Beltran Pagola
Jump to navigation
Jump to search
Beltran Pagola | |
---|---|
Bizitza | |
Izen osoa | Beltrán Pagola Goya |
Jaiotza | Donostia, 1878ko otsailaren 28a |
Herrialdea |
![]() |
Heriotza | Donostia, 1950eko uztailaren 8a (72 urte) |
Ikaslea(k) |
Juan Telleria Jose Maria Usanditzaga Francisco Escudero Tomás Garbizu |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea eta piano-jotzailea |
Enplegatzailea(k) | Francisco Escudero Kontserbatorioa |
Musika instrumentua | pianoa |
Beltran Pagola Goya (Donostia, 1878ko otsailaren 28a - 1950eko uztailaren 8a), euskal musikagile, piano-jole eta musikako irakaslea zen.
Musikako ikasketak egin zituen jaioterrian Santestebanekin, eta Madrilen Tragórekin. 1898tik 1914ra bitarteko urteetan Donostiako kasinoko pianista izan zen. Geroago Donostiako kontserbatorioko irakaslea izan zen, eta bertako orkestra sortu zuen. Garrantzi handia izan zuen Pagolaren Tratado práctico de armonía liburuak. Musika lan aipagarriak ditu: Sinfonía vasca, orkestrarako; Humoradas vascas, piano eta orkestrarako; El monje organista, eta Pianorako Sonata.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.