Zuhaitz: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Bot: hizkuntza arteko 1 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:Q10884 orrian
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Trees lotu du, Wikidataren arabera.
73. lerroa: 73. lerroa:


== Kanpo loturak ==
== Kanpo loturak ==
{{commonskat}}

{{wikiesanak|Zuhaitza}}
{{wikiesanak|Zuhaitza}}



11:18, 17 iraila 2013ko berrikusketa

Ezki bakarti bat

Zuhaitza zurezko landare handi eta bizikorra da.

Arbola adiera zenbait euskalkietan fruitua ematen duen zuhaitzaren esanahia du.

Sustraiak, enbor bat edo gehiago, adarrak eta hostoak ditu. Zurtoina da bereziki beste landareetatik bereizten duena, zuhaitzena zurezkoa da. Azalak, larruaren parekoa dena, infekzioen eta onddoen kontra babesten du, eta garatzerako behar dituen ura eta elikagaiak adar eta hostoetara garraiatzen ahalbidetzen dio.

Zuhaitz talde txiki bati zuhaizti esaten zaio. Populazio handiak, berriz, basoak eta oihanak dira.

Morfologia

Zuhaitz baten sustraiak lurpean egoten dira eta ura eta elikagaiak xurgatzen dituzte inguruko lurretik. Lurgainean, enborrak garaiera ematen die adarrei eta hostoei eguzki-argia lortzeko borrokan laguntzeko. Zuhaitz batzuetan, abarrak zabaldu egiten dira asko hostoen alderik gehiena eguzkirantz jarri ahal izateko.

Bestalde, egon badaude zuhaitz batzuk hemen esandako organo guztiak ez dituztenak, hala nola: palmondo gehienek ez dute adarrik, Ipar Amerikako saguaroak ez du hosto funtzionalik eta iratze-zuhaitzek ez dute zurezko azalik. Hala ere, haien forman eta neurrian oinarriturik, zuhaiztzat hartzen dituzte zientzialariek.

Giro egokienetan, zuhaitz mota batzuk 100 m baino gehiagoko garaiera har dezakete eta milaka urtez bizi.

Zuhaitz talde txiki bati, zurtoin txikiagoak edo bat baino gehiago dauzkatenei zuhaixka esaten zaio sarri, nahiz eta kategoria biren artean muga zehatzik ez dagoen.

Biotopo batzuk bertan bizi diren zuhaitzen arabera definitzen dira, esate baterako, Tropikoko oihana eta taiga.

Sailkapena

Sailkapen orokor baten arabera, zuhaitzak bi multzo nagusitan banatu ditzakegu:

Fruta-arbolak

Kultura

Sarritan, balio garrantzitsua izaten dute zuhaitzek mitologia eta erlijioetan. Honen adibide batzuk dira, Yggdrasil mitologia nordikoan, Gabonetako zuhaitza mitologia germanikotik hartua, Jakinduria-zuhaitza judaismo eta kristautasunean, eta Argitasunaren zuhaitza budismoan.

Esaerak

«

Arbola onak, itzal ona.

»

Durangon, 2008ko abenduak 11n

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zuhaitz Aldatu lotura Wikidatan
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Zuhaitza

Txantiloi:NA lotura