Ezker Batua-Berdeak: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
Kabri (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
16. lerroa: 16. lerroa:
[[Ezker Batua (Espainia)|Izquierda Unidaren]] erreferentea izan zen [[Euskal Autonomia Erkidegoa|EAEn]] 2011ra arte.
[[Ezker Batua (Espainia)|Izquierda Unidaren]] erreferentea izan zen [[Euskal Autonomia Erkidegoa|EAEn]] 2011ra arte.
}}
}}
'''Ezker Batua-Berdeak''' [[Euskal Autonomia Erkidegoa|Euskal Autonomia Erkidegoko]] antolakunde politiko ezkertiar bat da. Bere burua "mugimendu politiko eta sozial " gisa definitzen du, "euskal ezker eraldatzailea" biltzea helburu duena. Bertan, alderdiek, taldeek eta gizabanakoek parte har dezakete. Ezker Batua-Berdeak Espainiako [[Ezker Batua (Espainia)|Ezker Batuaren]] erreferentea izan zen [[Euskal Autonomia Erkidegoa|EAEn]] sorreratik [[2011]] arte, eta koalizio horri federaturik ego zen. Halaber, [[Nafarroako Ezker Batua]]rekin harreman berezia mantentzen zuen, 2011 arte ere gune komunak izanez.<ref>[http://www.iun-neb.org/content/view/46/107/ Nafarroako Ezker Batuaren estatututak] 36. artikulua</ref> [[2009]]ko [[martxoaren 13]]tik, bere buruzagia [[Mikel Arana]] izan zen, eta urte horretatik aurrera, EB bi sektoretan banandu zen.
'''Ezker Batua-Berdeak''' [[Euskal Autonomia Erkidegoa|Euskal Autonomia Erkidegoko]] antolakunde politiko ezkertiar bat da. Bere burua "mugimendu politiko eta sozial " gisa definitzen du, "euskal ezker eraldatzailea" biltzea helburu duena. Bertan, alderdiek, taldeek eta gizabanakoek parte har dezakete. Ezker Batua-Berdeak Espainiako [[Ezker Batua (Espainia)|Ezker Batuaren]] erreferentea izan zen [[Euskal Autonomia Erkidegoa|EAEn]] sorreratik [[2011]] arte, eta koalizio horri federaturik egon zen. Halaber, [[Nafarroako Ezker Batua]]rekin harreman berezia mantentzen zuen, 2011 arte ere gune komunak izanez.<ref>[http://www.iun-neb.org/content/view/46/107/ Nafarroako Ezker Batuaren estatututak] 36. artikulua</ref> [[2009]]ko [[martxoaren 13]]tik, bere buruzagia [[Mikel Arana]] izan zen, eta urte horretatik aurrera, EB bi sektoretan banandu zen.


Hori dela eta, [[Mikel Arana]]ren sektoreak alderdia utzi eta '''[[Ezker Anitza-IU Los Verdes|Ezker Anitza]]''' hautagaitza sortu zuen [[Ezker Batua (Espainia)|Espainiako IUren]] ordezkari gisa. [[Javier Madrazo]]ren sektoreak Ezker Batuaren izena mantendu zuen, IUrekin harremanak hautsiz.
Hori dela eta, [[Mikel Arana]]ren sektoreak alderdia utzi eta '''[[Ezker Anitza-IU Los Verdes|Ezker Anitza]]''' hautagaitza sortu zuen [[Ezker Batua (Espainia)|Espainiako IUren]] ordezkari gisa. [[Javier Madrazo]]ren sektoreak Ezker Batuaren izena mantendu zuen, IUrekin harremanak hautsiz.

16:43, 28 azaroa 2011ko berrikusketa

Ezker Batua-Berdeak (EB-B)
BozeramaileaJose Navas
Sorrera19861
20112
Egoitza nagusiaBilbo
Ideologia politikoaezkerrekoa, federalista, errepublikarra eta ekosozialista
Nazioarteko kidetzaEuropako Alderdi Ezkertiarra
Eserlekuak erakundeetanEuskadiko Batzar Nagusietan
2 / 153

EAEko udaletan3
13 / 2.627
www.ezkerbatua-berdeak.org/
1 Sortzaileak: EPK, Partido de Acción Socialista, Ezker Errepublikarra, Euskal Alderdi Komunista (PCV).
2 EBren berfundazio kongresua (edo 8. kongresua). Mikel Arana idazkari orokorraren inguruko sektorea EBtik kanpo geratu, eta Ezker Anitza hautagaitza sortu zuen.
3Bi sektoreak kontuan hartuta.
Berdeak: 1994tik 1999ra, EBko kide.
Izquierda Unidaren erreferentea izan zen EAEn 2011ra arte.

Ezker Batua-Berdeak Euskal Autonomia Erkidegoko antolakunde politiko ezkertiar bat da. Bere burua "mugimendu politiko eta sozial " gisa definitzen du, "euskal ezker eraldatzailea" biltzea helburu duena. Bertan, alderdiek, taldeek eta gizabanakoek parte har dezakete. Ezker Batua-Berdeak Espainiako Ezker Batuaren erreferentea izan zen EAEn sorreratik 2011 arte, eta koalizio horri federaturik egon zen. Halaber, Nafarroako Ezker Batuarekin harreman berezia mantentzen zuen, 2011 arte ere gune komunak izanez.[1] 2009ko martxoaren 13tik, bere buruzagia Mikel Arana izan zen, eta urte horretatik aurrera, EB bi sektoretan banandu zen.

Hori dela eta, Mikel Aranaren sektoreak alderdia utzi eta Ezker Anitza hautagaitza sortu zuen Espainiako IUren ordezkari gisa. Javier Madrazoren sektoreak Ezker Batuaren izena mantendu zuen, IUrekin harremanak hautsiz.

Ideologia

Ezker Batua-Berdeak-ek indarrean dagoen sistema kapitalista ekonomiko, sozial eta politikoa sistema sozialista demokratiko bihurtzea du helburu, eta Estatu espainol federal eta errepublikarra ezartzea du xede, atxikimendu askeko federalismoaren bidez.[2]

Historia

2005eko hauteskundeetan, Eusko Legebiltzarrean 3 eserleku lortu zituen (Oskar Matute, Kontxi Bilbao eta Antton Karrera), eta Eusko Jaurlaritzan egon zen EAJ eta EArekin koalizio-gobernua osatuz. 2009ko hauteskunde autonomikoetan ordezkari bakarra lortu zuen, Mikel Arana.

Zatiketak

2009ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan ordezkari bakarra (Mikel Arana) lortu ostean, Javier Madrazo EBko idazkari orokorrak dimisioa aurkeztu zuen, Arana kargu horretarako hautatua izanez. Hala ere, handik gutxira Madrazo EBko presidente izendatu zuten, horretarako kargu hori sortuz.

Handik gutxira, Alternatiba Eraikitzen ildoak EB utzi zuen; ondoren, ezkerreko beste sektore batzuekin batera, Alternatiba alderdia sortzeko.

Eztabaidak, baina, ez ziren hor amaitu, Ezker Batua bi sektoretan banatu baitzen, batzuk (EPK eta EB federala, horien artean) Mikel Arana idazkari orokor berriaren inguruan bilduz, eta beste sektorea Madrazoren jarraitzailetzat hartuz.

2011ko udal eta foru hauteskundeen osteko Arabako Batzar Nagusietako negoziazioen testuinguruan kalapita gogorrak jazo ostean (EBri leporatu zitzaion EAJri dirua eta karguak eskatu zizkiola bere botoaren truke[3]), eta EBko bi sektoreek elkarren aurka egin zuten: Aranak Arabako negoziazioetan parte hartutakoak (Madrazoren aldeko sektorekoak) EBtik at kokatu zituen, eta madrazistek Aranaren zilegitasuna ukatu zuten.[4]

2011ko irailean Madrazoren aldeko sektoreak Ezker Batua-Berdeak-en 8. biltzarra egin zuen, Aranaren sektoreak (eta Espainia mailako IUk) onartu ez zuena. Bi aldeak guztiz banandurik, urriaren 14an Bilboko epaitegi batek alderdiaren siglak eta ikurra 8. biltzarreko sektoreari (Madrazoren aldekoei) zegokiola erabaki zuen. Horren aurrean, Aranaren sektoreak azaroaren 20ko hauteskundeetan Ezker Anitza-IU Los Verdes izena erabiliko zuela iragarri zuen.[5]

Ordezkaritza erakundeetan

Ezker Batuak alkatetza bakarra izan zuen Euskal Autonomia Erkidegoan, Bastidan, 2007tik 2009ra arte. Orduan, EAJk, PPren laguntzaz, EB-Bren aurkako mozioa onartu zuten.

Eusko Legebiltzarra

2009ko hauteskundeen ostean, Ezker Batuak legebiltzarkide bakarra izan zuen, Mikel Arana. 2011ko zatiketa eta gero, Arana Ezker Batua izena mantendu zuen sektoretik at geratu zen.

2011-2015 legegintzaldia

2011ko hauteskundeak eta gero, Ezker Batuak beheko taulan agertzen diren ordezkariak erdietsi zituen. 2011n gertatutako zatiketaren ostean, ordezkari hauek EBn mantendu edo Ezker Anitza deitutako sektorearekin bat egin zuten.

Ordezkaritza instituzionala EB-B
Arabako Batzar Nagusiak 2 51tik
EAEko udalak 13 2.627tik

Erreferentziak

Kanpo loturak