Giovanni Bellini
Giovanni Bellini | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Venezia, c. 1433 |
Herrialdea |
![]() |
Heriotza | Venezia, 1516ko azaroaren 26a (85/86 urte) |
Familia | |
Aita | Jacopo Bellini |
Anai-arrebak | |
Familia |
ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | Italiera |
Irakaslea(k) | Jacopo Bellini |
Ikaslea(k) |
Giorgione Tiziano |
Jarduerak | |
Jarduerak |
margolaria eta illuminator (en) ![]() |
Lan nabarmenak |
Drunkenness of Noah (en) ![]() The Clemency of Scipio (en) ![]() Allegories (en) ![]() |
Mugimendua | pizkundea |
Izengoitia(k) | Giambellino |
Genero artistikoa |
margolaritza historikoa margolaritza erlijiosoa |
Giovanni Bellini (Venezia, 1433 inguruan - Venezia, 1516ko azaroaren 26a), izengoitia Giambellino, italiar margolaria izan zen, Pizkunde garaikoa. XV. mendeko Veneziako margolari nagusia izan zen, eta Giorgioneren zein Tizianoren maisua. Durerok, 1505 inguruan, garai hartako margolaririk bikainenentzat jo zuen.
Bizitza eta lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jacopo Bellini veneziar artistaren semea zen.[1] Haren eta Andrea Mantegnaren eraginpean hasi zen lanean. Piero della Francescaren eta Antonello da Messinaren margolanak ezagutzea erabakigarria izan zen haren lanaren bilakabidean, gero eta pintura argitsuagora jo baitzuen.
1479tik aurrera Veneziako margolari ofiziala izan zen. Ingurunea eta irudiak bat egiten lehena izan zen. Haren Andre Mariak zerukoak eta mundu honetakoak dira aldi berean. Batzuk Venezian bertan daude: Andre Maria santuz inguraturik; Andre Maria tronuan, Haurra lokarturik duela, Andre Maria, Haurra eta santuak.
San Frantzisko estasian (1480 aldean, Frick bilduma, New York) Belliniren margokeraren adierazgarria da. Santua oso txikia ikusten da eta, hala ere, edertasunaren aurrean ageri duen lilura mistikoa hain da handia, non erabat erakartzen duen ikuslea. Belliniren inguruak ez dira Mantegnarenak bezain nabarmenak; koloreak bigunagoak dira, eta indartsuagoa argia. Aldi berean, flandriar maisu handien ardura bera du Bellinik izadiko xehetasunetan. Flandriarrek ez bezala ordea, badaki begiralearen eta paisaiaren arteko proportzio espaziala definitzen: lehen planoko harkaitzak sendoak dira, perspektibaren lege egoki bati jarraituz.
Veneziako hiriko margolari nagusia zenez gero, erretaula handi asko egin zuen. Horietan aipagarriena azkena da, Pala di San Zaccaria (1505, San Zaccaria eliza, Venezia). Ezaugarri nabarmenena, florentziar aurrekarien ondoan, konposizioaren zabaltasuna ez ezik, margolanari darion meditaziozko giroa da, baretasun zoragarria: elkarrekin hizketan aritu ordez, badirudi pertsonaiek barne harreman bat dutela, keinuen erretorika oro alde batera utzita. Kontraste gogor oro ezabaturik, oharkabean nahasten dira, ia, argiak eta ilunak, eta aberastasun eta sakontasun berria dute koloreek. Horretan, ondo uztartzen baititu Masaccioren florentziar handitasuna eta Jan van Eycken iparraldeko barrukotasun poetikoa, XV. mendeko margolari nagusien oinordeko gertatzen da Bellini.
Beste zenbait lan nagusi hauek dira: Jesukristo bedeinkazioa ematen (1460 aldean, Louvre, Paris), Andre Maria eta Haurra lau santuz inguraturik (1490-1500, Louvre, Paris), Baratzeko otoitza (1459-1465, National Gallery, Londres); Jesukristoren itxuraldatzea (1480 aldean, Museo di Capodimonte, Napoli), Pietatea (1465, Pinacoteca di Brera, Milan), Allegoria sacra (1490-1500, Uffizi Galeria, Florentzia) eta Jainkoen oturuntza (1514, Washingtongo Arte Galeria Nazionala), gai profanoz margotu zituen koadro bakanetako bat . Halaber erretratu anitz egin zuen. Leonardo Loredan Duxa (National Gallery, Londres) da ospetsuenetariko bat.
Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Baratzeko otoitza, 1459-65
National Gallery, Londres.Allegoria sacra, 1490-1500
Uffizi Galeria, Florentzia.Leonardo Loredan duxa, 1501en ostean
National Gallery, Londres.Jainkoen oturuntza, 1514
Washingtongo Arte Galeria Nazionala.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Giovanni Bellini Biografiasyvidas.com
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giovanni Bellini ![]() |
- (Ingelesez) Giovanni Bellini Artble.com
- (Gaztelaniaz)Iacopo, Giovanni Bellini y Gentile Bellini Biografía en las Vidas de G. Vasari edic.1550