Tiziano: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
35. lerroa: 35. lerroa:


=== Bigarren aldia: manierismoa ===
=== Bigarren aldia: manierismoa ===
Tizianoren pinturaren hasierako estiloa haren bilakaeraren ondorioz eta egin zizkioten effitarguen ondorioz aldatu zen. Izan ere, AVI. mendearen bigarren erdian modan jarri zen manierismoa, eta, hortaz, estilo horretan egindako koadroak eskatzen zizkioten . Hala beraz, manierismoaren eraginez, gaztetako obren naturalismoa galdu zuen, foralen mugimendu handiagoaren eta kroniatismo adierazkorragoaren mesedetan.
Tizianoren pinturaren hasierako estiloa haren bilakaeraren ondorioz eta egin zizkioten aginduen ondorioz aldatu zen. Izan ere, [[XVI. mende]]aren bigarren erdian modan jarri zen [[manierismo]]a eta, hortaz, estilo horretan egindako koadroak eskatzen zizkioten. Era horretan, manierismoaren eraginez, gaztetako obren naturalismoa galdu zuen, formen mugimendu handiagoaren eta kromatismo adierazkorragoaren mesedetan.


1545 eta 1546 bitartean Tiziano Erroman egon zen. Hango giroak bultzaturik, Paldo III.a eta bere ilobak egin zuen, manieristen erara, non kolore iradokitzaileak erabiliz ezin hobeki adierazi zuen pertsonaien izaera kontrajarria. Zorroztasun psikologikorako gaitasun bera azaldu zuen, baita ere, Karlos Varentzat egin zituen erretranretan, batez ere Prado Museoan dagoen zaldi gaineko erretratuan, heroi mitiko bat ematen baitu.
[[1545]] eta [[1546]] bitartean, [[Erroma]]n egon zen. Hango giroak bultzaturik, ''Paulo III.a eta ilobak'' (1546, Museo nazionale di Capodimonte, [[Napoli]]) egin zuen, manieristen erara, non kolore iradokitzaileak erabiliz ezin hobeki adierazi zuen pertsonaien izaera kontrajarria. Zorroztasun psikologikorako gaitasun bera azaldu zuen, baita ere, [[Karlos Habsburgokoa]]rentzat egin zituen erretratuetan, batez ere [[Prado Museoa]]n dagoen zaldi gaineko erretratuan, heroi mitiko bat ematen baitu. Koadro hori margotzeko [[Augsburgo]]ra joan zen, eta beste zenbait margolan egin zuen enperadorearen familiarentzat.


Koadro hori margotzeko Augsburgora joan zen, eta zaldizkoaren horretaz gainera beste zenbait margolan egin zuen enperadorearen familiarentzat.
=== Azken aldia ===
=== Azken aldia ===
1551tik aurrera, 60 urte baino gehiago zituela, Venezian jarri zen Tiziano bizitzen, Europako gorte nagusiek eskatutako lanak eginez. Azken aldi honetan adierazpide berriak sortu zituen, estilo berri bat, beraz, eta azkena, kritikak gaztetan bezala lan egiteko ezintasun fisikoaren ondorio bezala hartu zuena. Estilo berri hori, baina, maisuaren heldutasun espiritualaren eta teknikoaren ondorio zen : Tiziano, Berpizkundeko pinarraren aldi guztietatik igaro ondoren, pintura barrokoaren hastapenak iragartzen ari zen.
1551tik aurrera, 60 urte baino gehiago zituela, Venezian jarri zen Tiziano bizitzen, Europako gorte nagusiek eskatutako lanak eginez. Azken aldi honetan adierazpide berriak sortu zituen, estilo berri bat, beraz, eta azkena, kritikak gaztetan bezala lan egiteko ezintasun fisikoaren ondorio bezala hartu zuena. Estilo berri hori, baina, maisuaren heldutasun espiritualaren eta teknikoaren ondorio zen : Tiziano, Berpizkundeko pinarraren aldi guztietatik igaro ondoren, pintura barrokoaren hastapenak iragartzen ari zen.

14:41, 8 urria 2015ko berrikusketa

Tiziano
Tiziano
Tizianoren autoerretratua, 1567 aldera, Pradoko Museoa, Madril
Datu pertsonalak
Izen osoa Tiziano Vecellio
Ezizena Tiziano
Jaio 1477/1490
Pieve di Cadore (Veneziako Errepublika)
Hil 1576ko abuztuaren 27a
Venezia (Veneziako Errepublika)
Sinadura

Tiziano Vecellio edo Tiziano Vecelli (Pieve di Cadore, Veneziako Errepublika, gaur egun Bellunoko probintzia, Italia, 1477/1490 - Venezia, Veneziako Errepublika, 1576ko abuztuaren 27a), oro har Tiziano izenaz ezaguna, Pizkundeko italiar margolaria izan zen, veneziar eskolako maisu nagusietako bat, handiena batzuen ustez.

Bere garaikideek "izar arteko eguzkia" bezala ezagutzen zuten, Tiziano italiar margolarien artean aldakorrenetakoa da, erretratuak, paisaiak (ospera eraman zuten gaietako bi), mitologia eszenak edota erlijio gaiak margotzeko gaitasuna zuen. Berrogei urterekin hil balitz ere bere garaian eragin handiena izan zuen artistatzat joko zen. Halere, ibilbide luze eta zabala izan zuen, eta bere lanak denboraldi ezberdinak igaro zituen, hauetan bere estiloa hain dramatikoki aldatu zenez kritikari bere lehenbiziko eta azkeneko denboralditako margolanak ikusirik denak esku bakar batek margotu dituela sinisteko arazoak izan ohi dituzte.

Dena dela, bere lanen multzoaren ezaugarriak diren kolore bizi eta argia nahiz modulazio kromatikoaren pintzelada solteak Mendebaldeko Artearen Historian ez dute aurrekaririk.

Bizitza

Lehen urteak

Tiziano Vecellio Pieve di Cadoren jaio zen, 1477 eta 1490 artean. Bederatzi urte zituela jarri zen Venezian bizitzen eta Gentile Belliniren lantokian ikasi zuen ondoren. Hala ere, Giovanni Bellini eta Giorgione izan zituen benetako maisuak.

Hastapenetan Giorgioneren estiloa antzeratu zuen, baina maisuak baino estilo dramatikoago batez eta kolore biziagoak erabiliz, halako sentipen bereziak ernarazten dituzten paisajeak hondotzat harturik. 1510ean Giorgione hil ondoren, maisuak bukatu gabe utzitako lanak bukatzeko ardura hartu zuen, hala nola, Venus lotan eta Zelaiko kontzertua. 1510-1515 bitarteko lanek Giorgioneren formak egiteko modua, baina hobeto eginak, eta Belliniren koloreen garbitasuna eta argitasuna ageri dute. Garai horretakoak dira, adibidez, Egiptoko ihesaldia (1509 aldean Hermitage, San Petersburgo), Paduako Scuola-ko horma-pinturak (1511), Flora (1515 aldean, Uffizi Galeria, Florentzia) eta Maitasun sakratua eta Maitasun profanoa (1515-1516 aldean, Borghese Galeria, Erroma). Azken lan horretan, edertasun klasikoaren ideala oreka formal batekin eta oso kolore argiekin bateratzea lortu zuen pintoreak.

1516an Veneziako Errepublikako pintore izendatu zuten eta urte hartan bertan berealdiko arrakasta izan zuen Jasokundea (Santa Maria dei Frari basilika, Venezia) koadroaz. 1518 eta 1523 bitartean, sentsualismoz eta kolore beroez landuriko mitologia gaiak aurkeztu zituen: Baccanale degli Andrii (1518-1519, Prado, Madril), Bako eta Ariadna (1520-1523, National Gallery, Londres). Mundu zaharreko gai mitologikoak berriro lantzeko eta beste era batera interpretatzeko gaitasuna erakutsi zuen obra horietan, eta nabarmena da arte klasikoak harengan utzi zuen arrastoa. Hala ere, guztiz desberdinak dira Tizianoren Antzinateari buruzko ideia eta bere garaiko beste pintore batzuena (Rafaelena, esate baterako). Tizianoren lanetan mito klasikoen mundua askoz hurbilago dagoela ematen du, hezur-haragizko izakiez osatutako mundu natural batean. Bakanala-ren pertsonaiak ez daude erabat idealizatuak, ez dirudite Rafaelen pertsonaia mitologikoak bezain hotzak.

Mitologiako gaietako pertsonaiak gizaki ezaugarriez azaldu zituen berriro bere Urbinoko Venus (1538, Uffizi Galeria, Florentzia) ospetsu eta sentsualean. Dudarik gabe, Giorgioneren Loak hartutako Venus-a erabili zuen eredutzat, jarrera berean baitago. Baina, Giorgionerena ez bezala, Tizianoren Venus hau denborazko eta materiazko ingurune zehatz batean aurkitzen da, haren begirada sentsuala ikuslearenaren gainean pausatzen da, Giorgioneren irudiaren bakartasun mitikoa hautsiz. Erlijio gaiak ere margotu zituen, modu barnekoi delikatu batez: Andre Maria untxiarekin (1530, Louvre, Paris)[1].

Rafael hiltzean, bere garaiko erretratugile estimatuena bihurtu zen Tiziano. Lehenbiziko erretratuek, Gizona eskularruarekin izenekoak (1520-1523, Louvre), adibidez, agerian uzten dute haren gaztetako teknikaren aberastasuna, erabiltzen zituen gardentze jokoak eta pintzelkada ikusezinak.

Bigarren aldia: manierismoa

Tizianoren pinturaren hasierako estiloa haren bilakaeraren ondorioz eta egin zizkioten aginduen ondorioz aldatu zen. Izan ere, XVI. mendearen bigarren erdian modan jarri zen manierismoa eta, hortaz, estilo horretan egindako koadroak eskatzen zizkioten. Era horretan, manierismoaren eraginez, gaztetako obren naturalismoa galdu zuen, formen mugimendu handiagoaren eta kromatismo adierazkorragoaren mesedetan.

1545 eta 1546 bitartean, Erroman egon zen. Hango giroak bultzaturik, Paulo III.a eta ilobak (1546, Museo nazionale di Capodimonte, Napoli) egin zuen, manieristen erara, non kolore iradokitzaileak erabiliz ezin hobeki adierazi zuen pertsonaien izaera kontrajarria. Zorroztasun psikologikorako gaitasun bera azaldu zuen, baita ere, Karlos Habsburgokoarentzat egin zituen erretratuetan, batez ere Prado Museoan dagoen zaldi gaineko erretratuan, heroi mitiko bat ematen baitu. Koadro hori margotzeko Augsburgora joan zen, eta beste zenbait margolan egin zuen enperadorearen familiarentzat.

Azken aldia

1551tik aurrera, 60 urte baino gehiago zituela, Venezian jarri zen Tiziano bizitzen, Europako gorte nagusiek eskatutako lanak eginez. Azken aldi honetan adierazpide berriak sortu zituen, estilo berri bat, beraz, eta azkena, kritikak gaztetan bezala lan egiteko ezintasun fisikoaren ondorio bezala hartu zuena. Estilo berri hori, baina, maisuaren heldutasun espiritualaren eta teknikoaren ondorio zen : Tiziano, Berpizkundeko pinarraren aldi guztietatik igaro ondoren, pintura barrokoaren hastapenak iragartzen ari zen.

Lehenengo zirriborroak zuriz eta lur kolorez egiten zituen, pintzel lodi batez, zuzenean mihisearen gainean. Gero, zati argiak nargatzen zituen gorriz, beltzez edo horiz, eta, diotenez, irudi perfekto bat egiteko gauza zen lau pintzel ukitu soilekin. Hori egin ondoren, hormaren kontra jartzen zuen koadroa, ez ikusteko, eta beste lan batzuk egiten hasten zen, harik eta, halako batean, bukatu gabe utzitakoa berriro hartu eta bukatzen zuen.

Azken ukierak behatzekin ematen zineen.

Tizianok lausogarriak erabiltzen ziaren, pintura geruza mehe-mehe eta gardenak -arropak- pintatzeko ; haragirako, berriz, pintura opakoa erabiltzen zuen, lodiagoa alde argietan ilunetan baino. Irudien inguruak, ez oso lodiak lan batzuetan, hondo argiagoen bidez nabarmentzen dira. Hostaila bezalako zehetasunak, berriz, kolorezko pintzelkadez margotzen ziaren, inpresionisten estiloa gogorarazten duen era batean, ez baitute forma hartzen tarte jakin batetik begiratuta eta ikuslearen erretinan ez bada. Horra aldez aurreko marrazkia eta pintura behin betiko berezi ziren unea. Tiziano izan zen hori lorar zuen aurrena, Barrokoko maisu handiak (Rembrandt, Velazquez) baino lehen.

Azken aldi honetan ilunduz joan ziren Tizianoren pinturak. Joera berri hori Santa Margarita (Prado, Madril) koadroan azaldu zuen lehenengo aldiz, eta joera horri eutsi zion hurrengo hamabi urteetan (1564-1576), pintzelkadak sakabanatuz eta formak lausotuz halako giro ilunbetsu batean. Garai horretakoak ditu Prado museoko autoerretratua, Barrokoko obra bat jadanik, eta San Lorentzoren Martirioa (Escorial, Madril).

Bere bizitzaren azkeneko egunak La Pietá (Akademiaren Galeria, Venezia) margotzen eman zituen, baina koadroa bukatu gabe hil zen, eta haren ikasle Palma Gazteak arraitu zuen.

Iruditegia

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tiziano Aldatu lotura Wikidatan
  1. Virgen del conejo, Madonna con Niño con Santa Catalina. artehistoria.com (Noiz kontsultatua: 2015-10-07).