Bantry etxea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Bantry Etxea
Bantry house02.jpg
Bantry etxearen irudia, atzekaldean Bantryko badia dagoelarik.
Kokapena
kokapenmapa
Kokapen fisikoa Bantry badia
Koordenatuak 51° 40′ 45″ N, 9° 27′ 28″ W / 51.67916667°N,9.45777778°W / 51.67916667; -9.45777778Koordenatuak: 51° 40′ 45″ N, 9° 27′ 28″ W / 51.67916667°N,9.45777778°W / 51.67916667; -9.45777778
Arkitektura

Bantry etxea[1] (ingelesez Bantry House) Irlandako Errepublikako hego-mendebaldean dagoen Corkeko konderrian kokatzen den lorategidun etxaleku historikoa da. Bantry udalerrian kokatzen da. Etxaleku hau 1739tik aurrera Bantryko kondeak diren White familiaren jabegoa da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxaleku honen eraikuntza 1700. urte aldera Bantryko badian hasi zen, hasiera batean Blackrock izendapena jaso zuelarik. 1750an Richard Whitek etxalekua Samuel Hutchinsoni erosi eta bere etxalekua Seafield bezala berrizendatu zuen. Hasieran jatorriz Limerickeko merkatariak ziren White familiako senideak badia honetan kokatzen diren Whiddy uharteetan kokatu ziren. Familiak aurrera egin eta eskualde honetako lursail ugari erosi zituen. 1780eko hamarkadan Bantry etxalekuak jada 320 km2zituen. Etxearen iparraldeko aldea beranduago gehitu zitzaion.

1946an etxalekua jendeari ireki eta 1990eko hamarkadaren hasieratik aurrera hotel zerbitzua eskeintzen du.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bantry etxea Aldatu lotura Wikidatan