Ben & Jerry's

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ben & Jerry's
Datuak
Izen ofiziala
Ben & Jerry's Homemade Holdings Inc
Motanegozioa, enpresa, ice cream parlor chain (en) Itzuli eta food brand (en) Itzuli
Jarduera sektoreaice cream manufacturer (en) Itzuli
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Jarduera
Ekoizpena
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formaakzio konpainia
JabeaUnilever
Historia
Sorrera1978
Sortzailea
SorlekuaBurlington
webgune ofiziala
Facebook: benandjerrysUS Twitter: benandjerrys Instagram: benandjerrys Snapchat: benandjerrys Pinterest: benjerry Edit the value on Wikidata

Ben & Jerry's Homemade Holdings Inc., Ben & Jerry's izenez ezagunagoa; izozkiak, jogurt izoztuak eta sorbeteak ekoizten dituen enpresa da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1966an, Vermonten, Long Island (AEB), Ben Cohen eta Jerry Greenfield nerabeek elkar ezagutu zuten eskolan. Hamaika urte geroago, 1977an, bien etorkizuna ez zegoen batere garbi: Ben lanean ari zen presazko janari enpresatik bota zuten; Jerryk medikuntza fakultatean sartzeko asmoa zeukan, baina unibertsitateak bigarrenez atzera bota zuen haren eskaera[1].

Jerry Greenfield eta Ben Cohen 2010ean.
Ben & Jerry's Amsterdamen.

Beste zereginik gabe, izozkiak egiteko posta bidezko ikastaroa egin zuten Pennsylvaniako Unibertsitatean, garaiko bost dolarren truke. Sorterrian, Vertmonen, gasolindegi zahar bat hartu eta izozki denda abiarazi zuten 1978an. Negozioari izena jartzerakoan, bikoteak ez zuen ahalegin berezirik egin: Ben & Jerry’s. Berehala, tokiko merkatuan zirrikitua zabaldu zuten. Txokolate, intxaur edo fruta zati handiak zituzten izozki haiek arrakasta zuten[1].

Izozkiak egiten onak ziren, baina kontuak egiten ez zeukaten esperientziarik. Negozioa zabaldu eta bi hilabetera, behin-behinean, izozki denda itxi zuten; eta kartel bat ipini zuten atean: “Itxita gaude, dirua irabazten ari garen ala ez egiaztatu bitartean”. Dirua galtzen ari ziren. Bost dolarreko ikastaroa ez bezala, hasierako inbertsioa –12.000 dolar– garesti atera zitzaien. Buelta eman nahi bazioten, salmentek gora egin behar zuten. Orduan, Benen Volkswagen furgoneta zaharra hartuta, izozkiak banatzen hasi ziren. Gainera, egun bereziak antolatu zituzten, karitatezko ekintzekin bat egin zuten irudia hobetzeko eta, pixkana-pixkana, enpresa hazten hasi zen[1].

2000. urtetik Unilever kontsumo ondasunen multinazionalaren parte da Ben & Jerry’s. 38 herrialdetan hedatu da, 180.000 langile baino gehiago ditu eta 2006an ia 40.000 milioi euro fakturatu zituen[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d Irazustabarrena, Nagore. (2013-07-14). «Inoizko bost dolar etekintsuenak» Argia CC-BY-SA lizentzia.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]