Emo Court

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Emo Court
Emo Court.jpg
Emo Court jauregia.
Kokapena
kokapenmapa
Koordenatuak 53° 06′ 26″ N, 7° 11′ 49″ W / 53.107178°N,7.197064°W / 53.107178; -7.197064Koordenatuak: 53° 06′ 26″ N, 7° 11′ 49″ W / 53.107178°N,7.197064°W / 53.107178; -7.197064
Arkitektura

Emo Court (ingelesez Emo Court) Laoiseko konderriko Emo herrian kokaturik dagoen jauregi neoklasikoa da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portarlingtongo lehenengo kondea izan zen John Dawsonentzat diseinatu zuen James Gandon arkitektuak 1790an. gandon Dublinen oso lanpeturik zebilen eta gutxi egoten zen Emon. 1798ko Irlandako matxinadan hil zutenean etxea oraindik hasi berri zegoen. Bigarren kondeak lanekin jarraitu zuen eta bertan bizi izan zen, baina hala ere 47 urte beranduago hil zenean etxea oraindik bukatu gabe zegoen eta Gosete Handiaren eraginez ia saltzear ere egon zen. Hirugarren kondeak etxea bukatzea lortu zuen 1860 inguruan.

XIX mendearen bukaera aldera bizitza handia izan bazuen ere Lehen Mundu Gerraren ondoren familiak Ingalaterrara egin zuen alde eta jauregia itxita gelditu zen. 1920an Gobernuak erosi zuen eta etxeak hutsik jarraitu bazuen ere, lurrak bertako nekazarien artean banatu zituzten. 1930an jesuitak iritsi ziren eta granja bat abiarazi zuten. Etxean aldaketa batzuk egin zituzten, besteak beste kapera eta elkartzeko gela. Azkenik hauek ere Cholmeley Harrisoni saldu zioten eta honek etxea berriztu zuen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]