Athos mendia
Mendi Santuko Errepublika Monastiko Autonomoa Αὐτόνομη Μοναστικὴ Πολιτεία Ἁγίου Ὄρους | ||
---|---|---|
Geografia | ||
Hiriburua eta hiri handiena | Karyes 40°15′26″N 24°14′42″E | |
Azalera | 335,64 | |
Administrazioa | ||
Gobernu-sistema | Monarkia aukeratua | |
Konstantinoplako Aitalehen Ekumenikoa | Bartolome I.a | |
Demografia | ||
Dentsitatea | Adierazpen errorea: Ustekabeko / eragilea bizt/km² (6,7) | |
Bestelako informazioa | ||
mountathos.gr |
Atos mendia[1] (grezieraz: Άθως, Áthos, askotan Ἅγιον Ὄρος edo «mendi santua» deitua) Greziako mendia da, Mazedonian; Kaltzidikako mendebaldeko penintsulako hegoaldean dago (2.033 m).
X. mendetik aurrera, hogei monasterio egokitu ziren bertan, eliza ortodoxoaren gune garrantzitsuena osatuz. Atosko komentuetan 1.500 monje inguru bizi dira, Mendi Santuko Errepublika Monastiko Autonomoa[1] izeneko monasterio-errepublika bat osatuz (1926tik aurrera, administrazio-autonomia estatutu berezia dute). 1060. urtetik, emakumeak ezin dira Atos mendian barneratu.
Atos eskualdea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]336 km2 eta 1.472 biztanle (1981) ditu. Hiriburua Karyai da (235 biztanle).
Monasterioak eta sketaeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Atos mendiaren 20 monasterioak, hierarkiaren arabera zerrendatuta:
- Lavra Handiaren monasterioa (Mεγíστη Λαúρα / Megisti Laura)
- Vatopediou monasterioa (Bατoπαiδíoυ / Batopaidiou)
- Iviron monasterioa (Iβήρων / Iviron)
- Chelandariou monasterioa edo Hilandar monasterioa (Χiλανδαρíou / Chilandariou)
- Dionisiou monasterioa (Δioνυσíoυ / Dionisiou)
- Koutloumoussiou monasterioa (Koυτλoυμoυδíoυ / Koutloumousiou)
- Pantokratoros monasterioa (Παντokράτoρoς / Pantokratoros)
- Xiropotamou monasterioa (Ξηρoπoτάμoυ / Xiropotamou)
- Zografou monasterioa (Zωγράφoυ / Zografou)
- Dochiariou monasterioa (Δoχεiαρíou / Docheiariou)
- Karakallou monasterioa (Kαραkάλλoυ / Karakallou)
- Filotheou monasterioa (Φιλοθέου / Filotheou)
- Simonos Petra monasterioa (Σίμωνος Πέτρας / Simonos Petra)
- San Pablo monasterioa (Αγίου Παύλου / Agio Pavlou)
- Stavronikita monasterioa (Σταυρονικήτα / Stavronikita)
- Xenophontos monasterioa (Ξενοφώντος / Xenofontos)
- Gregoriou monasterioa (Γρηγορίου / Gregoriou)
- Esfigmenou monasterioa (Εσφιγμένου / Esfigmenou)
- San Pandeleimonos monasterioa (Αγίου Παντελεήμονος /)
- Konstamonitou monasterioa (Κωνσταμονίτου / Konstamonitou)
Sketaeak edo monjeen komunitateak:
- Prodromos
- Santa Ana
- Kafsokalyvia
- Vatopediko Sketae
- Ivirongo Sketae
- Koutloumousiouko Sketae
- Pantokratorosko Sketae de Pantokratoros
- Sketae Berria
- Lakkoskete
- Xenophontoseko Sketae
- San Basilio
- Provata
Athos mendia1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Dokhiariu monasterioa | |
Mota | Mistoa |
Irizpideak | i, ii, iv, v, vi, vii |
Erreferentzia | 454 |
Kokalekua | Grezia |
Eskualdea2 | Europa eta Ipar Amerika |
Izen ematea | 1987 (XI. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):National Geographic-en erreportaia.
- (Ingelesez):Athos mendiari buruzko webgunea.
- (Ingelesez):360°ko kuspegi orokorrak.
- Bideoa Youtuben.
Gizateriaren Ondarea Grezian | ||
---|---|---|
Atenasko Akropolia • Vergina • Korfu • Delos • Delfos • Epidauro • Mizenas eta Tirinto • Mistra • Olinpia • San Juan Teologoaren monasterioa eta Apokalipsiaren leizea • Dfniko monasterioa • Hosios Loukas • Nea Moni • Meteora • Athos mendia • Tesalonikako paleokristau eta bizantziar monumentuak • Pitagoreion eta Samosko Heraion • Rodasko hiri zaharra • Bassae |