Edukira joan

Aurora Beltrán Gila

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aurora Beltrán Gila

AIEeko juntako kidea

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAurora Beltrán Gila
JaiotzaIruñea1964ko abuztuaren 26a (60 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria eta musikaria
KidetzaAIE
Genero artistikoapop rock
Musika instrumentuaahotsa

Facebook: aurorabeltranmuseopurpura Twitter: auroragila MySpace: aurorabeltran Spotify: 3GnMrfvoW6rrZxbau2b6fu Musicbrainz: a385bb2e-23d5-49f4-a21a-084080143663 Songkick: 2254612 Discogs: 1004627 Allmusic: mn0001864056 Deezer: 1659653 Edit the value on Wikidata

Aurora Beltrán Gila (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1964ko abuztuaren 26a) nafar abeslari eta musikagilea da. 1980ko hamarkadaren erdialdean Belladona taldea sortu eta disko bat atera zuen. 1987an Lolo anaiarekin batera Tahúres Zurdos taldea sortu eta hantxe eman zituen hamazazpi urte. 2004tik aurrera dabil bakarlari, eta 2008an atera zuen bere lehen diskoa.

Aurora Beltrán Gila Iruñean jaio zen baina oso txikitatik bizi izan zen Getzaurren (Beriain, Nafarroa). Haurra zela, ordu luzez eserita egotera behartzen zuen gaixotasun bat izan zuen. Denbora hain luzea izan ez zedin, aitak gitarra bat oparitu zion eta horren laguntzaz 13 urterekin konposatu zuen bere lehen kanta: Muerte ven.[1] Kanta hori Tahúres Zurdos taldearekin grabatu zuen lehen diskoan. Oso gaztea zela, Iruñeko tabernaz taberna kantari ibili zen Enrique Villarea "El Drogas" lagunarekin. Aurorak biolina jotzen zuen eta Enriquek gitarra.

1980ko hamarkadaren erdialdean, Belladona talde nafarraren gitarra-jole gisa hasi zuen bere musikari ibilbidea. Talde hau Las mujeres y los negros primero izeneko LP-a grabatu ondoren desegin zen.[2]

Tahúres zurdos

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1987an, Iruñean, Lolo anaia eta bi lagun zaharrekin batera, Tahúres Zurdos​ taldea sortu zuten eta maketa bat grabatu ondoren kontzertuak eman zituzten Nafarroan eta inguruko herrialde batzuetan. Horrela, 1988an Tahúres Zurdos lehen diskoa grabatu zuten, Ohiuka zigiluarekin. Disko horren ondoren, diskoetxe bereko beste bat iristen da, eta EMI disketxearekin grabatzera pasatzen dira.

Aurora Beltranek estudioko zortzi disko, bi bilduma, akustiko bat eta bere ibilbide osoa errepasatzen duen zuzeneko bat grabatu ditu Tahúres Zurdosekin. Azken disko hori zuzenean grabatu zen Tuterako Noboo aretoan, 2003ko abenduaren 5ean, eta 2004ko apirilean jarri zen salgai 17 años [3] izenburuarekin (Do it records diskoetxearekin). Disko hau taldeak bere hamazazpi urteetan zehar egindako ibilbideari amaiera bikaina eman zion eta hilabetera taldea desegin zen.

Taldea desegin zenean, Aurora kontzertu akustiko batzuk ematen hasi zen, Tahúres-en azken urtetan taldeko abeslari eta instrumentista izandako Eva Radak lagunduta, bere bakarkako lehen lanean sartuko zituen abesti berriak prestatzen zituen bitartean.

2007 urtean grabatu zuen Aurora Beltránek Clases de baile izeneko bakarkako lehen diskoa[4] Enrique Bunbury, Loquillo eta Carmen Parisek parte hartzearekin. Bederatzi abesti zituen diskoak, horietako zortzi Aurorak konposatuak eta bederatzigarrena Iggy Popen Candy abestia berak gaztelaniara egokituta.

2008an, Rosendo abeslaria eta Barricada taldearekin batera, Otra noche sin dormir biran parte hartu zuen. Bira apirilaren 4an hasi zen Donostiako Anoeta belodromoan, eta irailaren 26an amaitu zen, Madrilgo Las Ventas zezen-plazan.[5] Urte berean Musica en defensa de los animales disko solidarioan parte hartu zuen.

2009ko irailean, bira bat egin zuen Estatu Batuetako hainbat hiritan: New York, Jersey City, Boston, Filadelfia.

Aurora Beltranek hainbat talde eta artistekin kolaborazio lanak egin ditu, bai estudioko grabazioetan, bai zuzenekoetan ere, batzuk aipatzearren: Kutxi Romero, La Fuga, Los Secretos, Amaral, Burning, Luz Casal, Barricada, Rosendo, Mägo de Oz,Lilith, Enblanco, Básico, Porretas, Garaje Jack, Sínkope, Asfalto, Barón Rojo eta Mercedes Ferrer.

2011ko irailean, "Museo púrpura" disko berria grabatu zuen zuzenean Bilboko Arteria Campos Elíseos antzokian. Grabazioan Eva Rada, Israel Santamaría eta Luar na Lubre taldeko Rosa Cedron izango ditu lagun. Disko honetan Aurorak parte hartu duen taldeetako klasikoen bilduma egin zuen, moldaketa berriekin. Horrez gain ingelesez eta gaztelaniaz inoiz grabatu ez den "Invicta" izeneko kanta, Aurorari 2005ean diagnostikatu zioten giltzurruneko gaixotasun kronikotik idatzia.

« "Orain, erabat kentzen diot garrantzia guztiari, norberak ematen baitie garrantzia gauzei.Horrek ilusioa izaten eta aurrera egiten laguntzen dit. «Invicta»k horretaz hitz egiten du, ezin duzula fedea galdu, abestiaren esaldietako batek dioen bezala: «Ahuldua agian, baina inoiz ez menderatua». Jende askori gerta dakigukeela uste dut. Horregatik, ALCER Elkarteen Federazio Nazionalarekin lankidetzan ari naiz, giltzurrunaren eritasunen aurka borrokatzeko, abesti honek egunero besarkada ematen digun bizitzarekiko ilusioa mantentzen lagundu diezaien. Eta musika unibertsala denez, ingelesez ere grabatu dut estudioan eta diskoan sartzea erabaki dut."..."uste dut garrantzitsuena, modak, adinak eta ideologiak alde batera utzita, giza generoan oso ohikoa den zerbait transmititzea dela. Guztiok pasatzen ditugu une onak, txarrak, tristeak, surrealistak... Eta puntu horretan ematen dakigunean konektatzen zara jendearekin” »
Aurora Beltran - GARA egunkaria 2012/01/10

2017aren amaieran, "Usiana" izeneko disko berria argitaratu zuen, faktura ederreko hamar abestik osatua, azken urteotan hasitako ildo akustikoari jarraituz. Musikak bizi duen egoera delikatuaz jabetuta, Aurora Beltránek oraindik asko du jendeari eskaintzeko: "uste dut garrantzitsuena, modak, adinak eta ideologiak alde batera utzita, giza generoan oso ohikoa den zerbait transmititzea dela. Guztiok pasatzen ditugu une onak, txarrak, tristeak, surrealistak... Eta puntu horretan ematen dakigunean konektatzen zara jendearekin”.

2012ko otsailaren 28an, Aurora Beltrán artistak Aragoiko Musikaren Sari Orokorra jaso zuen hamahirugarren edizioan. Aragoin jaio gabe herrialde horrekin lotura estua duen pertsona, talde edo erakunde baten ibilbiderako sari berezia da. 2012ko ekainaren 14an, Nafarroako Musikaren VIII. Galan, bere karrera artistikoari aitorpen bat eman zion.

2019ko uztailean, Tahúres Zurdoseko agertokietara itzuliko zela iragarri zen. 2019ko abuztuan, Estatuko Rock aldizkariak Aurora Beltráni eskaini zion azala, bere biografia eta azken etapa historikoa ezagutzeko.

  • Las mujeres y los negros primero (1986)

Tahúres Zurdos

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Clases de baile (Aurora Records, 2008)
  • Usiana (Aurora Records, 2017)
  • Directo Euskalduna (Aurora Records, 2001)
  • Museo Púrpura (Aurora Records, 2012)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Tahúres Zurdos - Muerte Ven (Oficial en Directo). (Noiz kontsultatua: 2024-02-07).
  2. (Gaztelaniaz) Rocker, Nando. (2011-03-12). «Vinilos Olvidados: Belladona. Las Mujeres Y Los Negros Primero Lp. 1986» Vinilos Olvidados (Noiz kontsultatua: 2024-02-07).
  3. (Gaztelaniaz) Martin, Fernando. (2004-05-13). «Tahúres Zurdos repasa su carrera en un concierto en vivo grabado en disco y DVD» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-12-18).
  4. (Gaztelaniaz) «Nuevo disco de Aurora Beltrán, "Clases de Baile" - OpenStereo» openstereo.es 2008-03-19 (Noiz kontsultatua: 2024-02-07).
  5. (Gaztelaniaz) 20minutos. (2008-02-26). «'Otra noche sin dormir', la nueva gira de Barricada, Rosendo y Aurora Beltrán» www.20minutos.es - Últimas Noticias (Noiz kontsultatua: 2024-02-07).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]