Edukira joan

Galder Gonzalez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Galder Gonzalez

(2019)
Bizitza
JaiotzaBarakaldo1982ko uztailaren 7a (43 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
BizilekuaGetxo
Altsasu
Zarautz
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Bartzelonako Unibertsitatea
Udako Euskal Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakwikilaria eta dibulgatzailea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea
Euskal Wikilarien Kultura Elkartea

Twitter: Theklaneh Inguma: galder-gonzalez-larranaga Edit the value on Wikidata

Galder Gonzalez Larrañaga (Barakaldo, Bizkaia, 1982ko uztailaren 7a) ezkerreko abertzalea, dibulgatzailea eta wikilaria da. Argia Saria (2010), Durangoko Azokako Sormen Beka (2018) eta CAF-Elhuyar Saria (2020) irabazi ditu, eta euskarazko eta doako ezagutza entziklopedista librea ontzen eta sustatzen dihardu.[1][2]

Samiera hizkuntzaren Wikipediako Aholku Batzordea Wikimania 2018 biltzarrean.

Lehenengo bizilekua Getxon (Bizkaia) izan zuen; artean umea zela, familia Altsasura (Nafarroa Garaia) aldatu zen, industria-birmoldaketaren eraginez, bizibide bila.[3] Hamasei urte zituela, Ikasle Abertzaleak erakunde politikoan sartu zen. Gero, urte askoan, erakundeko buruetako bat izan zen; eledunetako bat ere izan zen.[4] Ikasle erakunde horren bidez, Euskal Herriko Unibertsitateko Ikasle Kontseiluko lehendakari[5] izan zen XXI. mendearen hastapenetan.[6]

Hemezortzi urte zituela kartzelatu zuten lehendabizikoz, aldizkari antimilitarista bat zela eta. Garai hartan oraindik Altsasun bizi zen.[4] Gerora Zarautza (Gipuzkoa) aldatu zen,[7][8] eta Sortu alderdiko zuzendaritza osatzeko hautagaietako bat izan zen 2017ko urtarrilean, alderdi horren birfundazioko prozesuan.[9]

Euskal Herriko Unibertsitatean Geologia ikasi zuen, eta Primatologia Bartzelonako Unibertsitatean, baina lanbidez gero ez da aritu alor horietan.

Euskal Wikilarien Kultur Elkarteko sortzaileetako bat izan zen 2016an.[10][11] Eta 2017tik bera izan da Eusko Jaurlaritzarekin eta unibertsitateekin garatzen ari den Hezkuntza Proiektuko arduraduna.[12][13][14] Mundu eremuko Wikimedia Fundazioko bilera eta kongresuetan ohiko ordezkaria izaten da, eta hainbat ekinbide sustatzen aritzen da, esaterako: Wikipediako artikuluak euskarara itzultzeko tresnak garatzea, Euskal Wikipediako artikuluen ORES kalitate-neurria erakustea, edo Wikidatan lexema igoera masiboa egitea.[15][16]

  • 2010: Argia Saria, Grebaorokorra.info webgunearen bidez erakutsi zuelako «hedabide txikiek, elkarlanean eta teknologia berrien laguntzarekin, posible dutela hedabide handiek ematen ez duten informazioa eskaintzea askoz baliabide gutxiago izanagatik ere».[17]
  • 2018: Durangoko Azokako Sormen Beka, Etzi Portu Maritimoa taldeko kidetzat, euskaraz asmatutako lehenengo rol jokoa (Atopia RPG) sortu zutelako.[18][19]
  • 2020: Dibulgazio-artikulu orokorretarako CAF-Elhuyar Saria, «Io eta argiaren abiadura» artikuluarengatik. Ikuspegi historikotik zientziak aurrera nola egiten duen erakusten du. «Lan irakurterraza, erakargarria eta bitxia», epaimahaiaren iritziz; «irakurlearen arreta harrapatzen duena».[20][21][22]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Galder Gonzalez, CAF-Elhuyar sariduna» Norteko Ferrokarrilla (Euskadi Irratia) 2020-05-08 (kontsulta data: 2020-05-09).
  2. «Galder Gonzalez: “Azken helburua ezagutza librea indartzea da”» UEU365 bloga (Udako Euskal Unibertsitatea) 2019-10-07 (kontsulta data: 2024-12-09).
  3. Gonzalez Larrañaga, Galder. (2013-07-08). «Aitite Felix» ZuZeu (kontsulta data: 2020-05-20).
  4. a b (Gaztelaniaz) Ventura, Borja. (2015). Guztiak. (1. argitaraldia) ISBN 978-84-16176-32-8. (kontsulta data: 2020-05-19). Galder Gonzalezi egindako elkarrizketaren kapitulua: «Galder González: “He tenido amigos o amigas a los que sé que han violado en comisaría con una pistola, eso también es parte de tu juventud”».
  5. «UPV/EHUko Ikasle Kontseilua» EHU.eus (kontsulta data: 2020-07-08). Kontseilu horretako buruaren izen ofiziala lehendakari da, nahiz eta presidente sinonimoarekin ere aipatzen den.
  6. «Asier Lauzirika izendatu dute EHUko Ikasle Kontseiluko presidente berria» Hiruka.eus 2006-12-28 (kontsulta data: 2020-07-08).
  7. «Galder Gonzalez: «Batzuetan espero ez dugun tokitik dator soluzioa» - Zarautz» Zarauzkohitza.eus (kontsulta data: 2022-10-23).
  8. «Galder Gonzalez, etxetik etxera - Zarautz» Zarauzkohitza.eus (kontsulta data: 2022-10-23).
  9. «37 pertsonatik 15 hautatuko dituzte datozen egunetan Sortuko zuzendaritza osatzeko» Argia 2017-01-09 (kontsulta data: 2020-05-19).
  10. Regadas, Leire. (2022-01-19). Galder Gonzalez: 'Euskal wikilariak indartsu gaude eta kasu askotan erreferente gara'. Hamaika Telebista (kontsulta data: 2022-10-23).
  11. Aitzol Astigarraga: “Euskal komunitateak wikilari talde oso aktiboa dauka. Orain erronka hori gizarteratu eta arlo ezberdinetako jendearen ekarpenak biltzea da” – UEU365. (kontsulta data: 2022-10-23).
  12. Crespo Zulet, Sagra; Gonzalez Larrañaga, Galder. (2018-05-17). Informatikari euskaldunen XI. Bilkura. Hezkuntza teknologikoa eta teknologia hezkuntzan hitzaldi saioa.. .
  13. Galder Gonzalez | Bilbo Hiria irratia. (kontsulta data: 2022-10-23).
  14. «Euskal Herria, Wiki Loves Monuments argazki lehiaketan» EITB (kontsulta data: 2022-10-23).
  15. Sarasola Gabiola, Kepa; Alegria Loinaz, Iñaki; Cabezon, Unai; Fernandez de Betoño Saenz de Lacuesta, Unai; Gonzalez Larrañaga, Galder; Iturbe Urretxa, Mikel; Labaka Intxauspe, Gorka; Iturbe Martinez, Aingeru et al.. (2013). "OpenMT2 eta Euskal Wikipedia" wikiproiektuaren emaitzak. UEU (kontsulta data: 2020-05-09).
  16. (Ingelesez) «Galder Gonzalez» Wikimedia Foundation (kontsulta data: 2020-05-09).
  17. Apaolaza Avila, Urko. (2010-02-07). «Sei Argia Sari berri komunikazioaren aldarri» Argia (kontsulta data: 2020-05-19).
  18. «Euskaraz sortutako lehenengo rol jokoak irabazi du Azokako Sormen Beka» 54. Durangoko Azoka - Kulturaren Plaza (kontsulta data: 2020-05-19).
  19. Bereziartua Mitxelena, Gorka. (2018-12-06). «Rol-joko batek irabazi du Durangoko Azokako lehen Sormen Beka» Argia (kontsulta data: 2020-05-19).
  20. Gonzalez Larrañaga, Galder. (2020-04-29). «Io eta argiaren abiadura» Elhuyar aldizkaria (kontsulta data: 2020-05-09).
  21. Txoperena Iribarren, Maddi Ane. (2020-04-29). «Galder Gonzalezek, Leire Sangronizek eta Josu Lopezek eskuratu dituzte aurtengo CAF-Elhuyar sariak» Berria (kontsulta data: 2020-05-09).
  22. «Galder Gonzalez, Leire Sangroniz eta Josu Lopez, CAF-Elhuyar Sarien irabazleak» El Correo 2020-04-30 (kontsulta data: 2020-05-09).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]