Jean Borthayre: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
tNo edit summary |
||
29. lerroa: | 29. lerroa: | ||
* ''[[Les Pêcheurs de perles]]'' [[Mattiwilda Dobbs]]ekin. |
* ''[[Les Pêcheurs de perles]]'' [[Mattiwilda Dobbs]]ekin. |
||
* ''[[Lakmé]]'' [[Mado Robin]]ekin. |
* ''[[Lakmé]]'' [[Mado Robin]]ekin. |
||
* ''[[Faust (Gounod)|Faust]]'' eta ''[[Manon]]'' [[Victoria de los Ángeles]]ekin<ref>[http://www.culturekiosque.com/opera/best/ra1bestm.htm Borthayre] Opera nazioarteko selekzio batean |
* ''[[Faust (Gounod)|Faust]]'' eta ''[[Manon]]'' [[Victoria de los Ángeles]]ekin<ref>[http://www.culturekiosque.com/opera/best/ra1bestm.htm Borthayre] Opera nazioarteko selekzio batean.</ref>. |
||
== Bibliografia == |
== Bibliografia == |
19:21, 20 abendua 2010ko berrikusketa
Artikulu hau hobetzeko lanean ari da Adrar lankidea. Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaida ezazu haren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian, erredakzioa koordinatzeko. |
Datu pertsonalak | ||
---|---|---|
Jaio | 1901eko maiatzaren 25a | |
Muskildi (Txantiloi:EH-ZU Zuberoa) | ||
Hil | 1984ko apirilaren 25a | |
Montmorency (Txantiloi:FRA Frantzia) | ||
Bikotekidea(k) | Marie-Louise |
Jean Borthayre (Muskildi, Zuberoa 1901eko maiatzaren 25a - Montmorency, Val-d'Oise, Frantzia 1984ko apirilaren 25a) baritonoa izan zen. Bere ospea batez ere frantses eta italiar opera errepertorioa landuz lortu zuen.
Biografia
Autodidakta, Europan zeharreko bira egin zuen euskal abesbatza batean bakarlari hasi zen kantuaren munduan. 1936an Marie-Louise bere emaztearekin (Louis Azéma baxuaren alaba) operaren gaineko ikasketak hasi zituen.
Bere debut profesionala 1941ean egin zuen Tolosa Okzitaniako Kapitolioko Antzokian; bertan 1945 arte egin zuen lan, Jules Masseneten Hérodiade operan Herodesen papera egiten. Bigarren Mundu Gerraren ostean beste zenbait hiritako opera etxetan aritu zen: Bordele, Marseilla, Estrasburgo eta 1951n Paris; urte horretan aldi berean Opera Nazionalean eta Opéra-Comiquen debutatu zuen, hurrenez hurren Charles Gounoden Faust operan Valentinena eta Georges Bizeten Les Pêcheurs de perles delakoan Zurgarena eginez. 1968 arte bi antzoki garrantzitsu horietan kantatu zuen.
Batez ere frantses estatuan lan egin zuen; bere kantatzeko eragatik frantsesezko operaren ikurretakoa izan zen. Orduan frantsesez abesten ziren Giuseppe Verdiren opera batzuetan egindako baritono lanagatik ere ospetsu bihurtu zen: Rigolettorena izen bereko operan, Germontena (La traviata), Renatorena (Un ballo in maschera).
Zenbait grabaketa
Borthayrek parte hartu duen grabaketen artean hauexek daude:
- Les Pêcheurs de perles Mattiwilda Dobbsekin.
- Lakmé Mado Robinekin.
- Faust eta Manon Victoria de los Ángelesekin[1].
Bibliografia
- Roland Mancini eta Jean-Jacques Rouvereux: Guide de l'opéra, Fayard, Les indispensables de la musique bilduma, Paris, 1986. ISBN 2-213-59567-4.