Beatrix Potter
Helen Beatrix Potter (Kensington, Londres, 1866ko uztailaren 28a - Sawrey, Lancashire, 1943ko abenduaren 22a) britainiar idazlea izan zen.
Haurrentzako liburu ugari idatzi zituen; Peter Rabbit, Benjamin Bunny, Jemina Puddle-Duck, Mrs. Tiggy-Winkle eta beste zenbait pertsonaiaren sortzailea izan zen. Frantsesera, alemanera, gazteleniara eta Europako beste hizkuntzetara itzuli dira Potterren ipuinak. Lan nagusiak: The Tale of Peter Rabbit (1900, Peio untxiaren ipuina, euskaraz Desclée de Brouwer argitaletxeak 1993an argitaratua, Garbiñe Legorburuk itzulita[1])), The Tailor of Gloucester (1902, Gloucesterreko jostuna) eta The Tale of Benjamin Bunny (1904, Benjamin Bunnyren istorioa).
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau Ingalaterrako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |