Edukira joan

Powerscourt Estate

Koordenatuak: 53°11′05″N 6°11′13″W / 53.1847°N 6.1869°W / 53.1847; -6.1869
Wikipedia, Entziklopedia askea
Powerscourt etxea
Powerscourt Estate
Powerscourt Estate
Powerscourt etxea eta uhandrearen aintzira
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Irlandako Errepublika
Province of Ireland Leinster
Irlandaren banaketa administratiboa Wicklowko konderria
Giza kokalekuEnniskerry
Koordenatuak53°11′05″N 6°11′13″W / 53.1847°N 6.1869°W / 53.1847; -6.1869
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1741
Arkitektura
ArkitektoaRichard Cassels (en) Itzuli
EstiloaPalladianismoa
Webgune ofiziala

Powerscourt etxea (ingelesez Powerscourt Estate, irlanderaz Eastát Chúirt an Phaoraigh) Wicklowko konderriko Enniskerry herrian kokaturik dagoen jauregia da.

XIII mendean bazen gaztelu estrategiko bat bertan, La Poer baroiarena. Abizena ondoren "Power" bihurtu zen. Dena den gaur egun dakusagun jauregia Richard Cassels arkitektu alemaniarrak diseinatu zuen. Lanak 1731ean hasi ziren eta 1741ean bukatu.

Mervyn Wingfield Powerscourteko bizkonde bihurtzean jauregiak 200 km²-ko azalera osatzen zuten lurrak zituen inguruan. Europako palazio handiek bezala lorategi ederrak egin zituen Mervynek.

1961ean Wingfieldarrek Slazenger familiari saldu zioten, eta hauek dira gaur egungo jabeak. 1974ean sute handia izan zen eta etxearen barrualde guztia suntsitu zen. Hutsik iraun zuen jauregiak harik eta 1996an berriztu zen arte.

Hainbat elementuk osatzen dituzte lorategiak:

  • Uhandrearen aintzira (Triton Lake): Jauregiaren aurrealdean dagoen aintzira borobila da. Izena aintziraren aurrean dagoen uhandrearen eskulturak ematen dio.
  • The Perron: Jauregitik uhandrearen aintzirara jeisten den eskaileradun bidea da. 1874ean egin zuten.
  • Lorategi japoriarrak
  • Dorre borobila: 1911ean eraikitako harrizko dorrea da.

Powerscourt ur-jauzia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Powerscourt ur-jauzia»

Powerscourten lurrek urjauzia ere beren baitan hartzen dute. Urjauziak 121 metrotako altuera du eta Irlandako garaiena da.

Poerscourt etxea eta The Perron bidea
Poerscourt etxearen atzealdea

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]