Anne Hathaway: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
Koro (eztabaida | ekarpenak)
43. lerroa: 43. lerroa:


Diseinua zaletasuna du eta Lázaro Hernández diseinatzailearekin lan egin zuen proiektu batean.
Diseinua zaletasuna du eta Lázaro Hernández diseinatzailearekin lan egin zuen proiektu batean.

[[2012]]ko [[irailaren 29]]an, Adam Shulman bitxi diseinatzailearekin ezkondu zen.


== Hastapenak Disneyn ==
== Hastapenak Disneyn ==

13:13, 28 apirila 2015ko berrikusketa

Anne Hathaway
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAnne Jacqueline Hathaway
JaiotzaBrooklyn1982ko azaroaren 12a (41 urte) (41 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Familia
AitaGerald T. Hathaway
AmaKate McCauley Hathaway
Ezkontidea(k)Adam Shulman  (2012 -
Hezkuntza
HeziketaMillburn High School (en) Itzuli
American Academy of Dramatic Arts 1993)
Vassar College (en) Itzuli
New Yorkeko Unibertsitatea
(1995 - 1998)
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakzinema aktorea, abeslaria, telebista-aktorea, antzerki aktorea eta ahots-aktorea
Altuera173 zentimetro
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Ahots motasopranoa
Musika instrumentuaahotsa
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata

IMDB: nm0004266 Allocine: 65719 Rottentomatoes: celebrity/anne_hathaway Allmovie: p292630 TCM: 517035 Metacritic: person/anne-hathaway TV.com: people/anne-hathaway IBDB: 455530
Facebook: Hathaway Instagram: annehathaway Souncloud: anne-hathaway-official Spotify: 0nIyPY7J7G68WgQEOLHn0x iTunes: 3260249 Last fm: Anne+Hathaway Musicbrainz: 30ddca33-95e8-491b-85ba-675cd0486a0c Songkick: 1095089 Discogs: 2301916 Allmusic: mn0000923730 Edit the value on Wikidata

Anne Jacqueline Hathaway 1982ko azaroaren 12an New Yorken jaiotako aktore estatubatuarra da. Bere aktuatzeko estiloa Judy Garland eta Audrey Hepburnenarekin konparatu izan duteeta Meryl Streepen jarraitzaile sutsua omen da[1].

People aldizkariak 2001ean deskubritutako izar dizdiratsuenetakoa izendatu zuen eta, 2006an, munduko 50 emakume ederrenen artean aurkeztu zuen[2].

Oscar saria lortu zuen Les Misérables filman eginiko lanagatik eta baita Urrezko Globo Saria, BAFTA eta SAG sariak ere jaso zituen.

Biografia

Anne Hathaway Brooklynen jaio zen, New Yorken, 1982ko azaroaren 12an. Aita Gerald Hathaway abokatua izan zuen eta ama, berriz, Kate McCauley antzezlea, Anneren lanarentzat inspirazio iturri eta laguntza izan dena.William Shakespeareren emaztearen izen bera badu ere, kasualitate hutsa izan zela ematen du. Anaia zaharrago bat du, Michael, eta baita gazteago bat ere, Thomas.

Annek heziketa katolikoa jaso zuen eta, txikitan, moja izateko gogoa adierazi zuen[3], baina, 15 urterekin, ideia erabat baztertu zuen. Anaia homosexuala zela jakin zutenean, familia osoa aldendu zen eliza katolikotik:

« Nola defendatu nire anaia maitea hain zorrotz ikusten duen erakundea? ... (...) ... Eliza episkopalean sartu ginen denok. ... (...)... Orain... ezer ez naiz ...[4] »

Anneren gaztaroaren gehiena Short Hillsen izan zen (New Jersey) eta Millburn High Schoolen graduatu zen. Hortxe hasi zen antzerkian eta New Jerseyko Paper Mill Playhousen egin zituen arte dramatikoko ikasketak. Institutuan zegoen oraindik, estatuko antzezlan hoberenaren lehen saria jaso zuenean.

New Yorkeko Vassar College de Pougkeepsien ere ikasi zuen eta, azkenean, New Yorkeko unibertsitateko Gallatin School of Individualized Studyn. Barrow Group antzestaldeak antolatutako ikasketa intentsiboko programan onartu zuten lehen nerabe eta bakarra izan zen. Horrez gain, antzerki musikalean ere trebatu zen, formazio zabalez hornitu zelarik eta antzerki mundua zinemaren aurrean jarri zuelarik.

Dantzaria ere bada, New Yorkeko Broadway Dance Centerren prestatuta, eta, lehen sopranoa ere bai, 1998an, Carnegie Hallen bi kontzertutan parte hartuz, All-Eastern US High School Honors Choruseko kide bezala.

Diseinua zaletasuna du eta Lázaro Hernández diseinatzailearekin lan egin zuen proiektu batean.

2012ko irailaren 29an, Adam Shulman bitxi diseinatzailearekin ezkondu zen.

Hastapenak Disneyn

Adina eta altuera beti izan ziren eragozpen Broadwayn paperak lortzeko orduan. Altuegia zen haurren papera egiteko, baina, pertsona helduaren papera egiteko, berriz, gazteegia zen. Hala ere, New Yorkeko Carnegie Halleko agerpenetik 3 egunetara, telebistako serie baterako hartu zuten Anne: Get Real. Telesailak ez zuen luze iraun, baina Meghan Greenen ahizpa zaharrenaren paperak oso kritika onak ekarri zizkion eta 2000ko Teen Choice Awardseko drama aktoresa hoberenerako izendatu zuten.

Handik 2 urtera etorri zen zinemarako jauzia, The Other Side of Heaven draman Christopher Gorhamen ondoan egin zuenean lan. Zeelanda Berrian ekoizpena hasi baino lehen, Anne Garry Marshallen The Princess Diaries komediako Mia Thermopolis en papererako castingera aurkeztu zuen bere burua eta errege familiako kide zen San Frantziskoko nerabea izan zen ikusi zen lehen lana. Julie Andrews (amona), Hector Elizondo (kontseilaria) edo Heather Matarazzo (Miaren laguna) izan zituen lankide eta Hathawayk publiko eta kritikaren iritzi hoberenak jaso zituen. Horrela esan omen zion Garry Marshallek:

« Sekula ez dakizu film batek arrakasta izango duen. Lanean ari zaren bitartean ondo pasatzea da nire aholkua![5] »

The Other Side of Heaven filmak, berriz, ez zuen horrelako arrakastarik izan, baina Anneren ibilbidea geldiezina zen jada.

2004an, Gerard Butler en Le Fantôme de l'Opéraren egokitzapenean lan egiteko aukera izan zuen, baina uko egin zion Walt Disney Pictures konpainiarekin zuen kontratua zela-eta.

2004an, Disneyk The Princess Diaries 2: Royal Engagement filmaren ekoizpena hasi zuen eta Annek The Princess Diaries filman egin zuen pertsonaia bera errepikatu zuen, oraingoan senar baten bila, tronua lortu nahi bazuen behintzat.

Haurrentzako zineman jarraituz, 2005ean, Hoodwinked! animazio zintan ahotsa jarri zion ipuinaren protagonistari. Abestu ere egin zuen soinu bandan.

Trantsizioa

The Princess Diaries 2: Royal Engagement erabateko aldaketa izan zen Hathawayn lanean eta Annek Julie Andrewsen aholkuari jarraitu zion haur filmetatik alde egiteko: eskarmentu handiko aktoreak S.O.B filman egin zuen bezala (1981), bilutsik agertzea zen botika hoberena, betiko paperetatik alde egin ahal izateko. Anne elkarrizketetan hasi zen haur zinematik alde egiteko gogoa adierazten eta ur ausartetan sartzeak ez liokeela beldurrik emango. Horrelaxe iritsi zitzaion aukera, Havoc zinema independentean, estimulu berrien bila zebilen goi mailako nerabe errebelde baten paperean, droga eta korrupzioan bukatuz. Beraz, bat-bateko haustura izan zen haur bertsioarekiko.

Hala ere, Anneren sariak eta profesionaltasuna Brokeback Mountain filmarekin etorri ziren. Ang Leek aukeratu zuen Jake Gyllenhaalen emaztearen papera egiteko eta filmak sari andana jaso zuen.

2006an, The Devil Wears Prada filmarekin Hathaway goranzko bidean kokatu zen erabat. Miranda Priestly (Meryl Streep) moda editatzaile zorrotzaren asistente pertsonala izateko xedean New Yorkera iritsi berri den Andy Sachs gaztearen papera ezin hobea izan zen Annentzat. Papera ez zen beste mundukoa, baina oso ondo erantzun zion Meryl Streepen maixu lanari eta ez zen batere atzera geratu harekiko. AEBn bakarrik, filmak 125 milioi dolar baino gehiago lortu zuen eta adin guztietako publikoak ezagutu zuen Anne.

2007an, Becoming Jane filma etorri zen eta Annerena izan zen paper garrantzitsuena lan honetan, Jane Austen britainiar idazlearena, alegia. Garaian kokatzeko, dokumentazio lan handia egin behar izan zuen eta britainiar azentua bereganatzeko ere bai. Erabat sartu zen Janen paperean:

« Berriro irakurri nuen Janen obra osoa eta beste biografia batzuk ere bai. Entsegu kritikoak, gutunak eta horrelakoaz gain, Erregentziaren garai horretaz dokumentatu nintzen. Eskuratzen nuen oro irakurtzen nuen. Zuzendariak liburuak eskutik kentzen zizkidan momentua iritsi zen, nik ez bainion garaia eta gidoiaren arteko inkongruentziak aurkitzeari uzten.http://www.lahiguera.net/cinemania/pelicula/2644/comentario.php »

Gaur egun

Karrera geldiezinean zegoen, jada, Anne.

2008an 3 estreinaldi izan zituen. Get Smart (gaztelerazko Superagente 86) akzio filman, 99 agentea izan zen. Passengers draman thriller sobrenatural batean sartu zen. Baina, benetako jauzia Jonathan Demmen Rachel Getting Married izan zen. The Silence of the Lambs filmaren zuzendariarekin, Hathawayren trebezia begibistan geratu zen Kymen paperean. Begizulo ilunekin, karrera osoan antzeztu zuen pertsonaia konplexuena tokatu zitzaion eta kritika ezin hobeak ekarri zizkion horrek. Disneyren artista ohia atzean geratu zen betirako eta Oscar edo Urrezko Globoetarako izendatu zuten lehenengoz.

Une horretan erabaki zuen Annek Disneyra itzultzea, baina baldintzek ez zuten lehengoarekin zerikusirik. Tim Burtonen filman, Alice in Wonderland Erregina Zuria izan zen Helena Bonham Carter, Johnny Depp eta Alan Rickmanen ondoan.

Garry Marshallen Valentine's Day ere egin zuen, 2010eko San Valentin egunean estreinatuko zena. Edward Zwicken Love and Other Drugs filman, Parkinson duen emakumearen papera egin zuen eta 2011n, berriz, Lone Scherfigen One Day filman Selina Kyle izan zen Batmanen sagan, Christian Bale eta Tom Hardyren ondoan.

2011ko urrian, Tom Hooperren Les Misérables filman hartu zuen parte, Fantineren paperean eta Hugh Jackman eta Russell Crowen ondoan. Ilea motz-motz agertu zen eta 2012ko abenduaren 25ean estreinatu zutenean AEBetan, arrakasta izugarria izan zuen, sari garrantzitsu gehienetarako izendapenak jasoz. Horiez gain, 2013ko otsailaren 24an, Akademiak aktoresa hoberenaren saria ere eskaini zion.

Beti gogoratu du Judy Garland edo Audrey Hepburnen estiloa. Maiz izan da aldizkarien azala eta, 2006an, People aldizkariak munduko 50 emakumeren artean kokatu zuen. Beste esparru batean, berriz, 2008an, Lancômek Magnifique koloniaren irudi hartu zuen.

  1. (Ingelesez)http://www.vanityfair.com/hollywood/2014/11/anne-hathaway-meryl-streep-the-devil-wears-prada
  2. (Ingelesez)http://www.people.com/people/anne_hathaway/
  3. (Gaztelaniaz)http://www.eitb.eus/es/television/programas/el-mundo-segun-lnd/catastrofes-aereas/videos/detalle/2984528/video-trayectoria-actriz-anne-hathaway-quiso-ser-monja-/
  4. (Gaztelaniaz)http://elpais.com/elpais/2010/02/10/actualidad/1265788132_850215.html
  5. (Gaztelaniaz)http://www.laprensa.hn/click/380941-97/10-cosas-que-no-sab%C3%ADas-de-anne-hathaway