Baba Igarlea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Logo ecriture Japon.png
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez.
Baba Igarlea
占いババ edo Uranai Baba
Sexua Emakumea
Jaiotze data 250. urtea gutxi gora behera
Jatorria Mangan
Lehen agerraldia 9. liburukia, 98. atala (manga)
Dragoi Bolako 68. atala (animea)
Arraza Gizakia
Beste izenak Baba
Senideak
Ahotsa Japonia Junbei Takiguchi
Japonia Manami Tanaka (DBZko 190. ataletik aurrera
Euskal Herria

Baba Igarlea (jatorrizko japonieraz 占いババ edo Uranai Baba ?, igarle zaharra esan nahi du), Dragoi Bola manga eta animeko fikziozko pertsonaia da. Sorgin igarlea da, bere zerbitzuen truke izugarrizko diru kopurua eskatzen du. Ordaindu ezin duenarentzat, hala ere, bada alternatibarik: bere 5 laguntzaileak garaitzea.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baba Igarlea 500 urte baino gehiago dituen atso igarlea da eta diru kopuru ikaragarri baten truk edozein sekretu argitu diezazuke bere kristal bolaren bidez (oso zekena da). Etorkizuna igartzeaz gain, sorgin hau Beste Mundura joan eta 24 ordurako gerlari bat bizidunen mundura ekartzeko gai da. Hau egiten du Son Gohan zaharrarekin (Gokuren adopziozko aitona), eta Vegeta eta Gokurekin berarekin Boo Ahaltsuaren sagan. Tamainaz oso-oso txikia da, ia bere kristal bolaren tamainakoa. Beti honen gainean hegan doa leku batetik bestera, buruan sorgin kapela beltza daramala.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Baba Igarlea basamortu erdian zegoen jauregi batean bizi zen. Zapi Gorridun Armada garaitu ostean, Goku eta lagunek 7. Dragoi Bola non zegoen argitzeko eskatu zioten, ez baitzen radarrean ageri, baina dirurik ez zutenez 5 laguntzaileen aurka borrokatzea erabaki zuten. Irabaziz gero doan argituko zien non zegoen Dragoi Bola. Geroxeago jakin zuten Baba Iratxo Dortoka zaharraren arreba nagusia zela. Honen ostean ez zen seriean gehiegi ageri, noizbehinka agertu izan zen lagunei laguntzeko bere ezagutzen bidez.

Babaren borrokalariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Babak etorkizuna dohainik argitzeko, bost borrokalari garaitu behar dira. Iraganean bostgarren borrokalaria Akkuman zela esan zuen Iratxo Dortokak, beraz, Son Gohanen lekua hartzen zuen beste gerlari bat zegoela pentsa daiteke.

Akkuman[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Akkuman (jatorrizko japonieraz アックマン ?) deabru itxurako borrokalaria da, Babaren begikoa. Arte Martzialen Txapelketan bi aldiz txapeldun izan zen. Babari 7. Dragoi Bola non zegoen galdetu ahal izateko (radarrean ez baitzen ageri), deabru honek Babaren txapelketako 4. borrokan lehiatu zen Son Gokuren aurka.

Devilmite Beam izeneko teknika bortitza dauka. Teknika honi esker arerioaren bihotzean edozein gaiztakeri aztarna aurki dezake eta bihotza lehertzeraino handitu diezaioke. Akkumanek teknika hau Son Gokuren aurka erabil zuen eta argi zegoenez ez zion ezertarako balio izan, Gokuk bihotz garbia baitzuen, Kinton lainon ere horregatik ibili zitekeen. Hegan egiteko gai ere bazen. Son Goku iritsi arte ez zion inork irabazi.

Dragon Ball Z: Budokai Tenkaichi 3 jokoan berarekin joka daiteke.

Dracula Man[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dracula Man (jatorrizko japonieraz ドラキュラマン edo Dorakyura Man ?) Babaren borrokalarietako bat da, eta Babaren zerbitzuak doan jakin nahi duen ororen aurka borrokatzen da. Gerlari hau Krilin, Upa eta Puarren aurka borrokatu zen lehen borrokan.

Ez zeukan aipatzeko teknikarik, argia jasan zezakeen banpiroa baino ez zen eta kick-boxinga praktikatzen zuena.

Goku, Yamcha, Puar, Krilin eta Upa Babari 7. Dragoi Bola non zegoen galdetzera joan zirenean dirutza ordaindu edo borrokatu egin beharko zutela jakin zuten. Dracula Man zen lehen borrokalaria eta Krilini erraz irabazi zion, kolpe batzuen ondoren buruan kosk egin zion eta odol galeraren ondorioz zorabiatu egin zen. Ondoren, eta guztien harridurarako, Upak eta Puarrek aise garaitu zuten, gurutze eta berakatz erasoari esker.

Bost gerlarietako ahulena zen. Dragoi Bola Zren 138. atalean motorzale talde bateko kide bezala agertu zen.

Gizon ikustezina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizon ikustezina (jatorrizko japonieraz スケさん edo Suke-san ?) Babaren borrokalarietako bat da. Ezer ordaindu gabe Babari zerbait eskatu nahi bazaio, bere aurka borrokatu behar da. Gerlari hau Yamcharen aurka borrokatu zen bigarren borrokan.

Bere teknika ezagun bakarra bere ikustezintasuna da. Nahiko indartsua ere bada.

Goku, Yamcha, Puar, Krilin eta Upa Babari 7. Dragoi Bola non zegoen galdetzera joan zirenean dirutza ordaindu edo borrokatu egin beharko zutela jakin zuten. Gizon ikustezina zen bigarren borrokalaria Dracula Manen ostean, eta Yamcharen aurka borrokatu zen Puar eta Upa erretiratu ostean. Yamcha larri ibili zen baina Krilinen ideia bati esker irabaztea lortu zuen. Gizon ikustezina ikusgarri bihurtu zen, Iratxo Dortoka borroka zelaira begira jarri zen, eta bere aurrean Bulma jarri zen. Krilinek behar zen momenturartze itxaron zuen Bulmari soinekoaren goialdea jaisteko (titiak bistan utziz), Iratxo Dortokak sudurretik izan zuen odol jario izugarria Gizon ikustezinaren gainean erori zen.

Momia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Momia (jatorrizko japonieraz ミイラくん edo Mīra-kun ?) Babaren borrokalarietako bat da. Ezer ordaindu gabe Babari zerbait eskatu nahi bazaio, bere aurka borrokatu behar da. Hau Yamcha eta Gokuren aurka borrokatu zen hirugarren borrokan.

Oso gerlari indartsua zen, bere gorputzeko bendak kontrolatzeko gai zena, baita arma arriskutsu bilakatzeko ere.

Goku, Yamcha, Puar, Krilin eta Upa Babari 7. Dragoi Bola non zegoen galdetzera joan zirenean dirutza ordaindu edo borrokatu egin beharko zutela jakin zuten. Momia zen hirugarren gerlaria eta lehenengo Yamcharen aurka borrokatu zen, erraz garaitu zuena. Gero Gokuren aurka borrokatu zen eta bere porrotaren bi bertsio daude:

  • Mangan, Momia Gokuren aurka borrokatu zen, eta honek kolpe bakar batez garaitu zuen.
  • Animean, Momia Gokuren aurka borrokatu zen eta lanak eman zizkion bere bendak arma bezala erabiliz, baina azkenean saiyak garaitu zuen.

Gerlari misteriotsua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Otsoaren maskara daraman gerlari misteriotsua, benetan Son Gohan (Gokuren aitona) da mozorrotuta. Babak borroka egitearen truke atera zuen hildakoen erreinutik. Gokuren aurkako borrokan buztanetik heldu (bere puntu ahula) eta lurraren aurka kolpatu zuen, erraz garaituz. Hala ere, Son Gohanek Babari tranpa egin zuela aitortu eta beraz, Goku jo zen garailetzat.

Sakontzeko, irakurri: «Son Gohan (aitona)»