Cashelgo haitza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rock of Cashel» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Cashelgo haitza
Rock of Cashel.jpg
Cashelgo haitzaren irudia, behekaldean Cashel udalerriko etxeak ikus daitezkelarik.
Kokapena
kokapenmapa
Koordenatuak 52° 31′ N, 7° 53′ W / 52.52°N,7.89°W / 52.52; -7.89Koordenatuak: 52° 31′ N, 7° 53′ W / 52.52°N,7.89°W / 52.52; -7.89
Arkitektura
Ondarea
Webgune ofiziala

Rock of Cashel (ingelesez Rock of Cashel eta irlanderaz Carraig Phadraig), Cashel of the Kings edo St. Patrick's Rock bezala ere ezaguna da, Irlandako Errepublikako Tipperaryko konderrian kokatzen den leku historikoa da.

Mitologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irlandar mitologiaren arabera deabruak Devil's Bit mendiari hozka egin eta bere ahoan mendi harren zati bat zeramala, Cashel haitza dagoen lekuan erori eta haitza honela sortu omen zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Normandiarre inbasioaren aurreko irlandar erregeak bertan koroatuak izan ziren, beste guztien artean ezagunena 978an errege bihurtu zen Brian Boru handia. 1101ean honen biloba zen Muirchertach Ua Briain erregeak Limerickeko apezpikuari eman zion harkaitza. Gaur egun bertan dauden eraikin gehienak XII eta XIII mendetakoak dira.

Eraikinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikinik zaharrena 1100 ingurukoa da, dorre zilindriko irlandarra hain zuzen ere. 28 metrotako altuera dauka.

Cormac Mac Carthaigh erregearen kapera 1134ean sagaratu zen. Eliza erromanikoa da eta garai hartako irlandar elizak ez bezala, hau oso sofistikatua da. Atearen tinpanoan esate baterako zentauro baten irudia ageri da.

Katedrala 1235 eta 1270 artean eraiki zen. Gurutze oinarria du, dorre handi bat du erdian eta mendebaldean gaztelua dago.

Lautada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harkaitzaren gainean dagoen lautada guztia harresiak inguratzen du, bai aipaturiko eraikinak nola hilerria. Aipatzekoak dira hilerrian dauden Zelta gurutze garaiak.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cashelgo haitza Aldatu lotura Wikidatan