Edukira joan

Avila-Salamanca burdinbidea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Avila — Salamanca
burdinbidea

Renfe Operadoraren tren bat Adaja ibaiaren gainean, Avilan
Ezaugarri teknikoak
Luzera111,1 km
Bidearen zabalera1 668 mm
Elektrifikazioaez
Ustiapena
Egoerazerbitzuan
JabeaADIF
OperadoreaRenfe Operadora
 Eskema
CONTg
 Madril — Hendaia
BHFSPLa
0,000 Avila
CONTgq vSTRr-SHI1r
 Madril — Hendaia
BHF
15,700 Cardeñosa de Avila
BHF
35,100 San Pedro del Arroyo
HST
47,700 Crespos
HST
55,700 Narros del Castillo
BHF
70,800 Peñaranda de Bracamonte
HST
80,500 Villar de Gallimazo
BHF
92,200 Babilafuente
HST
97,500 San Morales
HST
102,800 Aldealengua
CONTgq vSTR+r-SHI1+r
 Medina del Campo — Oñoro
BHFSPLe
111,100 Salamanca
CONTf
 Medina del Campo — Oñoro

Avila — Salamanca burdinbidea Iberiar Penintsulako burdinbide bat da, Avila eta Salamanca geltokiak lotzen ditu.

Burdinbidea 1890eko otsailaren 10an inauguratu zen Salamanca eta Peñaranda de Bracamonte geltokien artean.

ADIFen arabera, 122 kodea dagokio.

Salamanca eta Peñaranda de Bracamonte artean burdinbide bat eraikitzea aurreikusten zuen proiektua 1883an onartu zen, eta bost urte geroago obrak hasi ziren azken herri horretan, zeremonia ofizial batekin.

Burdinbidea honako tarte hauetan oinarrituta eraiki zen:

Burdinbide honen eraikuntzan, hiriburu britainiarreko enpresa pribatu batek esku hartu zuen, Madrid and Portugal direct Railway (Avila and Salamanca) Limited, ibilbidearen lehen 40 kilometroak egin zituena. Hala ere, burdinbidearen gainerakoaren eraikuntza bere gain hartu behar izan zuen Espainiar Estatuak, aurrekoa amaitzeko gai ez zelako. San Pedro del Arroyo-Avila tartea 1926ko irailaren 30ean inauguratu zen, Miguel Primo de Rivera jeneralaren laguntzarekin. Zati hori amaitzean, burdinbide osoa osatu zen. Honen kudeaketa, Estatuko Trenbideen Ustiapen Erakundera pasa zen, 1928an burdinbidea, sortu berria zen Mendebaldeko Trenbideen Konpainia Nazionalari transferitu ziona.

1941ean burdinbidea Red Nacional de los Ferrocarriles Españoles (RENFE) sartu zen.

2004. urtearen amaieran, Renfe Operadora eta Adif RENFEren banaketarekin, burdinbidea Adifen menpe geratu zen.

 Renfe Operadora
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
13 Madril
Pio Printzea
Villalba de Guadarramael EscorialZarzalejoRobledo de ChabelaSanta María de la Alamedalas Navas del MarquésNavalperalHerradón–La CañadaÁvilaCardeñosa de ÁvilaSan Pedro del ArroyoCresposNarros del CastilloPeñaranda de BracamonteVillar de GallimazoBabilafuenteSan MoralesAldealenguaSalamanca Salamanca
Alamedilla

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • García Raya, Joaquín (2006). «Bide zabaleko Espainiako burdinbidearen oinarrizko kronologia». 4. Trenbide Historiaren Kongresua: Malaga, 2006ko iraila (Andaluziako Juntako Herri Lan eta Garraio Saila).
  • Wais, Francisco (1974). Espainiar burdinbideen historia. Madril: Editora Nacional.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]