Birr gaztelua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Birr gaztelua
Caisleán Bhiorra
Birr Castle, Offaly.jpg
Birr gaztelua
Kokapena
Herrialdea Irlandako Errepublika
Province of Ireland Leinster
Irlandaren banaketa administratiboaOffalyko konderria
Giza kokalekuBirr
Koordenatuak 53° 05′ 43″ N, 7° 54′ 56″ W / 53.095319444444°N,7.9155416666667°W / 53.095319444444; -7.9155416666667Koordenatuak: 53° 05′ 43″ N, 7° 54′ 56″ W / 53.095319444444°N,7.9155416666667°W / 53.095319444444; -7.9155416666667
Historia eta erabilera
Arkitektura
Estiloa Victorian architecture Itzuli

Birr gaztelua (ingelesez Birr Castle, irlanderaz Caisleán Bhiorra) Birr udalerrian kokatua den gaztelua da, Irlandako Errepublikako Offalyko konderrian. Rosseko zazpigarren kondearen bizilekua da, beraz zati batzuk bakarrik daude publikoarentzako ikusgai.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1170an jadanik bazegoen gaztelu bat bertan XIV eta XVII mendeen artean O'Carroll familia izan zen inguruko lurren jabe. Sir Charles O'Carroll hil zenean Sir Laurence Parsonsen esku gelditu zen gaztelu zaharra eta honek 1620an masoi ingelesak kontratatu zituen gaztelu berria eraiki zezaten.

1845ean William Parsons Rosseko 3. kondeak mundu osoko teleskopiorik handiena zena eraiki zuen behaketa astronomikoak egiteko.

Birr gazteluko Leviathan teleskopioa

Teleskopioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teleskopioari Leviathan izena eman zioten. 183 cm-ko diametroko erreflektorea du eta hodiak zortzi metro neurtzen ditu. 1914ean erautsi zuten baina 1990an berreraiki egin zuten. Berehala famatu bihurtu zen Europan ere eta Charles Babbage eta Napoleón Eugenio Luis Bonaparte bezalako bisitari handiak izan zituen.

Williamen semea zen Lawrence Parsonsek jarraitu zuen behaketa astronomikoekin eta ilargiaren tenperatura kalkulatu zuen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Birr gaztelua Aldatu lotura Wikidatan