Abeltzaintza: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
No edit summary
An13sa (eztabaida | ekarpenak)
t «Abeltzaintza» orriari babesa kendu zaio
(Ez dago alderik)

20:18, 27 iraila 2016ko berrikusketa

1887an "cowboy" edo unai bati ateratako argazkia

Abeltzaintza lehen sektore ekonomikoaren jarduera da, gizakiari onurak emateko azienda edo abereak zaintzeaz arduratzen dena. Abeltzainak dira lanbide hau dutenak; askotan, nekazaritzan ere jarduten dute. Abeltzaintzaren bidez animalietan kualitate genetiko eta jokabide hobeak (gizakiarentzako abantailen ikuspuntutik) sustatzen dira. Arraza berriak selektiboki sortu eta hazten dira animaliak lanean, kirolean, aisialdian edo ikerkuntzan erabiltzeko.

Oro har, azienda (abeltzainak hazitako abereak edo animaliak) bi taldetan sailka daitezke: azienda larria (behiak, zezenak eta zaldiak) eta azienda xehea (ardiak, txerriak eta ahuntzak). Haiek ustiatuz, haragia, esnea, arrautzak eta bestelako elikagaiak lortzen dira, bai eta larrua, artilea eta beste produktu batzuk ere.

Azienda motak

Larria

  • Behi-azienda edo azienda gorriaz unaiak arduratzen dira.
  • Zaldi-aziendarekin zaldikoek jarduten dute.

Xehea

  • Ahuntz-aziendaz ahuntzainak arduratzen dira.
  • Ardi-azienda edo azienda zuria zaintzen artzainak aritzen dira.
  • Txerri-azienda edo azienda beltzarekin urdezainak dabiltza.

Abeltzaintza Euskal Herrian

Euskal Herrian duela hainbat milurteko errotutako bizibidea da, XV. mendeaz geroztik Euskal Herriko Atlantikoko isurialdean gehienbat baserriari lotua. Abeltzaintzak XX. mendean beherakada handia izan zuen, industria eta zerbitzuetako lana erosoagoa eta hobeto ordaindua baitzen.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Abeltzaintza Aldatu lotura Wikidatan