Barbara Pravi
Barbara Pravi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Barbara Piévic |
Jaiotza | Parisko 15. barrutia, 1993ko apirilaren 10a (31 urte) |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | egile abeslaria, abeslaria eta aktorea |
Parte-hartzailea
| |
Altuera | 1,65 metro |
Influentziak | Barbara, Jacques Brel, Édith Piaf eta Dalida |
Genero artistikoa | chansona |
Diskoetxea | Capitol Music France (en) Capitol Music Group |
|
Barbara Piévic, artistikoki Barbara Pravi izenez ezaguna (Narbona, 1993ko apirilaren 10a) frantziar abeslari eta musikagilea da. Gurasoak frantziarrak ziren arren, aitona-amonak Serbia eta Irandik etorri ziren. Artista familia batean hazi zen, liburuz eta musikaz inguratuta. Pravi izena serbierazko prava hitzetik dator eta "benetakoa" esan nahi du, aitaren aldeko aitona serbiarraren omenez aukeratu zuen.
Musika ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2015ean, Pravik bere lehen kontratua sinatu zuen Capitol Records diskoetxearekin. Ondoren, 2016ko urtarrilean, On m'appelle Heidi abestu zuen 2015ekoHeidi filmaren frantziar bertsiorako egindako abestia. 2016an Frantzian estreinatu zen film hauhaurrentzako bi nobela ezagunen moldaketa da.
2016ko azaroan, Solange Duhamel pertsonaia izan zen Un été 44 musika ikuskizunean, Jean-Jacques Goldmanek, Charles Aznavourrek eta Maxime Le Forestierrek idatzitako abestiak kantatuz. Hari buruz, Frédéric Zeitoun abesti-idazle eta zutabegile musikalak esan zuen: «Momentu magiko bat egon zen musikal honen bukaeran, amaiera ez zen kantu bat bakarrik, requiem-a baizik. Eszenatokitik neska gazte hauskor baten ahotsak denak txunditurik utzi zituen Seulement connu de Dieu, Charles Aznavourrek sortu eta Claude Lemeslen letra zuen abestia kantatuz. [1]
2017an, bere lehen singlea, Pas grandir, kaleratu zuen eta urte berean, izen bereko lehen EPan sartu zuten.[2] Urte horretan ere, Marion Sarrautek zuzendutako eta France 2k 2019ko abenduan emandako La Sainte famille telebistarako filmean parte hartu zuen. Hauxe izan zen lortu zuen lehen aktore lana.[3]
2017ko urtearen amaieran eta 2018ko urtearen hasieran, 23 kontzertu eman zituen Florent Pagnyren 55 Tour biraren lehen zatian. Martxoaren 5ean bira horri amaiera eman zion Parisko Accor Hotels Arenan 19.000 pertsonaren aurrean eman zuen kontzertuarekin.[4]
2018. urtearen amaieran, ekoizpenaren kontrola berreskuratzeko, pop musikatik urruntzeko eta frantziar musikari zion maitasuna nabarmentzeko asmoz, hasierako lantaldea utzi eta Élodie Papillon Filleulekin hasi zen lanean.[5]
2020ko otsailean, «Reviens pour l'hiver» izeneko 5 kantuko EP berri bat kaleratu zuen. Lan honetan musikagile eta zuzendarikide izan zen.[6] Abesti horietan Stan Neff, Lili Poe, Vincha, November Ultra eta Wladimir Parienterekin elkarlanean aritu zen.
Bere abestiak sortzeaz gain, beste artista askorentzat ere idatzi du: Yannick Noah, Julie Zenatti, Chimène Badi, Jaden Smith, Florent Pagny, Louane, Angelina, besteak beste. Barbara Pravik eta Igitek elkarrekin egin dituzten haurrentzako abestiek 135 milioi bisita baino gehiago dituzte YouTuben.[7][8][9][3][10]
Bestalde aldetik, bere musikan Barbara abeslariaren eragina izan du, baita Jacques Brel, Georges Brassens, Françoise Hardy edo Louis Aragon musikariena ere.
Eurovision
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2019. eta 2020. urteetan, Eurovision Junior Kantu Jaialdian Frantzia ordezkatu zuten Bim Bam Toi eta J'imagine abestiak idatzi zituen Igitekin batera. Carla Lazzarik abestu zuen Bim Bam Toii tru kanta bosgarren geratu zen sailkapenean, eta Valentina Tronelek abestutako J'Imaginek irabazi zuen 2020ko lehiaketa 200 punturekin; epaimahai profesionalak zein ikusleek aukeratu zuten.[11][12][13]
Eurovisonen parte hartzeko prestatuta ez zegoela pentsatuz, hainbat aldiz uko egin zion lehiaketari. Baina 2020an, Eurovisionen Frantziako ordezkaria izateko, C'est vouz qui décidez programan parte hartu zuen. Igitekin batera idatzi eta konposatutako Voilà abestia aurkeztu eta 2021eko Eurovision lehiaketarako aukeratu zuten.[14][15] Azkenean, Frantziako ordezkaria izan zen Rotterdamen.[16] Bere emanaldiaren ondoren, André Manoukian musikagileak esan zuen: "Pravik Edith Piafek edo Barbarak utzitako gezia hartu eta urrunago bidali du".[17].Azkenean, 499ko puntu lortu eta bigarren sailkatu zen, talde irabazlearengandik 25 puntuko aldearekin. Bai epaimahaiak, bai ikusleek oso ondo baloratu zuten Pravieren emanaldia. Frantziak ez zuen 1991tik hain sailkapen ona lortzen.
2022an, berriz ere, Eurovision Juniorrerako Frantziako kantuaren egilea izan zen. Urte horretako abenduan, Erevanen, Armenian, Lissandrok abestu zuen Pravik sortutako Oh Maman! abestia. Praviri esker, Frantziak garaipena lortu zuen berriro.
Gizartearekiko konpromisoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Barbara Pravi indarkeria matxistaren aurkako borrokarekin konpromiso berezia dauka, bera ere izan baita biktima. Orokorrean, emakumeen eskubideak babesteko aldarrikapenarekin[18] Debout les femmes, Mouvement de Libération des Femmes-en ereserkia, grabatu zuen 39 emakumerekin batera.[19][20] Halaber, 2018 urtetik 2020ra, martxoaren 8a ospatzeko bideo bat igotzen zuen sare sozialetara. Bideo horretan gai musikal bat egokitzen edo sortzen zuen emakumeen eskubideak eta autonomia sustatuz. Hala, 2018an, Prettoren Eddyren Kid abestiaren bertsio bat berridatzi zuen, eta 2019an, Orelsan abeslariaren Notes pour trop tard kantaren bertsio femenino bat egin zuen Malamour abestiarekin nahastuta (abesti honen eskubideengatik lortutako dirua "La Maison des Femmes" elkarteari eman zizkioten); 2020an, berriz, Chaorto abestia idatzi zuen, abusuaz hitz egiten duen abesti gogorra.[21][22][23]
2019an, Black M raperoak, Narcissistic Pervert abestia berarekin batera abesteko eskatu zion. Abesti honek bikotekidearen tratu txarrak jaso dituen emakumearen istorioa kontatzen du. Urte berean, Emlyon Business Schoolek bere ibilbideaz hitz egitera gonbidatu zuen TEDx baten barruan, hitzaldi honetan bere buruarengan konfiantza nola aurkitu zuen azaldu zuen.[24]
Instagramen, 2020tik, Histoires de femmes argitaratzen du aldizka, Historioan ahaztuta dauden emakume batzuk umorez nabarmentzeko (Rosemary Kennedy, Zelda Sayre-Fitzgerald, Dido Elizabeth Belle...).
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Barbara Pravi (2018)
- Reviens pour l'hiver (2020)
- Les prières (2021)
- Les prières: racines (2021)
- On n'enferme pas les oiseaux (2021)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Frédéric Zeitoun. (23 janvier 2018). «On encadre Barbara Pravi» france.tv.
- ↑ Julien Goncalves. (26 juillet 2017). «"Pas grandir" : Barbara Pravi fait le grand saut avec un titre pétillant et féministe» chartsinfrance.net.
- ↑ a b «Barbara Pravi» animae-talents.com.
- ↑ Nuc, Olivier. (2018-02-26). «Un dernier verre avec Barbara Pravi» Le Figaro.fr.
- ↑ Min, 6 Février 2020 | 14 H. 00. «Barbara Pravi en interview : “J’ai compris que j’avais besoin d’amour, de personnes bienveillantes”» aficia.
- ↑ «Barbara Pravi» France Bleu.
- ↑ Julien Goncalves. (12 décembre 2020). «Eurovision : Barbara Pravi impressionne avec "Voilà", une chanson bouleversante» chartsinfrance.net.
- ↑ «Julie Zenatti bientôt de retour dans les bacs» aficia.info 16 décembre 2020.
- ↑ Laetitia Reboulleau. (10 décembre 2020). «Qui est Barbara Pravi, la chanteuse féministe qui pourrait représenter la France à l'Eurovision ?» fr.news.yahoo.com.
- ↑ «Eurovision: Barbara Pravi, une néo-Piaf pour représenter la France» LA VDN 2021-01-31.
- ↑ «Carla - France - Gliwice-Silesia 2019» junioreurovision.tv.
- ↑ «Valentina - France - Poland 2020» junioreurovision.tv.
- ↑ Fabien Randanne. (29 novembre 2020). «Eurovision Junior 2020: Valentina triomphe et offre à la France sa première victoire au concours» 20minutes.fr.
- ↑ Sébastien Barké. (1er janvier 2021). «Eurovision France 2021 : qui est Barbara Pravi, l'interprète de "Voilà" ?» programme-tv.net.
- ↑ «France has started their new selection process for Eurovision 2021» Eurovision.tv 2020-12-09.
- ↑ «La favorita Barbara Pravi enamora y representará a Francia en Eurovisión 2021» Eurovision-Spain 30 de enero de 2020.
- ↑ «Eurovision: Barbara Pravi, "Voilà" la guerrière» TV5MONDE 2021-02-04.
- ↑ «TARATATA N°523» mytaratata.com.
- ↑ «L'hymne féministe du MLF, "Debout les femmes", repris par 39 musiciennes» L'Obs.
- ↑ «L'oeil de Molkhou du 08 novembre 2020» RTL.fr.
- ↑ «Barbara Pravi, la chanteuse qui ne voulait pas être une lolita» RTL.fr.
- ↑ Benjamin Pierret. (8 mars 2019). «Barbara Pravi dévoile une chanson puissante et féministe pour la journée pour les droits des femmes» Bfmtv.com.
- ↑ La rédaction. (23 mars 2020). «Barbara Pravi "Chair est ma vérité"» phenixwebtv.com.
- ↑ Aficia. (8 mars 2020). «Barbara Pravi en interview : "c'est à nous de faire en sorte que le 8 mars soit tous les jours"» aficia.info.