Glendalough

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Glendalough
Glendalough monastery.jpg
Kokapena
Koordenatuak 53° 00′ 37″ N, 6° 19′ 39″ W / 53.010277777778°N,6.3275°W / 53.010277777778; -6.3275Koordenatuak: 53° 00′ 37″ N, 6° 19′ 39″ W / 53.010277777778°N,6.3275°W / 53.010277777778; -6.3275
Geografia
Parameter 53.010277777778 eta 53.010538,-6.3275 eta -6.327008 is an invalid value of "latitude,longitude".
Herrialdea  Irlandako Errepublika
Province of Ireland  Leinster
Irlandaren banaketa administratiboa Wicklowko konderria

Glendalough (irlanderaz: Gleann Dá Loch, euskaraz Bi Aintziren Harana esan nahi du) Irlandako Errepublikan dagoen Wicklowko konderrian kokatzen den multzo monakala da.

Monasterio multzo hau VI. mendean San Kevinek bere betebehar monastikoan zehar sortu eta 1539ko monasterioen desagertzearekin amaitu zen.

Bertako eraikin gehienak VIII. mendea eta XII. mendearen artean eraiki ziren, XIX. mendean zaharberritu zirelarik. Santuaren heriotzaren ondoren monasterioa erromes-gune garrantzitsua bilakatu zen. Multzo honek bikingoen hainbat erasoaldi jasan zituen, baina erasoaldi latzena 1398an ingelesek burututakoa izan zen.

Behekaldeko aintzira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Glendalougheko dorrearen irudia.

Behealdeko aintziran oraindik ongi mantentzen diren eraikin gehienak daude, honako hauek aurki genitzake:

  • Gatehouse ("Ataria"): Multzo osoaren sarrera moduko arku bikoitza da.
  • Dorrea: Zilindro itxura eta hogeita hamairu metroko garaiera duen dorrea da.
  • Katedrala: XII. mendean eraikia, kontserbatzen den eraikinik handiena da.
  • Apezen etxea: Elizatearen erdigunean kokatua, bertako apaizen ehorzlekua zen.
  • St Kevin´s Kitchen ("San Kevinen sukaldea"): XI. mendean sortutako kanpandorre bat dun otoiztegia da.
  • St Mar eliza: Jatorri erromanikoa duten eskulturak dituen eliza baten eraikinak dira, multzo osoko eraikin zaharrenetakoa da.

Goialdeko aintzira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eremu honetan eraikinak txikiagoak dira, halere zaharrenak dira eta santuaren bizitzari lotuak daude.

  • Reefert eliza: Eraikin erromanikoa da. Uste denez, bere izena irlanderaz: Righ Fearta ("Erregeen hilerria") izendapenetik dator.
  • St. Kevin´s Cell ("San Kevinen gelaxka"): Hondatutako eraikina, santuaren etxebizitza izan zen.
  • St. Kevin´s Bed ("San Kevinen ohea"): Ustez santua gogoeta egitera lekutzen omen zen tokia da.
  • Teampall-na-Skelling ("San Kevinen tenplua"): Aurretik San Kevinek sortutako eliza baten gainean eraikitako eliza bat da.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Glendalough Aldatu lotura Wikidatan