Gaztelu Zahar gaztelua
Gaztelu Zahar gaztelua | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Irun |
Koordenatuak | 43°20′25″N 1°46′00″W / 43.34039°N 1.76662°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVI. mendea |
Arkitektura | |
Ondarea | |
EJren ondarea | 25 |
Gaztelu Zahar gaztelua Gipuzkoako Irun udalerrian kokatzen den antzinako gaztelua da.
1997an Eusko Jaurlaritzak Balizko Arkeologia Guneen Aurretiazko Aitorpena egin zion[1] eta 2010ean euskal Donejakue Bidearen zatiaren Monumentu Multzoaren zerrendan sartu zuen, Kultur Ondasun Sailkatua izateko espedientea hasiz[2].
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1518an eraiki zuten Fernando II.a Aragoikoak muga nafar-frantziarren erasoen aurka defenditu nahi zuelako. Bide batez, artilleriako tresna astunak igarotzeko pasabide bakarra zaintzen zuen.[3]. Gazteluak Behobia auzoa zuen kontrolpean eta orduan harresirik ez zuen Irun herria defendatzeko ere balio zuen. 1539an eraitsi zuten Karlos I.a Espainiakoak nafarrek Erresuma berreskuratzeko erabil ez zezaten. XVII. mendean toki berean eraikitzeko proposamenak izan ziren, baina birgaitze eta gotortze lanak izan ziren 1719 urtean Ondorengotza Gerraren ondorioei lotuak.[4].
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Barne aldeko hormen egitura eta bastioietako baten traza besterik ez da mantentzen. Eraiki zenean oinplano triangeluarra zuen, angelu edo iskin bakoitzean kubo batekin eta hauetako baten gainean dorre bat zuen[5].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Eusko Jaurlaritza. Erabakia, 1997ko irailaren 17koa, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearena. Honen bidez, 1997ko irailaren 11ko erabakiak iragartzen dira, hau da, Gipuzkoako Lurralde Historikoko hainbat udalerri Balizko Arkeologia Gune aitortzen dituzten erabakiak. EHAA.
- ↑ Eusko Jaurlaritza. Ebazpena, 2010eko uztailaren 29koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak emandakoa, Euskal Autonomia Erkidegotik pasatzen den Donejakue Bidearen zatia Monumentu Multzoa kategoriako Kultur Ondasun Sailkatua izendatzeko espedientea abiarazteko eta jendaurrean jarri eta horretan interesa dutenei entzunaldia emateko. EHAA.
- ↑ Arrieta Valverde, Antton.- Euskal Herriko gazteluak : Gipuzkoa. Donostia, 2021. ISBN 978-84-09-26410-0.Orr. 90-95
- ↑ Arrieta Valverde, Antton.- Euskal Herriko forteak : berpizkundetik karlismora.. Tafalla : Txalaparta, 2015. ISBN 978-84-15313-96-0. orr. 161-165
- ↑ Irungo Hiri Antolamenduko Plan Nagusiaren Berrazterketa. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |