Son Goku

Wikipedia, Entziklopedia askea
Goku» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Logo ecriture Japon.png
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez.
Son Goku
孫 悟空
Sexua Gizonezkoa
Jaiotze data 737. urtea
Jatorria Mangan
Lehen agerraldia 1. liburukia, 1. atala (manga)
Dragoi Bolako 1. atala (animea)
Arraza Saiya
Senideak
Teknikak
Eraldaketak
  • Ōzaru (Gorila erraldoi)
  • Giji Super Saiya
  • Super Saiya
  • Super Saiya Dai Ni Dankai
  • Super Saiya Dai San Kai
  • Super Saiya Full Power
  • Super Saiya 2
  • Super Saiya 3
  • Super Ōzaru
  • Super Saiya 4
Ahotsa Japonia Masako Nozawa
Euskal Herria Xebe Atencia (DB)
Euskal Herria Joseba Etxebarria (DBZ)
Euskal Herria Eba Ojanguren (DB GT)

Son Goku (jatorrizko japonieraz 孫 悟空 ?) Dragoi Bola manga eta animeko fikziozko pertsonaia nagusia da. Izen hau Mendebaldera Bidaia literatura klasiko txinatarreko nobelako Sun Wukong pertsonaiaren izenetik dator. Goku Vegeta planetaren suntsipenetik bizirik iraun zuen "saiya" edo espazioko gerlari gutxietariko bat da. Bere saiya izena, euskal bikoizketan emandakoa, Katxalot da (jatorrizko japonieraz カカロット edo Kakarotto), ingelesezko carrot (japonieraz キャロット edo Kyaroto) hitzaren eraldaketa da, eta honen esanahia azenario da.


Idi Deabru
 
 
Son Gohan
 
 
Bardock
 
 
 
 
 
 
adopziozko
aitona =>
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Chichi
 
 
 
 
 
Son Goku
 
Raditz
 
Satan Jauna
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Son Goten
 
Son Gohan
 
 
 
 
 
 
 
Videl
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Pan
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Son Goku Jr.
 
 
 
 
 


Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Bulma ezagutu baino lehen[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katxalot Bardocken semea da eta 737an jaio zen. Lur planetara bidalia izan zen Freezerrek Vegeta planeta suntsitu baino une batzuk lehenago. Katxaloten zeregina Lurra konkistatzea zen.

Lurrera iritsi zenean Son Gohan izeneko agure batek mendian aurkitu eta ilobatzat hartu zuen. Honek Son Goku izena eman zion. Hasieran Goku haur basatia zen, eta arazoak izan zituen bere heziketan. Behin Gokuk buruan kolpe gogor bat hartu zuen oroimena galduz eta Katxaloten eginbeharra ahaztuz; handik aurrera mutiko alai eta baketsu bihurtu zen. Aitonak arte martzialak irakatsi zizkion txikitatik, betiere modu egokian erabiltzeko esanez. Gokuk 10 urte zituelarik, gau batez pixa egitera irten zen basora, Ilargi betea ikustean tximu erraldoi bihurtu zen eta bere aitona hil zuen. Helduarora iritsi arte, Son Gokuk ez zuen jakin berak hil zuela Son Gohan. Aitonaren desagerpenak Son Goku 4 izarreko bolaren eta Makila Miragarriaren jabe egin zuen.

Haurtzaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Son Gokuk 12 urte zituela (nahiz eta berak orduan 14 urte zituela uste) Bulma izeneko neskatxa ezagutu zuen eta biek batera Dragoi Bolak bilatzeari ekin zioten. Hasierako zati honetan bilau ugari topatu zituzten, Oolong, Yamcha eta Puar edo Pilaf adibidez (azken hau kenduta besteak Gokuren lagunak bihurtuko ziren). Horiez gainera beste lagun batzuk ere egin zituen: itsas dortoka, Iratxo Dortoka edo Chichi. Lehen abentura honetan Iratxo Dortokaren itsas dortokari laguntzeagatik Kinton lainoa eskuratu zuen Gokuk, eta maisuari ikusitako Kame Hame Ha teknika famatua ikasi zuen.

Dragoi Bolen bilaketa burutu zuen Son Gokuk bere lagunekin, baina Shenron dragoia ikusi eta Dragoi Bolak berriz sakabanatzean, Iratxo Dortokarekin entrenatzera joan zen. Entrenamenduan zehar Krilin (Iratxo Dortokaren beste ikasle bat) eta Lunch (izaeraz eta itxuraz aldatzen zuen neska) ezagutu zituen. Hasierako harremana zaila izan arren, Goku eta Krilin lagun min izan ziren aurrerantzean. Hilabete batzuk entrenatzen aritu ondoren bi ikasleek Arte Martzialen 21. Mundu Txapelketan parte hartu zuten. Giran eta Nam garaitu ostean, Goku finaleraino heldu zen, eta borrokaldi luze eta parekatu baten ondoren Jackie Chunen aurka galdu zuen.

Horren ondoren Gokuk haurtzarako abenturarik handiena bizi zuen, ordukoan Zapi Gorridun Armadari aurre egin behar izan baitzion. Horiek Dragoi Bolen bila zebiltzan, eta gure protagonistak berriz bere aitonak utzitako 4 izarreko bola berreskuratu nahi zuen. Abentura horretan Upa eta Bora ezagutu zituen, baita Karin maisua ere, Karin Dorreko zaindaria. Silver Koronela, White Jenerala eta Tao Pai Pai garaitu zituen, eta gero Zapi Gorridun Armada osoa desegiteko erabakia hartu zuen. Izan ere Tao Pai Paik Uparen aita hil zuen eta hau berpizteko asmoa zuen Dragoi Bolak erabiliz.

Behin Zapi Gorridun Armada garaitu eta 6 bola bildu zituen, baina 7.a ez zen Dragoi Radarrean ageri. Arazo honi konponbidea emateko Goku Baba Igarlearengana jo zuen, Krilin, Yamcha, Puar eta Uparekin batera. Babaren zerbitzuak eskuratzeko arte martzial txapelketa batean parte hartu behar izan zuten, bertan 5 arerio garaitu behar izan zutelarik. Son Gokuk azken 3 borrokariak garaitu zituen, horien artean bere aitona Son Gohan. Izan ere, Babak bazekien Gokuk beregana joko zuela eta Son Gohani bizidunen mundura 24 orduz itzultzeko aukera eman zion. Babak azken Dragoi Bola non zegoen esan zion Son Gokuri, (Pilafen eskutan zen) horrela Bora berpiztu ahal izan zuelarik.

Nerabezaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte batzuetan munduan zehar bidaiatu eta entrenatu ondoren 753. urtean Arte Martzialen 22. Mundu Txapelketa hasi zen. Bertan Goku eta bere lagun guztiak berriz elkartu ziren. Berriz ere finalera heldu zen Panputt eta bere lagun Krilin garaitu ondoren. Borroka gogor baten ondoren, eta oso gutxigatik izan bazen ere, Ten Shin Hanen aurka galdu zuen finala.

Azken txapelketa bukatu zen gauean bertan Krilin, Gokuren lagunik onena, Satan Bihotz Txikiren morroi baten eskuetan hil zen. Son Goku erabat sututa honen atzetik abiatu zen bere laguna mendekatzeko asmoarekin, baina morroiarekin ez zuen zereginik izan. Satan Bihotz Txiki garaitzeko aukera bakarra Karin maisuarengana jotzea izan zen, benetako Ur Santua edanez indar izugarria irabaziz. Horrela, nahiz eta Satanek betiko gaztetasuna eskuratu, Gokuk etsaia garaitzea lortu zuen eta munduaren salbatzaile bilakatu zen.

Zauriak sendatu ondoren Goku Ahalguztidunaren jauregira igo zen Makila Miragarria erabiliz. Bere helburua Shenron dragoia berpizteko eskatzea zen, horrela bere lagun Krilin, Iratxo Dortoka eta Chaoz berpizteko. Ahalguztidunak, etorkizunean mehatxu ilunak sentitzen baitzituen, honakoa eskatu zion Shenron berpiztearen ordainetan: Son Goku Ahalguztidunarenkin eta Popo jaunarekin 3 urtez entrenatu beharko zen.

Helduaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

756. urtean Arte Martzialen 23. Mundu Txapelketa hasi zen. Son Gokuk ere parte hartu zuen, bere lagun guztiak berriz ere ikusiz. Ez zuen arazorik izan aurre-kanporaketak gainditzeko. Final laurdenetan neska ezezagun baten aurka irabazi zuen, gero jakin zen neska hau Chichi zela. Final erdietan Ten Shin Hani irabazi zion, azkenik finalean Gazte zelako baten aurka borrokatuz. Azken aurkari hau Satan Txiki zen, Santan Bihotz Txikiren semea. Borrokaldi luze eta gogor baten ondoren Gokuk irabazi zuen, eta lehen aldiz munduko txapeldun izendatu zuten. Son Gokuk Satan Txiki joan zedin utzi zuen, etorkizunean bere aurka berriz borrokatzeko asmoz. Txapelketaren bukaeran Goku eta Chichi ezkondu egin ziren.

Jatorriaren ezagupena: espazioko gerlatiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Satan Txikirekin izandako borrokatik 5 urtera espaziotik mehatxu berri bat heldu zen. Hau Raditz saiya edo espazioko gerlaria zen, Son Gokuren anaia. Raditz Katxalotek bere konkista ondo burutu zuela ziurtatzera joan zen, eta ez zen txipia izan bere harridura Lurtarrak bizirik eta aske topatzean. Raditzek Son Gohan bahitu zuen, Gokuren eta Chichiren 4 urteko semea, Gokuk jatorrizko aginduak betetzera behartzeko. Son Gokuk, aldiz, Raditz garaitzea zuen buruan. Bakarka ezinezkoa zitzaionez, Satan Txikirekin elkartzea beste irtenbiderik ez zuen izan. Hiruren arteko borroka bortitz baten ostean, Gokuk Raditz atxiki eta inmobilizatu zuen, bitartean Satan Txikik bere teknika berria baliatu ahal izan zuen, Goku eta Raditz biak ala biak akabatuz. Mehatxu berri hau ezabatu zutela uste zuten, baina Raditzek beste arrisku bat iragarri zuen: bere bi senide, bera baino askoz indartsuagoak, urte baten buruan Lurrera joango ziren. Hauei aurre egiteko Son Goku beste munduan entrenatu zen, suge-bidearen beste erpinean bizi zen Kaito jainkoarekin. Honek Kaitoren eraso eta Indar unibertsala teknikak irakatsi zizkion.

Urtea igarotzean espazioko bi gerlariak, Vegeta eta Nappa, Lurrera iritsi ziren. Goku berpiztua izan zen, baina oraindik ez zen Lurrera heldu. Iritsi orduko Yamchak, Chaozek, Ten Shin Hanek eta Satan Txikik bizia galdu zuten. Son Gokuk Nappa erraz garaitu zuen, baina Vegetaren aurka, nahiz eta Kaitok irakatsitako teknikak erabili, bere semearen eta lagunen (Krilin eta Yagi) laguntza behar izan zuen. Krilin Vegeta hiltzeko zegoen unean, Gokuk horrelakorik ez egiteko eskatu zion. Ondorioz Vegetak bizirik ihes egin zuen.

Namekera bidaia eta goi gerlariaren kondaira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Borrokaldi honen ondorioz Goku ospitalean ingresatu zuten, larriki zaurituta baitzegoen eta Karinek ez zeukan Indaba Miragarririk. Behin sendatuta Namek planetara abiatu zen Bulmaren aitak eraikitako espazio-ontzi batean, bere barnean Lurrekoa baino 100 aldiz grabitate indar handiagoarekin entrenatzen jardun zuen bidaian zehar. Ordurako, Bulma, Krilin eta Son Gohan Nameken ziren (Ahalguztidunaren espazio-ontzia erabiliz joan ziren), bertako Dragoi Bolak bilatzen, baina zoritxarrez Vegeta ere han zen, baita Freezer eta bere Eraso Indar Bereziak ere. Goku Namekera iritsi zenean Vegeta, Son Gohan eta Krilin Rikumen aurkako borrokaren ondorioz zaurituta zeuden, baina Indaba Miragarriei esker sendatu ziren. Indar Berezien aurkako gudan Son Goku Ginewren gorputz aldaketaren teknikaren biktima gertatu zen. Zorionez, Indar Bereziak garaitu eta bere gorputza berreskuratzea lortu zuen, jipoi latza jasan bazuen ere. Vegetak senda-makina baten barruan ezarri zuen, Freezerren aurkako borrokan bere laguntza beharko zuelakoan. Guztiz sendatu ondoren, Goku Freezerren aurka borrokatu zen. Freezerrek Krilin hil zuenean Son Goku sutan jarri zen, Freezerri ikara sortarazten zion kondairetako Goi Gerlaria bihurtuz. Egoera honetan garaitu zuen Gokuk Freezer, eta planeta lehertzear zegoela Indar Berezien kapsula batean ihes egitea lortu zuen.

Zapi Gorridun Armadaren mendekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gokuren kapsula Yardrat planera joateko programatuta zegoen, eta bertan sendatu zen. Gainera planetako biztanleek teknika berri bat irakatsi zioten: Bat-bateko lekualdaketa. Gero Lurrerantz bidean jarri zen, izan ere Freezer hilik ez zegoela eta Lurrera joateko asmoa zuela antzeman baitzuen. Son Gokuk Trunks ezagutu zuen Lurrera iristean, hau ere Super Saiya zen eta Freezer eta bere aita King Cold hil zituen neke handirik gabe. Trunks etorkizunetik etorri zen eta Gokuk izango zuen bihotzeko gaitzaz ohartarazi zion, baina horrentzat botika ere bazekarren. Honetaz gain, 3 urteren buruan agertuko ziren ziborg maltzurren berri ere eman zion.

Azken 3 urteetan arrisku berriari aurre egiteko entrenatzen egon ondoren, 767ko maiatzaren 12an, Trunksek aurrikusitako lekuan eta orduan, Zibor 19 eta Zibor 20 agertu ziren. Hauek Gokuren aurka borrokatu ziren, baina momentu horretan bihotzeko gaixotasunak erasan zion. Gaixotasuna gainditzean Son Gohanekin Espazio eta denboraren gelan entrenatzea erabaki zuen, izan ere Zibor 16, Zibor 17 eta Zibor 18 esnatu ziren, eta itxuraz aurreko bi ziborrak baino askoz indartsuagoak ziren. Gainera mehatxu berria agertu zen; Cell deituriko munstroa. 10 eguneko entrenamenduaren ondoren, Son Goku eta bere lagun guztiak Cellen Jokoan parte hartzera joan ziren. Goku izan zen Cellen aurka borrokatu zen lehena, baina berehala etsi zuen bere semeari bidea utziz. Hala ere, Son Gokuk bigarren aldiz galdu zuen bizia aldi hartan, mundua desegiteko autosuntsitze prozesuan zen Cell maltzurra Kaitoren planetara eraman baitzuen, lurra salbatzearren.

Beste Munduko txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: pasarte hau ez da mangan agertzen.

Beste Munduan Son Goku Kaitorenkin entrenatzen jarraitu zuen. Arte martzialen txapelketa batean parte hartu zuen, finalean Paikuhanen aurka izanik. Azken borrokaldi hau berdinketa batean bukatu zen.

Booren mehatxua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arte Martzialen 25. Mundu Txapelketan Goku bere lagunekin elkartu zen berriz ere, Babaren laguntzarekin 24 ordu Lurrean igaroz. Modu honetan bere bigarren semea, Son Goten, ezagutu zuen. Hala ere Lurrera heldu bezain pronto arazoak hasi ziren. Kaio Shin eta Kibito ezagutu zituen, eta hauek Babidi, Bibidi eta Boo Ahaltsuaren kontuak azaldu zioten. Arriskuaren garrantzia ulertuz, Goku eta bere lagunak Kaio Shini laguntzea erabaki zuten Booren bila joanez. Babidiren gordelekuan, lur azpian gordetako espazio-ontzia, Yakonen aurka borrokatu zen, arazorik gabe irabaziz. Geroago Vegetaren aurka borrokatu zen, honek Babidiri esker indar izugarria eskuratu zuelarik. Babidik borroka honetan jasandako zaurietatik Boo Ahaltsua esnatzeko energia lortu zuen. Booren indarraz konturatzean bi saiyak borrokatzeari utzi zuten, eta Vegetak Goku konorte barik utzi zuen, gero munstroarekin borrokatzeko. Sena berreskuratu ondoren Booren aurka borrokatu zen 3. mailako Super Saiya bihurtuz, hala ere egoera honek energia asko eskatzen zuen Lurrean gelditzen zitzaion denbora laburtuz. Denbora honetan Trunks eta Goteni Bateraketa teknika azaldu zien.

Berriz Beste Munduan zela bere seme Son Gohan ez zela hil jakin zuen. Bat-bateko lekualdaketa erabiliz Kaio Shinen mundura joan zen, semea bertan entrenatzen baitzebilen. Hau gero Kaio Shin Agurearekin entrenatuko zen, eta bitartean Gokuk kristalezko bolatik ikusten zuen lurrean gertatzen ari zena. Agureak bere bizitza Son Gokuri eman zion, hau bere semearekin elkar zedin Potala belarritakoak erabiliz. Baina hau ezin izan zuen egin, Book Son Gohan xurgatu baitzuen, baina bat-batean Vegeta lurrean agertu zen (Babaren lagutzaz) eta berarekin bateratu zen Vegeku gerlaria sortuz. Vegeku Booren barruan sartu zen, bertan berriz Goku eta Vegetan bananduz eta bere lagunak askatuz. Modu honetan Boo-k bere jatorrizko itxura hartu zuen, eta berehala Lurra suntsitu zuen. Gokuk Booren aurkako borron jarraitu zuen Kaio Shinen planetan, baina ezin garaiturik, Indar Bola izugarri bat egitea erabaki zuen, Boo guztiz suntsituz eta bakea berriro ekarriz.

Azken nahia betea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

10 urte beranduago, 784an, Arte Martzialen 28. Mundu Txapelketa ospatu zen. Bertan Ooben aurka borrokatu zen, Boo gizaki on baten barruan berriz jaioa. Eta honen ondoren Goku Oob entrenatzera joan zen.

Oharra: mangako istorioa hemen amaitzen da.

Berriz ere Goku txiki[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ooben entrenamendua amaitutzat eman zuenean, 789. urtean, Pilafek Erabateko Dragoi Bolak aurkitu zituen eta Son Goku haur bihurtzea eskatu zuen. Baina oraingoan bolak unibertso osoan zehar sakabanatu ziren, eta urte baten buruan Lurrera itzultzen ez baziren planeta suntsitua izango zen. Orduan Goku, Trunksekin eta Panekin (Gokuren hiloba) batera, bolen bila hasi zen Bulmak eraikitako espazio-ontzian. Planeta askotan egon ondoren eta etsai ugariren aurka borrokatu ondoren, Mu Doktorearen egitasmoa ezagutzen du: Ume izeneko mutantea sortzea unibertsoa azpiratzeko. Ume ustez menperatu ostean, gelditzen zitzaien bolak eskuratu eta Lurrera joan ziren. Baina heltzean Umek Lurreko lagunak kontrolpean zituen, eta Vegeta Umeren aurka borrokatu behar izan zuen. Nahiz eta 3. mailako Super Saiya bihurtu ezin izan zuen irabazi. Kaio Shinek heriotzatik salbatu zuen eta bere planetara eraman zuen. Entrenamendu gogor baten ondoren eta isatsa berriz irten zitzaiolako Goku Super Gorila Erraldoi bihurtu zen. Azkenean 4. mailako Super Saiya bihurtu zen Ume guztiz menperatuz, Kame Hame Ha batez eguzkira bidaliz.

Bakezko aro motz baten ondoren, zeruan zulo bat agertu zen, Lurra eta Beste Mundua lotzen zituena. Zulo hau infernuan zeuden Gero eta Mu doktoreen elkarlanaren ondorioa izan zen. Goku hiltzeko erabateko plana burutu zuten: beste munduan beste Zibor 17 bat sortu zuten, gero jatorrizko Zibor 17rekin bateratzeko, horrela Super Zibor 17 jaioko zen. Honen ondorioz infernuko izaki hilak bizidunen mundura joatea ahalbidetu zuen. Hala ere Son Goku infernura joan zen, irtenbide gabe infernuan harrapatuta gelditu zen Freezerren eta Cellen aurka borrokatzen. Denderi esker Goku infernutik ihes egitea lortu zuen. Bitartean Lurrean gerlariek berpiztutako deabruak garaitu zituzten, baina Super Zibor 17ren aurka ezinean aurkitzen ziren. Orduan Son Goku eta Zibor 18ren artean Super Ziborra akabatzea lortu zuten.

Azken gudan hildako jendea berpizteko asmoz Shenron deitzen dute, baina denon harridurarako Dragoi Bolak zartatuta zeuden eta dragoi ilun bat agertu zen. Herensuge hau beste zazpitan banatu zen, bakoitza bola bat gorputzean sartuta zuelarik. Son Goku eta lagunak 6 dragoi garaitu zituzten, baina azkenaren aurka borrokatzean, honek beste 6 bolak bereganatu zituen super dragoi bat bihurtuz. Goku eta Vegeta bateratzean, Gogeta gerlaria sortuz, 4 mailako Super Saiya bihurtuz azken etsaia garaitu zuten. Honen ondoren benetako Shenron agertu zen berriz ere, denbora luze batean gurarik beteko ez zuela esanez. Azkenean Son Goku Shenronekin batera joan zen, bere gorputzean 7 Dragoi Bolak xurgatuz.

Etorkizuneko Son Goku[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Son Gokuren bizitzak beste denbora lerro bat marraztu zuen, Trunks datorren etorkizunean hain zuzen ere. Bere bizitza aurrekoaren berdina zen bihotzeko gaitza pairatu zuen arte. Denbora lerro honetan ez zen Trunks etorri gaixotasun honen berri ematera, eta ondorioz ez zegoen honi aurre egiteko sendagairik. Gauzak horrela, gaitzak aurrera egin zuen Gokuren heriotza eraginez.