Badaiako Mendilerroko Erkidegoa
Itxura
Badaiako Mendilerroko Erkidegoa[1] Arabako lur komunala da. Gasteiztik 15 bat kilometro mendebaldera dago Badaia mendilerroan, eta 2.005 hektareako azalera du.[2]
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Iparraldean: Zuia.
- Hegoaldean: Erriberagoitia eta Iruña Oka.
- Ekialdean: Gasteiz eta Iruña Oka.
- Mendebaldean: Kuartango.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erdi Aroan sortu zen Badaiako goi-ordokian zedarritutako mankomunitatea.
Banaketa administratiboa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erkidegoaren administrazioa ez dagokio inongo udalerriri, eta haren ustiatzea Arabako 4 kuadrillatan dauden inguruko 18 herri hauen esku dago:
- Kuartangoko udalerriko Anda, Aprikano, Katadiano, Etxabarri, Tortura, Urbina Eza eta Zuhatzu Kuartango.
- Erriberagoitiako udalerriko Subilla Morillas.
- Iruña Okako udalerriko Billoda, Tresponde, Langraiz Oka, Mandaita eta Olabarri; komunitatearen artxiboak azken honetako elizan gordetzen dira.
- Gasteizko udalerriko Mendoza, Otogoien eta Otobarren.
- Zuiako udalerriko Domaikia eta Aperregi.
Batzarlekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erkidego edo ermandade honetako artzainek beren arazoez eztabaidatzeko Askiegi[3] edo Askegi[4] izeneko etxean biltzen ziren.[5] Erkidegoko lurren erdialdean kokatuta dago.
Gaur egun batzarretxe zaharra aterpea da; eraikin berria 2006an egin zen. Betidanik batzar horiek egiten ziren ekainaren 13an, San Antonio egunean gaur egun ere erromeria bat egiten da.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofiziala, 33. zenbakia, 2014-03-21[Betiko hautsitako esteka].
- ↑ Arabako lur komunalei buruzko artikulua lurr@lde aldizkarian[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Askiegi I tumulua Luberri.neten.
- ↑ Askegi bloga; Iruña Okako aldizkari eta elkarte kultural bati ere izena ematen dien toponimoa da.
- ↑ Cruz de Ganalto[Betiko hautsitako esteka] Iturribero.neten.
- ↑ Los molinos de viento de Kuartango.