak kontu bat izan dezake artikulua landu edo igotzeko, baina eskolak ere beharko du bat, kontaktua eta komunikazioa errazteko. Irakasle arduradunaren kontua ere izan daiteke. Kontua sortzeko goian eskuman duzun "Sortu kontua" botoiari eman beharko diozu.
Kontu horretan eskatuko da erabiltzaile izen bat (eskolaren izena agertzea interesgarria da), pasahitz bat ezartzea (ondo gorde) eta e-posta helbide bat. Bete, mesedez. Honela, arazorik egotekotan, zuekin kontaktuan jar gaitezke.
2. pausoa: arrainak aukeratu
[aldatu iturburu kodea]Eskola bakoitzak 2 arrain lantzea proposatzen dugu. Lan hori errazteko, arrainen zerrenda bat egin dugu Itsasoiko proiektuko lagunekin batera. Euskal Herriko kostaldean bizi diren arrainak dira, arrandegietan aurki daitezkeenak. Arraina hautatzeko "Lehena Sartzen, Lehena Aukeratzen" sistema erabiliko dugu:
Nola ulertu taula
[aldatu iturburu kodea]Taulan hiru zutabe daude. Lehenengoan espezieen izen zientifikoa agertzen da, bilaketa egiten lagunduko diguna. Bigarren zutabean Wikipediako artikulua dago. Gure helburua ez da izango hauek hobetzea, baina informazio iturri gisa erabil daitezke. Ikono batzuk dituzte arrainek aurretik: artikuluaren kalitateari buruzkoak dira: gorriz daudenek informazio gutxi dute, C dutenek nahikoa, eta berde daudenek informazio asko izan ohi dute. Wikilariak eta Itsasoiko elkarteko biologoak ari gara artikulu horiek ere osatzen.
Hirugarren zutabea da zuentzat garrantzitsua dena: Txikipedian artikulua existitzen den edo ez esaten digu. Urdinez badago, dagoeneko norbaitek egin du, eta agian zuek hedatzea zaila izan daiteke.
Laugarren zutabean ikonotxo bat dago. UPV/EHUko Ilustrazio Zientifikoko masterreko ikasleak arrain hauek marrazten ari direla esan nahi du. Ez duzue zertan lan egin behar horietan, baina gustatuko litzaiguke ilustrazioa izango duten guztiak Txikipedian ere egotea.
Proiektuaren orrian bat egin
[aldatu iturburu kodea]Orrialde bat sortu dugu egiten denaren jarraipena izateko. Hemen dagoen botoian klik egin beharko duzu bat egiteko:
Behin bertan zaudela erdian duzun botoi urdinari eman beharko diozu "Saioa hasi Wikipediarekin" (ordenagailua ez baduzu euskaraz konfiguratuta, mezua gaztelaniaz agertuko zaizu: "Iniciar sesión con Wikipedia"). Bertan klik egin eta irekiko den leiho berrian "Baimendu" botoiari eman (urdina da ere). Dagoeneko proiektuaren parte zarete.
Gure arrainak hautatu
[aldatu iturburu kodea]Ondoren goiko menuan dagoen "Artikuluak" atalera joango gara, eta "Artikulu erabilgarriak" aukeratuko dugu. Bertan daude eskuragarri dauden artikuluak. Guk nahi ditugun bi horien gainean "Aukeratu" sakatuko dugu:
Dagoeneko guk nahi genuen arrain bat ez badago, beste norbaitek aukeratu duelako izango da. Beste bat hartu beharko dugu, ezin baitute bi eskolek arrain berdina hautatu.
3. pausoa: arrainaren informazioa landu eta igo
[aldatu iturburu kodea]Arrainari buruzko informazioa lortzeko bide asko daude. Saiatuko gara ahalik eta hoberen egotea Wikipedian zuek hasten zaretenerako. Badaude beste iturri batzuk aztertu beharrekoak: http://arrainak.eus edo http://fishbase.se informazio iturri interesgarriak dira. Hemen duzue ere adibide gisa erabili dezakezuen arrain bat: XXXXXXXX
Bideo azalpena
[aldatu iturburu kodea]Bideo honetan azaltzen da nola idatzi eta igo artikulu bat Txikipedian:
Tutorialak eta adibideak
[aldatu iturburu kodea]Gure hezkuntza atarian (Atari:Hezkuntza) hainbat tutorial eta baliabide gehigarri daude, bai zuentzat, bai ikasleentzat ere. Bideo tutorial gehigarriak egoteaz gain, bideo pilulak ere badaude ataza txikiak egiten ikasteko. Bestetik, Txikipedian idazteko ikasleentzako pausoz pausoko gida hau ere badugu, Zarauzko Orokieta eskolak egindakoa: Atari:Hezkuntza/Lehen_Hezkuntza/Txikipedian_idatzi. Garrantzitsuena, ondo pasatzea da.