Desmond gaztelua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Desmond gaztelua
Desmond Castle
Caisleán Deasmhumhan
Desmond Castle.jpg
Desmond gaztelua
Kokapena
kokapenmapa
Koordenatuak 51° 42′ 27″ N, 8° 31′ 50″ W / 51.7075°N,8.5305555555556°W / 51.7075; -8.5305555555556Koordenatuak: 51° 42′ 27″ N, 8° 31′ 50″ W / 51.7075°N,8.5305555555556°W / 51.7075; -8.5305555555556
Historia eta erabilera
Irekiera 1997
Arkitektura
Ondarea

Desmond gaztelua (ingelesez Desmond Castle, irlanderaz Caisleán Deasmhumhan) Kinsaleko dorretxe bat da.

Desmondeko 9. kondea zen Maurice FitzGeraldek eraiki zuen Kinsaleko aduana izateko helburuaz. 1641 artean aduana etxea izan zen baina urte hartan aduana berri bat eraiki eta Desmond gaztelua presondegi bihurtu zen. Itsasontzietan harrapaturiko presoak sartu zituzten bertan, batez ere frantziarrak eta espainiarrak, eta horregatik herritarrek "French House" (etxe frantsesa) ezizena eman zioten gazteluari.

1747an su hartu zuen eta barnean zeuden 54 presoak hil egin ziren. 1791ean Kinsaleko udalak eskuratu zuen eta gartzela izaten jarraitu zuen. 1990an berriztu eta ateak ireki zituen publikoarentzat. 1997an International Museum of Wine (Ardoaren nazioarteko museoa) ireki zuten bertan.