Berberia makakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Opisthokonta

Berberia makakoa
Iraute egoera
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Mammalia
Ordena: Primates
Familia: Cercopithecidae
Generoa: Macaca
Espeziea: Macaca sylvanus
Lacepede, 1799
Hedadura mapa

Berberia makakoa edo Gibraltarreko tximua (Macaca sylvanus), Mundu Zaharreko tximua da, eta gaur egun, Atlas mendietako zona konkretuetan eta Gibraltarreko haitzean, Iberiar penintsularen hegoaldean, bizi da. Gizakiaz gain, Europan askatasunean bizi den primate bakarra da, eta Asiatik kanpo bizi den Macaca generoaren animalia bakarra da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tamaina txikiko lauoinekoa da, inoiz ez ditu 75 zentimetroko luzera eta 13 kilogramoko pisua gainditzen. Marroi-horixka koloreko ileaz estalita du gorputza, baita kasu batzuetan grisa ere. Aurpegia, oinak eta eskuak arrosa kolorekoak dira. Arrak, emeak baino handiagoak dira. Berberiako tximinoak egunezko animalia orojaleak dira, baso mixtoetan bizi dira, itsas mailatik 2.100 metroraino.

Habitat eta zabalpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun munduan 1200-2000 inguruko berberiar makako gelditzen dira. Espeziearen habitat nagusia Atlas mendietan dago. Egoera ahulean bezala sailkatuta dago. Afrikako iparraldean, orokorrean, piztia bezala dago ikusita, batez ere Islamaren aurreiritzien ondorioz zeren eta, Koranen jasotzen den bezala, tximuak beti mespretxuz tratatuak izan baitira. Bestealdetik animalien trafikatzaileek talde askorekin bukatu dute eta espeziaren etorkizuna arriskuan jarri dute.[2] Gizakien jasarkundetik kanpo, desforestazioa da espezieak pairatzen duen arazo nagusia.

Gibralatarren, bestetik, beste populazio finkoa dago baina han egoera oso desberdina da. Makakoak oso apreziatuak dira eta ia lurraldearen ikus ezofiziala dira. Inguru horretan jendearekin bizitzen ohitu dira eta herrian zehar problemarik gabe mugitzen dira, turistentzat benetako erreklamoa izanik. Multzo honen jatorria benetako misterioa da baina, itxura guztien arabera, berandu sartuak izan ziren nahiz eta espezie hau Pleistozenoan zenbait momentutan espeziea Europa osoan zabaldu izan;animalia hauen aztarnak, besteak beste, Alemanian eta Ingalaterran aurkitu izan dira. Makako hauen kopurua erabat jaitsi zen glaziazioen ondorioz. Iberiar Penintsulan 30.000 urte dira erabat desagertu zela. Gibraltarren, antza denez, domestikatuta itzuliko zen eta, gero, basatu egin zen. Dena dela, haien presentzia haitza ingelesen etorreraren aurrekoa da, hau da, 1704 baino aurrekoa. Gaur egun makako honen Gibraltarreko taldea, 300 animalien ingurukoa, Europako bakarra da.

Gibraltarreko kondaira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barberiar makakoa Gibraltarreko ondarearen partea da gaur egun. Hasiera batean haien babesa eta mantenimendua Royal Navyren ardura zen. 1991an lan hori Gibraltarreko gobernuaren esku gelditu zen. Herriaren tradizioaren arabera, makakoak haitzan dauden bitartean hau britaniarren esku egongo da. Kondaira hori zela eta, Bigarren Mundu Gerran, alemaniarren eta espainiarren inbasioaren beldurrez Winston Churchill lehen ministroak Afrikatik eramandako animaliekin bertako populazioa indartzeko agindua eman zuen.

Gibraltarrreko makakoak jendearekin mugitzen ohituta daude.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Berberia makakoa Aldatu lotura Wikidatan