Parisko Panteoia: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 48°50′46″N 2°20′45″E / 48.84611°N 2.34583°E / 48.84611; 2.34583
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Barne lotura zuzenketak
Dominik (eztabaida | ekarpenak)
t + Kategoria
24. lerroa: 24. lerroa:
[[Kategoria:Parisko eraikinak]]
[[Kategoria:Parisko eraikinak]]
[[Kategoria:Frantziako monumentuak]]
[[Kategoria:Frantziako monumentuak]]
[[Kategoria:Parisko 5. barrutia]]

06:40, 5 martxoa 2017ko berrikusketa

Parisko Panteoia

Parisko Panteoia (frantsesez Le Pantheon), Frantziako hiriburuko monumentu bat da, Parisko V. barrutian dagoena, Auzo Latindarra deritzonean, Sorbonatik eta Louis Le grand eta Henry IV lizeo elitistetatik gertu dagoena.

Bere eraikuntza, 1764an hasi zuen Jacques-Germain Soufflotek, eta 26 urte beranduago bukatu zuen Jean-Baptiste Rondeletek. Frantziako lehen monumentu neoklasikoetako bat da. Hasiera batean, hiriko patroia den Santa Genovevaren omenezko eliza bat izatea aurreikusita zegoen. Baina, Frantziar Iraultzak, aberriko gizon ezagunen gorpuak hartzeko tenplu bezala balio izatea eragin zuen (frontoian, honako hau dago grabatua: Aux grands hommes la patrie reconnaissante (Gizon handiei, aberriak esker ona ematen die)).

Napoleonen erorketaren ondoren Antzinako Erregimena berrezartzen denean, eliza bezala zuen erabilera berreskuratzen du, Bigarren Inperioaren garaian mantentzen dena. Frantziako Hirugarren Errepublika iristean, bere erabilera laikora itzultzen da, Victor Hugo idazle ospetsuaren hiletagatik.

Gainean frontoi klasiko bat duen zutabezko arkupea, Erromako Agriparen Panteoian oinarritua dago, kupula, Londresko San Paulo Katedralaren kupulan oinarritzen den bitartean, biak, Bramantek Erroman eginiko San Pietro in Montorioko Tenplutxoaren oinordeko direlarik.

1851n Léon Foucaultek, bere pendulu ospetsua jarri zuen, Foucaulten pendulua bezala ezagutzen dena. Hemen egin zuen, eraikinaren altuera handiak, esperimentua errazten baitzuen. Esperimentu honen bidez, Lurraren errotazio mugimendua eta Coriolis efektuaren existentzia frogatzen da. 1995etik, pendulu hau Panteoira itzuli da.

Panteoian lurperatutakoen artean, Voltaire, Jean-Jacques Rousseau, Jean Paul Marat, Émile Zola, Victor Hugo, Jean Moulin, Marie Curie, Louis Braille, Jean Monnet, eta, eraikina eraikitzen hasi zen Jacques-Germain Soufflot arkitektoa daude.

2002ko azaroak 30ean, Panteoian, Alexandre Dumasen zerraldoa jarri zen, Hiru mosketariak lan ospetsuaren egilea. Zerraldoa, musketarien leloa idatzita zeraman belus urdinezko mantu batetaz estalita zegoen («Un pour tous, tous pour un» "bat guztiontzat, guztiok batentzat"). Dumasen hondarrak, ordurarte, Villers-Cotterêtseko hilerrian egon ziren, Frantziako Aisne departamenduan. Bere hitzaldian, urte horretan Frantziako presidentea zen Jacques Chiracek, ekintza honekin, idazle frantziar handienetako batekin egin zen bidegabekeria zuzendua geratzen zela esan zuen.

Barnealdeko ikuspegi panoramikoa

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Parisko Panteoia


48°50′46″N 2°20′45″E / 48.84611°N 2.34583°E / 48.84611; 2.34583