Appearance
< Atari:Hezkuntza | Ikusgela
(«Atari:Hezkuntza/Ikusgela/Zortziko txikian - Pirata euskaldunak» orritik birbideratua)![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/e/e4/ITA_%E2%80%94_Meransen_%28Wasserm%C3%BChlrad%29_2021_ani.gif/250px-ITA_%E2%80%94_Meransen_%28Wasserm%C3%BChlrad%29_2021_ani.gif)
Bideo honetan Euskal Herriko piraten gaineko zortzi datu azaltzen dira.
Edukien arduradunak
[aldatu iturburu kodea]- Gidoilariak: Galder Gonzalez.
- Animazioen ekoizpena: Itziar Aranguren Arrizabalaga.
- Off ahotsa: Anabel Arraiza.
- Koordinazioa: Euskal Wikilarien Kultur Elkartea.
- Bideoa: Hiru Damatxo.
Informazio iturriak
[aldatu iturburu kodea]- Anton Garai gorliztarra XV. mendean Galizian aritu zen bandera guztietako merkatal-ontziak harrapatzen, Espainiako Errege-erregina Katolikoek zigortu zuten arte.
- Pedro Larraondo, bizkaitarra ere, Mediterraneo itsaso aldean aritu zen. Kondairak dioenez, arabiar armadak harrapatuta, Islamera bihurtzea ukatzeagatik lepoa moztuta hil zuten.
- “Campanario” izenaz ezaguna zen Pedro Agirreren omenez, Donostiako Piratek pertsonaia garrantzitsu bati "Ezkila kapitaina" izena ematen diote Aste Nagusian.
- Jean Laffite lapurtarra da ezagunenetako bat. Izan ere, One Piece manga eta anime ospetsuko pertsonai bati izena eman dio.
- Michel le Basque pirata lapurtarrak 1666 urtean Margarita espainiar galeoitik milioi bat piastra eraman zituen.
- Hendaiatik irten zen Joanes Zuhigaraitxipi, edo “Kortsario Txipia”. Sei urtetan ehundik gora itsasontzi harrapatu zituen, Frantziako erregearen patentearekin.
- Ixtebe Pellot askotan harrapatu zuten, baina guztietan ihes egitea lortzen zuenez, “le renard basque” edo “euskal azeria” ezizena egokitu zitzaion.
- XIX. mendekoa da Fermin Mundaka bermeotarra. Mexikoko Isla Mujeresen bere etxaldea, Hacienda Mundaca, eta hilobia, hutsik, mantentzen dira oraindik gaur egun.