Robustiana Mujika Egaña: berrikuspenen arteko aldeak
t Robota: Aldaketa kosmetikoak |
t kategoria gehitu |
||
39. lerroa: | 39. lerroa: | ||
[[Kategoria:Emakume idazleak]] |
[[Kategoria:Emakume idazleak]] |
||
[[Kategoria:Gerra ondorengo euskal literatura]] |
[[Kategoria:Gerra ondorengo euskal literatura]] |
||
[[Kategoria:Emakume poetak]] |
|||
[[Kategoria:Euskarazko poetak]] |
19:12, 23 otsaila 2018ko berrikusketa
Robustiana Mujika Egaña | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Robustene Mujika Egaña |
Jaiotza | Deba, 1888ko maiatzaren 24a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Lehen hizkuntza | euskara |
Heriotza | Deba, 1981eko irailaren 16a (93 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, antzerkigilea eta idazlea |
Lan nabarmenak | |
Kidetza | Emakume Abertzale Batza Euskaltzaindia |
Mugimendua | Euskal Pizkundea |
Izengoitia(k) | Tene Mujika |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea |
Robustiana Mujika Egaña, goitizenez Tene, (Deba, 1888ko maiatzaren 24a - ib., 1981eko irailaren 16a) euskal idazlea zen.
Bizitza
Emakume Abertzale Batzako lehendakaria izan zen 1935az gero. Hizlari suharra zen; EAJko ekitaldi agerikoetan parte hartu zuen Euskal Esnalea, Euzko-Deya, Gure Herria, Euskerea, El Día, Euzkadi, Agur, Luzaro, Goiz-Argi eta Deva agerkarietan, besteak-beste, argitaratu zituen ipuinak eta artikuluak Olerkiak idatzi zituen: Aberriaren udaberria, Ama, Arno’ko kurutza eta batez ere Miren Itziar’ri idazkiak eta olerkiak. Azken horrek 19 gutun biltzen ditu, abertzaletasunaren zabaltze aldera idatziak, eta 23 olerki liriko Antzerki lanak ere idatzi zituen: Gogo oñazeak, Gabon, Nekane eta neskutzaren babesa 1975ean Euskaltzaindiako Ohorezko Kide izendatu zuten 1983az gero Debako Udalak «Tene Mujika» ipuin lehiaketa antolatzen du urtero.
1923an Zornotzan argitaratu zuen bere lana, bai bertso bai prosan idatzita, Mireni idazkiak eta olerkiak. Bilboko Euskeltzale Bazkunaren sari bat jaso zuen. Antzerkiaren lanak ere idatzi zuen, Gogo-oñazeak, adibidez, edo Gabon, eta bakarrizketa bat, Joan Xose. Lan horiekin Biltzar Marianoaren Sari bat jaso zuen, Oñatin. Honetaz gain, denbora aurkitu zuen aldizkari ezberdinetan artikulu eta ipuin ugariak argitaratzeko. Bere azken lana da Cuadernos de vascuence hablado, Zarautzen, 1968an plazaratu zuena izan zen.
Lanak
Bertsoz idatzita dauden lanak
- Miren'i idazkak eta olerkiak (1923, Jaungoiko-Zale)
Bakarrizketak
Antzerki lanak
- Gogo-oñazeak (1934, López Mendizabal)
- Gabon (1935, López Mendizabal)
Hizkuntzari buruzko lanak
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013-4-9 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.