Knowth

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Knowth
Knowth01.jpg
Aztarnategiko tumulu nagusia.
Kokapena
kokapenmapa
Koordenatuak 53° 42′ 06″ N, 6° 29′ 30″ W / 53.70166667°N,6.49166667°W / 53.70166667; -6.49166667Koordenatuak: 53° 42′ 06″ N, 6° 29′ 30″ W / 53.70166667°N,6.49166667°W / 53.70166667; -6.49166667
Arkitektura
Ondarea

Knowtheko tumulua (irlandako gaeleraz Cnobha) Brú na Bóinne multzo arkeologikoan kokatua dago, Newgrangetik iparmendebaldera.

Newgrangen garai berean eraikia, hau baino handiagoa eta arkeologikoki garrantzitsuagoa da. Multzoa mendebaldeko Europako garrantzitsuenetako bat bihurtzen duten garrantzi gutxiagoko beste tumulu batzuekin osatua dago.

Indusketetan lehenik erdiko ganbera batera zeraman 34 metroko korridore bat aurkitu zen, ondoren 1968an lehenarekin lotuta ez dagoen beste ganbera batera daroan 40 metroko luzerako beste korridore bat aurkitu zelarik kontrako aldean.

Tumulu nagusia beste 300 hilobiz eta grabatutako 300 lauzaz inguratua dago, ikuspuntu artistikotik Europa mendebaldeko garrantzitsuena bihurtzen dutena.

Tumuluko giza aktibitate dokumentatua milaka urtez luzatzen da. Beakerrek okupatu zuten tokia Brontze Aroan eta zeltek Burdin Aroan. VIII. eta IX. mendean tumulua gotorleku zirkular bezala erabili zen, eta XII. mendean normandiarrek gaztelu bat eraiki zuten honen gainean.


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Knowth Aldatu lotura Wikidatan